Getxoko 30. Eskulangintza Azokeak 21 espezialidadetako 72 saltoki batuko ditu astegoienean
2013-11-26 17:30Azokea Areetako Geltokia plazako karpan kokatuko da eta bertan, merkatal guneaz gan, jarduera ugari egingo dira lehenengo aldiz, besteak beste, berbaldiak, erakusketak eta tailerrak antolatuko dira eta horreetan artisau ospetsuek parte hartuko dabe. Azokea goizeko 11:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik eta zapatuan 21:30ean zarratuko da; sarrerea dobakoa izango da.

Getxoko 30. Eskulangintza Azokea datorren barikutik, hilaren 29tik, domekara, abenduaren 1era, bitartean, izango da, Euskadiko artisau bilkura garrantzitsuenetako bat, hain zuzen be. Danetara, 72 eskulangile izango dira eta salgai jarriko dituen espezialidadeak, barriz, 21 izango dira. Azokea Areetako Geltokia plazako karpan kokatuko da eta bertan, merkatal guneaz gan, jarduera ugari egingo dira lehenengo aldiz, besteak beste, berbaldiak, erakusketak eta tailerrak antolatuko dira eta horreetan artisau ospetsuek parte hartuko dabe. Azokea goizeko 11:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik eta zapatuan 21:30ean zarratuko da; sarrerea dobakoa izango da.
Aurtengo azokan hainbat espezialidade erakutsiko dira: zeramikea, bitxiak, ehuna, harriak, metala, larrua eta landare-zuntzaz eginiko lanak, besteak beste. Era berean, ezin dira ahaztu eskulangintzan hain ohikoak ez diran beste arlo batzuk be, azokan ikusgai egongo dira-eta. Danetara, 21 izango dira Getxon ikusi ahal izango diran eskulangintza arloak. Euskal artisauez gan, aurten Asturias, Avila, Badajoz, Bartzelona, Burgos, Caceres, Kantabria, Castellon, Guadalajara, Madril, Murtzia, Pontevedra, Soria, Tarragona, Toledo, Teruel, Valentzia eta Zaragozako eskulangileak egongo dira.
Aurtengo nobedadea azokan jarduera egitarau zabala izango da. Hiru egunez etenbarik izango dira mahai-inguruak, berbaldiak, proiekzinoak eta erakusketak, besteak beste. Jarduera guztiak publiko orokorrari zein profesionalei zuzenduta dagoz. Ehungintzea izango da jardueren ardatz nagusia eta horreetan nazinoarte mailako eskulangileak parte hartuko dabe, esaterako Nuria Conesa Nuna, 2009ko Eskulangintza Sari Nazionala eta feltro-artisautzan aditua.
Lehiaketak eta zozketea
Urtero legez, lehiaketak ez dira faltako azokan. Batetik, eskulangileen lana sarituko da eta, bestetik, produktuak aurkezteko daben modua be sarituko da diseinu eta stand lehiaketetan. Ekimen horreetan islatzen da urtez urte produktuen kalidadea eta euren postuen aurkezpena eta apainketea hobetzeko eskulangileek egiten daben ahalegina. Horregaz batera, urtero erosleen artean egiten dan zozketea be izango da aurten eta zeozer erosten daben bisitarien artean eskulangintza produktuak zozketatuko dira.
Getxoko 30. Eskulangintza Azokearen egitarau osoa ikusteko klik egin hemen
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!