Arrate Mardaras abadiñarrak 'Pendrive' bere lehenengo liburua kaleratu dau
2013-11-28 11:37 KultureaMaitasuna dabe ardatz Arrate Mardaras abadiñarrak Pendrive (Susa) liburuan batu dituen bost ipuinek. Historiako hainbat sasoitan kokatu ditu istorioak, danak Euskal Herrian bertan. Hauxe dau lehenengo liburua.
Maitasuna dabe ardatz Arrate Mardaras abadiñarrak Pendrive (Susa) liburuan batu dituen bost ipuinek. Historiako hainbat sasoitan kokatu ditu istorioak, danak Euskal Herrian bertan. Hauxe dau lehenengo liburua.
Dokumentuz betetako pendrivea galdu dau idazle batek, bost ipuinen zirriborroak zituan bertan, editorearen oharrak eta bestelako ohar filologiko eta historikoak. Irakurleak ez dau jakingo apropos galdu dauen pendrivea, ala gura ez dala izan dan.
Euskal Herriko historiako sasoi aitagarrietan girotu ditu ipuinak Mardarasek, baina bere asmoa ez da izan kontakizun historikorik idaztea. Halanda be, personaiak ez dagoz gustura bizi daben aro historiko horretan, deseroso bizi dira, ez dagoz jagokien lekuan. Bai pendrivearen jaube dan idazlea bai bere istorioetako protagonistak iges dabilz.
Aspalditik eukan abadiñarak idazteko gogoa, baina lagun bati ipuin bat idatzi eutsonean erabagi eban asmoa gauzatzea. Gustura idatzi dau Pendrive eta segiduteko amesa dauka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!