Ramon Barea aktore eta zuzendari bilbotarrarentzat Espainiako Antzerki Sari Nazionala

Bizkaie! 2013-11-27 10:28   sariak-autortzak

Antzerkigizon erabatekoa dala nabarmendu dau Espainiako Antzerki Sariko epaimahaiak. Ramon Barea aktore, zuzendari, antzerkigile eta produktore bilbotarrak proiektu ugaritan parte hartu dau, eta danetan konpromiso osoa erakutsi dau. 30.000 euro jasoko ditu.

Antzerkigizon erabatekoa dala nabarmendu dau Espainiako Antzerki Sariko epaimahaiak. Ramon Barea aktore, zuzendari, antzerkigile eta produktore bilbotarrak proiektu ugaritan parte hartu dau, eta danetan konpromiso osoa erakutsi dau. 30.000 euro jasoko ditu.

2013ko Espainiako Antzerki saria emon deutson epaimahaiak arrisku handiko proiektuak martxan ipini izana azpimarratu dau, esaterako Bilboko Pabilioi 6 aretoa, hurreko antzerkiari bere lekua emon gura deutson ekimena. Saria dala eta, Espainiako Kultura Ministeriotik deitu eutsienean barikuan estreinauko dauen Ramón María del Valle-Inclánen Las comedias bárbaras antzezlanaren entsegura sartzekotan egoan. Ez eban holako deirik espero.

Ramón Barea (Bilbao, 1949) 70eko hamarkadan hasi zan lanean antzerkigintza independentean, Cómicos de la Legua eta Karraka taldeetan, hain zuzen be. Makina bat antzerkilan idatzi eta zuzendu ditu, besteak beste, Bilbao, Bilbao; Euskadi, Euskadi, Palabrarismos, Alias Molier eta Okupado. Eta hamaika lanetan izan da aktore, tartean, Ubu Emperatriz, Hoy última función, Luces de Bohemia, Morir cuerdo, vivir loco eta El chico de la última fila beharretan. Ehun bat antzerkilanetan parte hartu dau.

Zineman be sarritan ikusi izan dogu. El cura Santacruz, Entre todas las mujeres, En la puta calle, Matías juez de línea eta Atilano Presidente pelikuletan egin ditu aktore-lanak. Zuzendari ezagunekaz egin dau lan, adibidez, Imanol Uribe, Enrique Urbizu, Julio Medem, Juanma Bajo Ulloa, Montxo Armendariz, Pablo Berger, Ana Díez eta Álex de la Iglesiagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu