Kulturgintzea sustatzeko, erakundeek zelan lagundu behar daben aztertu dabe Bilbon

Dabi Piedra Robledo 2013-11-27 14:25

Egun osoan egiten dabilz berbaldi eta mahai-inguru ugari, Euskal Kulturgintzea XXI. mendean izenburupean, Bilbon Fundazinoak daukan egoitzan. Artearen esparruko konbidauak eta erakundeetako ordezkariak, Euskal Herrian egiten dan kulturea zelan bultzatu eta sortzaile eta instituzinoen arteko hartu-emonak zelan gauzatu aztertzen dabilz.

Egun osoan egiten dabilz berbaldi eta mahai-inguru ugari, Euskal Kulturgintzea XXI. mendean izenburupean, Bilbon Fundazinoak daukan egoitzan. Artearen esparruko konbidauak eta erakundeetako ordezkariak, Euskal Herrian egiten dan kulturea zelan bultzatu eta sortzaile eta instituzinoen arteko hartu-emonak zelan gauzatu aztertzen dabilz. Besteak beste, bekak eta laguntza programak garatzeko sistemak jarri ditue erdigunean, baita bertoko artistek euren lana atzerrian erakustearen garrantzia be.

Sabino Arana Fundazinoa eta Bizkaiko Foru Aldundia arduratu dira gaurko jardunaldia antolatzeaz. Aurretik, euskerearen eta euskerazko sorkuntzearen erronkak aztertu zituen eta, gaur, barriz, Euskal Herrian dagozan arte adierazpideen ganekoa da egitaraua. Artearen eta kulturearen alorreko 30 sortzaile eta aditu baino gehiago alkartu dira, erakundeetako ordezkariakaz batera. Galder Reguera dabil moderatzaile edo gidari lana egiten eta Olatz Saitua abeslariak eta Javier Riaño margolariak ponentzia bana aurkeztu dabe. Era honetako foroek hurrago jarten gaitu kultur sortzaileak erakundeetatik, azpimarratu dau Reguerak. Kudeatzaileakaz, kultur politikak erabagiten dituenakaz egoteko aukera hau aprobetxau behar dogu, ganeratu dau moderatzaileak.

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputaduak uste dau, erakunde publikoentzat be onuragarria dala artistak aurrez aurre eukitea, sortzaileen ikuspegia ezagutu barik nekez egingo diralako kultur programazino egokiak. Artearen mundukoek zer eskaini asko daukie, aitatu dau Ariztondok, sormen kulturalaren industria finkatzea ezinbestekoa da aurrera egiteko. Bizkaiko Foru Aldundiak bere kultur politikea lau zutabetan oinarritzen dauela azaldu dabe gaurko jardunaldietan: Euskal nazino moderno baten irudia zabalduko dauen memoria gordetea, ondare kulturalaren bidez; espazio publikoa alkar topetako gune izatea; abangoardia kulturalei adi egotea, kulturearen traktore lana egin daien; eta, azkenik, kultur merkaduaren eta instituzinoen arteko hartu-emonak erraztea, ikuspegi globaleko euskal industria kulturalaren bidean.

30etik gora sortzaile eta aditu batu ditue Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sabino Arana Fundazinoak. Horreetako bik, Olatz Saitua eta Javier Riañok, beren ikuspegia emon dabe jentaurrean, ponentzia banaren bidez. Olatz Saitua nazinoarteko mailako sopranoa da eta, gaur egun, Musikenen dabil irakasle. Nik azpimarratu nahi dot, oinarrizkoa dala erakundeek artistak babestea, beka sistema eraginkor baten bidez; ganera, uste dot bertoko sortzaileek kanpora urten behar dabela, euren lana beste leku batzuetan egiten danagaz alderatzeko. Irakasle lanaren ganean be jardun da, polita da belaunaldi barriei jakintzak emotea, alkarren arteko komunikazinoa sortzea. Saituak ondorio garbi bat azaldu dau, gazteen lanean inbertidu behar da, etorkizunean onurak ekarriko ditu.

Javier Riaño, aldiz, margolaria eta BilbaoArte guneko zuzendari ohia da. Nik bekak jaso izan dodaz, artistea nazelako, baina inoz emotea be tokau jat, beraz laguntzen sistemea ondo ezagutzen dot, adierazo dau Riañok, eta uste dot, beken alorrean beste pausu bat egin behar dala aurrera, bide zabal bat dogu ibilteko. Bere esanetan, hurrengo pausu hori, kanpoan geure produktua erakustea izan behar da. Gazteek euren lekua topetako eta balore artistiko barrien agerpenari laguntzeko, bekak funtsezko eragileak dirala uste dau Riañok. Saitua eta Riañoren aurkezpenak entzun eta gero, jardunaldiko partaideek eztabaideari eta ideiak alkartrukatzeari ekin deutsie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu