Poesiaren Bidearen inaugurazinoa

Bizkaie! 2012-05-21 10:54   Kulturea

Poesiaren Bidea instalazinoak campusa adeitsuagoa egiteaz gan, bi helburu ditu; lehenengoa, poesiaren gaineko interesa zabaldu, eta campuseko kide horreei guztiei kuriosidade intelektual eta literarioa piztu. Bigarrena, campusean barrena ibiltea askozaz entretenigarriagoa egitea.

Gaitzerdiren 'Suz' eta La Passanteren 'Rue des Dames', Leioako XIII. Umore Azokako lanik onenak

Bizkaie! 2012-05-21 10:52   Kulturea

Leioako XIII. Umore Azokeak Gaitzerdi Teatroren Suz eta La Passante konpainiaren Rue des Dames ikuskizunak saritu ditu. Ganera, arduradunek jaialdiaren balorazino ona egin dabe; hain zuzen be, 36.200 lagun batu dira Leioan astegoienean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jon Sudupek eta Jairo Garciak irabazi dabe Miguel de Unamuno XIII. Saiakera Saria

Bizkaie! 2012-05-18 16:39   sariak-autortzak

Miguel de Unamuno Saiakera Saria 1999an jarri eban martxan Bilboko Udalak, filosofo eta idazle bilbotarraren omenez. Aurtengo edizinoan gaztelaniaz idatzitako 76 lan jaso dira eta euskeraz idatzitako 2.

Berreginen Museoa, zure eskuko telefonoan

Bizkaie! 2012-05-18 15:47   kulturbiz

Bilboko Berreginen Museoak Android edo Apple eskuko telefonoen erabiltzaileei zuzendutako aplikazinoa kaleratu dau gaur, maiatzak 18a, Museoen Nazinoarteko Egunagaz bat etorriz.

Arakaldok eta Lemoak Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dabe

Bizkaie! 2012-05-18 15:43   Euskerea berbagai

Arakaldoko eta Lemoako Udalek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu barri dabe. Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian zabaltzeko Urrats Biziak Bizkaian izeneko kanpainearen emoitzea dira onespen biak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martin Arbezu hernaniarraren bizitza gorabeheratsua jaso dau Iñaki Egañak

Bizkaie! 2012-05-18 15:01   Kulturea

Iñaki Egaña idazle eta historialariak La increíble historia de Martín Arbezu biografia aurkeztu barri dau, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Mexikon izan eban Arbezuren barri, berbaldi baten.

Bilboko Erriberako merkatuak online saltzeko plataformea jarri dau abian

Bizkaie! 2012-05-18 14:29

Erriberako Merkatuak produktuak online saltzeko plataformea jarri dau martxan Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzinoagaz: www.mercadodelaribera.net. Merkatarien alkarteko 16 dendak 274 produktu eskaintzen ditue plataforma barrian

Yoseba Peña bizkaitarrak 'Hodeien adorea' bere lehenengo nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2012-05-18 13:16   Kulturea

Yoseba Peña (Sodupe, 1977) bizkaitarrak Hodeien adorea bere lehenengo nobelea argitaratu barri dau Susa etxeagaz. Heriotzea eta zoriaren inguruan, Donostiaren alderik ilunena jaso dau.

Capsula taldearen lehen hiru diskoak barriro argitaratuko ditu Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak

Bizkaie! 2012-05-18 12:35   Musikea

Capsula taldeak kaleratu zituan lehenengo hiru diskoak barriro argitaratuko ditu Gaztelupeko Hotsak zigiluak. Holan, maiatzaren 25ean barriro izango dira kalean Bilbon bizi dan hirukote argentinarraren Sublime (1999), Yudoka (2000) eta Capsula (2002) lanak.

Facebook sare soziala, burtsan

Bizkaie! 2012-05-18 11:34

Burtsara salto egingo dau gaur Facebook sare sozialak, hain zuzen be Nasdaq merkatuan hasiko da kotizetan. Akzino bakotxa 38an euroan ipiniko dabe salgai. Daborduko, akzinoen salmenta publikoan 16.000 miloe dolar irabazi ditu, 12.600 miloe euro inguru.

Bizkaiko Aldundiaren aretoek eta museoek bat egingo dabe Museoen Nazinoarteko Egunagaz

Bizkaie! 2012-05-17 17:46   kulturbiz

Museoen Nazinoarteko Egunak hausnarketa egiteko konbita dakar: museoak iraganaren zaindari eta etorkizuneko transmisore moduan; jardunbide egokien laborategi legez; etorkizuneko eraikitzaile legez; berraktibatzaile, komunikabide barrien garaian; eta barritzaile, gizarte aldaketei erantzuteko eta bisitarien asmoetara egokitzeko.

Wes Andersonen 'Moonrise Kingdom' lanak abiatu dau Canneseko zinemaldia

Bizkaie! 2012-05-17 15:50   Barriak

Maiatzaren 27ra bitartean zinema-zuzendari aktore eta kazetariak izango dira nagusi Canneseko zinemaldian. Egunotan, besteak beste, Brad Pitt, Angelina Jolie, Sean Penn eta Nicole Kidman izango dira Cannesen. Danetara, 22 filmek hartuko dabe parte lehiaketan.

Gernikako Bakearen Museoak 'Legionarioak: Mussoliniren italiarrak Espainiako gerratean 1936-39' erakusketea edegiko dau

Bizkaie! 2012-05-17 15:39   Kulturea

Gernikako Bakearen Museoak, italiarrek Gernikako bonbardaketan eta Espainaiko zenbait lekutan izan eben parte-hartzearen barri emon nahi dau. Garai haretako legionario italiar batek (1937-1939) ataratako 90 argazkik osotzen dabe erakusketea. Gerra zibila Guglielmo Sandril legionarioaren argazki-makinearen bidez ikusia, oroimen kolektiboaren ondare dokumentala.

UPV/EHUko bi irakaslek AESLA ikerkuntza-sari nazionala irabazi dabe Hizkuntzalaritza Aplikatuaren arloan

Bizkaie! 2012-05-17 14:50

Oro har, eleaniztasuna eta, beren-beregi, edukiak eta hizkuntzak aldi berean ikasteko prozesua interesetan jakezan irakaslei, ikertzaile eta ikasleentzako liburu interesgarria da honako hau.

Espazioa eta gorputza aurrez aurrez jantzearen bitartez, Alondigan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-17 14:47   Kulturea

Espazioaren eta gorputzaren arteko alkarrizketea proposatzen dau Espazioa & Gorputza egitasmoak, gaur bertan Bilboko Alondigan abiatuko dan Ex Arte Biziak ekimeneko monografikoak. Jantza garaikidea, performanceak eta instalazino artitiskoak aurkeztuko ditue Euskal Herriko zein kanpoko sortzaileek hiru egunetan, maiatzaren 19ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Aste Nagusiko bertoko pop rockaren erakustaldiak azken 5 urteotako parte-hartze handiena izan dau aurten

Bizkaie! 2012-05-17 12:53   Musikea

Aste Nagusiko agertoki honetan joteko hautagaien 83 maketa jaso dira, pasa dan urtean, barriz, 60. Azkenengo bost edizinotan jasotako maketa kopuru handiena da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Bidegileak' bildumako liburu barriak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2012-05-17 11:37   kulturbiz

Orain arte, 256 bidegileren bizitza, obra eta pentsamenduari buruzko dibulgazino-lanak idatzi eta argitaratu ditue 64 sortako bilduman.

UEUk inoizko eskaintzarik zabalena atondu dau 40. Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2012-05-17 11:35   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadearen (UEU) Udako Ikastaroek 40 urte beteko ditue aurten. Egoera ekonomiko gatxa bizi dau gaur egun UEUk, halanda be azken urteotako ikastaro kopuru handiena antolatu dau, euren lanaren garrantzia azpimarratu eta ahalik eta matrikula gehien lortzeko asmoagaz. Matrikulazino epea zabalik dago.

Getaria Google-ren Model Your Town lehiaketako irabazlea

Bizkaie! 2012-05-16 18:51

Getaria izan da Google-ek antolatutako Model Your Town lehiaketako irabazlea. Ekimenak Google Earthen hiru dimensinotako teknologiagaz herriaren irudikapen onena egiten dauen lana saritu dau. Getariaren proiektua finalistetako bat izan da, besteak beste, Zielona eta Torun (Polonia), Lowel eta Evansville (AEB), eta Leominister (Reino unido) uriakaz batera.

Makinatxu bat ekitaldi Artium-en, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2012-05-16 18:32   kulturbiz

Artium-ek Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko antolatu dituan jarduerak barikuan hasiko dira, maiatzak 18, 20:00etan. Ordu horretan, erakusketa bi inaugurauko dira: Plágaro eta Premiaren garaia.