Jantzan egiteko prest dator Damba taldea 'Hautsi... eta izan zaitez zu' disko barriagaz

Bizkaie! 2013-12-03 16:59   Musikea

Indartsu dator Damba taldea Hautsi... eta izan zaitez zu (Agorila) lan barriagaz. Musikea, hitzak, ahotsak, danak dauka indar gehiago, kideen esanetan. Kontzertuak jai bihurtzeko gogoz dagoz. Zemendian Bartzelonan eta Londresen jo ostean, Ahotsenean izango dira hilaren 7an, 18:30ean.

Rocka, bluesa, punka, funka, reggaea... makinatxu bat osogai ditu Damba taldearen musikeak. Aurreko diskoan lez, barrian be musika estiloa nahastau ditue. Oraingoan Aitziber Estangaren ahotsari Estitxu Pinatxorena gehitu jako, ganera. Orain lau urte sortu zan taldea, ordutik heldutasunera ailegau dirala esan dabe kideek. Banda handia da, Ipar eta Hego Euskal Herriko kideak ditu, eta Kubako bat bere bai, zortzi danetara.

Miren Amuriza bertsolariak idatzi ditu diskoko kantarik gehienak. Gai sozialak jorratu ditu batez be, berbarako, emakumeen egoerea, maitasuna, droga-menpekotasuna eta eguneroko betebeharrak.

Zuzeneko indartsuak prestau ditue, giro alaian jantzan egiteko modukoak, eta plazaz plaza ibilteko gogotsu dagoz. Durangoko Azokan, Ahotsenean zapatuan kontzertua emon ondoren, hilaren 13an, Plateruena kafe antzokian izango dira, eta hurrengo egunean, 14an, Hondarribiko Banako tabernan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu