Rod Nelson eta Charles Cecil hizlari, Bilboko Fun & Serious Game bideojoko jaialdian

Bizkaie! 2012-10-11 14:58   kulturbiz

Rod Nelson injineruak eta Charles Cecil guruak Fun & Serious Game bideojoko jaialdian parte hartuko dabe Bilbon, jardunaldietako arduradunek aurreratu dabenez. Aurten, 354 lan aurkeztu dira Serious Games kategorian, eta 512 aisialdiko atalean. Jaialdia zemendiaren 26an hasiko da.

Carlos Saura zinemagileak 54. Zinebi jaialdiko Ohorezko Mikeldia jasoko dau

Bizkaie! 2012-10-11 13:49   Barriak

Carlos Saura zinemagilea omenduko dau aurtengo Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak, jaialdiko arduradunek jakinarazo barri dabenez. Saurak zemendiaren 16an jasoko dau Ohorezko Mikeldia, Bilboko Arriaga Antzokian.

Kataluniako folklorea izango da protagonista 'Plazarik plaza' ekimenean

Bizkaie! 2012-10-11 12:57   jardunaldiak

Programea Basurtun, Zorrotzan eta Alde zaharrean gauzatuko da, urriaren 12an, 13an eta 14an. Oraingo honetan, Bartzelonako Sants barrutiko zenbait folklore talderen partaidetzea izango da. Bilboko ikus-entzuleei Kataluniako folklore aberatsa erakutsiko deutsee, musikea, erraldoiak, suzko deabruak eta mundu osoan ezagunak diran castellers-ak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Bypass' komedia erromantikoa heldu da zinema-aretoetara

Bizkaie! 2012-10-11 12:12   Barriak

Aitor Mazok eta Patxo Telleriak Bypass komedia erromantikoa estreinauko dabe barikuan, urriak 11n. Aurtengo Donostiako Zinemaldian harrera ona izan eban. Sara Cózar, Gorka Otxoa eta Barbara Goenaga dira protagonista nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Enkarterrietako Museoak bisita gidatuak egingo ditu Ismael Fidalgo margolariaren atzera begirako erakusketan

Bizkaie! 2012-10-11 11:05   Kulturea

Ismael Fidalgo Enkarterriko margolari espresionistea izan zan, eta XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal margolaririk onenetarikoa. Holan, Ismael Fidalgo (Sopuerta 1928 - Trapagaran 2010). Margolari espresionista baten abentura erakusketea martxan danez, Enkarterrietako Museoak zenbait bisitaldi gidatu antolatu ditu bariku honetan hasi eta Gabonak arte, margolariaren arte-ondare handian sakontzeko asmoz.

Gure amesetako Txina egon badago

Zigor Aldama 2012-10-10 17:28   Bidaide

Mendeetako historia obra-hondakin bihurtzen da, euren lekuan Txinako erlijino barriaren tenpluak eregiten dira: lujozko urbanizazinoak, merkatalguneak eta sei erraileko autobideak. Baina iraganeko ugarte batzuk badira, horreetako bat da Wuzhen.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan' izenburupean egingo dira aurten Ahoa Bete Hots jardunaldiak

Bizkaie! 2012-10-10 15:07   Bertsolaritzea

Hirugarren edizino honetan, euskerearen berbakeratan sakontzea da asmoa. Batez be, ahozko genero berezituen alorrean (ipuina, kantua, bertsoa eta antzerkia), ahozko jarduna gertatzen danean darabilguzan erregistroak, ahozko produkzinoan erregistroak erabiltean sortzen jakuzan zailtasunak eta urtenbide edo proposamen barriak zeintzuk diran jakin eta zabaldu nahi izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Justuri irratiak lizentzia eskura izatea ospatuko dau gaur

Bizkaie! 2012-10-10 14:44

Eusko Jaurlaritzeak martian zabaldutako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako FM lizentzien deialdian Getxoko 101.1 frekuentzia eskuratzeko bidean da Justuri Uribe Kostako irrati komunitario, multimedia eta euskalduna. Epaimahaiak atzo jakinarazo ebanez, Getxo barrutian aurkeztutako bigarren proiekturik onena izan da Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzeak aurkeztutakoa.

Getxoko XXX. Antzerki Jardunaldiek 13 antzezlan eskainiko ditue

Bizkaie! 2012-10-10 12:35   Kulturea

Genero guztietako lanez osotutako egitaraua eskainiko dabe Getxoko XXX. Antzerki Jardunaldiek urriaren 11tik 21era bitartean. Euskal Herriko 13 konpainiek hartuko dabe parte, eta bakotxak lan bana taularatuko dau.

Bilbao BBK Live European Festival Awards sarietarako hautagai izentau dabe

Bizkaie! 2012-10-10 11:31   Musikea

Jaialdi bilbotarraren antolakuntzako iturriek adierazo dabenez, irabazleak internet bidez emondako botoen bitartez aukeratzen dira. Lehenengo botazino-txandea zabalik dago honezkero eta zemendiaren 7ra arte iraungo dau; beraz, nahi daben guztiek webgunean emon leikie botoa Bilbao BBK Live Europako jaialdirik onena izentau deien.

120.000 euro Europako eta Iberoamerikako zinemea gurean zabaltzeko

Bizkaie! 2012-10-10 11:30   Barriak

Zineuskadi alkarteak Europar Batasuneko eta Iberoamerikako filmen kopiak euskal zinema-aretoetan erakusteko diru-laguntzen deialdia edegi dau. Danetara, 120.000 euro banatuko ditue. Eskaerak egiteko epea zemendiaren 3an amaituko da.

'Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian'

Bizkaie! 2012-10-10 10:38   Barriak

Gernikaren bonbardaketako 75. urteurrenagaz bat eginda, Euskadiko Filmategiak, 2012 Fundazinoagaz lankidetzan, Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian zikloa antolatu dau. Urriaren 10a eta abenduaren 27a bitartean, 1937 eta 2012 urteen artean filmautako 17 film ikusi ahal izango dira (10 emonalditan) Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Asier Huegunek 'Kolonbian bahituta: 74 egun ELNren esku' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2012-10-09 18:36   kulturbiz

2003ko irailaren 12an, Kolonbiako ELNk Asier Huegun bahitu eban. Orduan idatzi eban egunerokoa oinarri hartuta, Huegunek berak eta Gari Udabe kazetariak Kolonbian bahituta: 74 egun ELNren esku liburua aurkeztu barri dau, Txalaparta argitaletxeagaz.

ArgIHIzkiak erakusketea zabalik urriaren 31ra arte Algortako Torrene aretoan

Bizkaie! 2012-10-09 18:23   Kulturea

ArgIHIzkiak lehiaketako 15 argazki eta horreetan oinarritutako euskerazko testu labur onenak batzen dituan erakusketea gaur arratsaldetik datorren urriaren 31ra arte bisitau ahal izango da Algortako Torrene aretoan. Ikusgai dagozan testuen artean, lehiaketako SMS eta posta elektroniko irabazleak be badagoz, Goizalde Hernandok eta Iñaki Vidalek idatzita, hurranez hurran.

2012ko CAF-Elhuyar sariak martxan dagoz

Bizkaie! 2012-10-09 17:54

Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak abian ipini ditue 2012ko CAF-Elhuyar sariak. Aurten, sariketeak kategoria barria dauka: Zientzia gizartean sorkuntza-bekea.

Alba Colomo komisarioak Rotterdamen aztertutakoak ekarri ditu Rekaldera

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-10-09 15:53   Kulturea

Rotterdam uriko Het Wilde Weten zentroan egindako egotaldiaren emoitzea aurkeztu dau Alba Coloma komisarioak Bilboko Rekalde aretoan, Reasearch by walking proiektua

Literaturea eta poderea ardatz klasikoen irakurketa gidatuak zikloaren IV. edizinoan

Bizkaie! 2012-10-09 15:47   jardunaldiak

2012an, laugarren urtez jarraian, UPV/EHUko Ikasketa Klasikoen Sailak antolatutako klasikoen irakurketa gidatuak izeneko hitzaldi zikloa egingo da aurten Literaturea eta poderea izenburupean eta horregaitik aurtengo edizinoko irakurketa asko bi gai horreekaz lotutakoak izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Grisetik baltzera edo gorrira tarte laburra dago baina nozonoz berdea edo urdina be azalduko jakuz...

Markues 2012-10-09 15:22   Begi betegarri

MendiTour jaialdiak zazpi film eskainiko ditu Donostian

Bizkaie! 2012-10-09 12:03   Barriak

MendiTour jaialdia egingo dabe Donostian urriaren 16an eta 18an. Bilboko Mendi Film jaialdiko 2011ko lan onenak proiektauko ditue. Danetara, mendiagaz loturea dauken zazpi pelikula izango dira ikusgai Antzoki Zaharrean.

'Txina da' erakusketeak Arte Ederretako ikasleek Pekinen egindako lanak batzen ditu

Bizkaie! 2012-10-09 11:04   Kulturea

Bilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan gaur zabalduko ditu ateak Txina da erakusketa kolektiboak. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko hirugarren zikloko zortzi ikaslek (Nadia Barkate, Edurne Gonzalez, Miriam Isasi, J.P. Orduñez/Mawatres, Unai Requejo, Laurita Siles, Leire Urbeltz eta Cristian Villavicencio) Pekinen, Judas Arrietaren MA Studioan egonaldia egiteko jaso eben beka baten ondorioz Txinako uriburuan bertan sortutako lanak erakutsiko ditue.