Euskomedia Fundazinoak KulturMapp aplikazinoa sortu dau eskuko telefonoetarako
2012-06-13 15:01Euskomedia Fundazinoak smartphone telefonoetarako KulturMapp aplikazinoa sortu dau. Helburua da Euskal Herriko kaleak gure ondarearen erakusleiho bihurtzea. Klik bat eginez erabiltzaileak urietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazinoa eskuratzen dau modu arin eta erosoan.
Topaguneak 'Zergatik ez?' tailerraren eskaerea egiteko epea zabaldu dau
2012-06-13 14:31 Euskerea berbagaiTopaguneagaz batera 12 euskera alkartek eskainiko dabe tailerra: AED eta Txatxilipurdi (Arrasate), Bagera (Donostia), Berbaro (Durango), Bizarra Lepoan (Getxo), Elgoibarko izarra (Elgoibar), Irun Iruten (Irun), Jardun (Bergara), Karralikaluze (Atarrabia), Loramendi (Eskoriatza), Pil-pilean (Soraluze) eta Zuhatza (Deba).
Txina barriko gorria asmau eban emakumea
2012-06-13 14:01 BidaideYue Sai ez da edonor, ez. Txinako emakumerik polifazetikoena da, behin eta barriz bere burua berrasmetako gai dana, Ekialdea eta Mendebaldearen arteko zubia. Txinatar askok, helduek batez be, telebisinoko aurkezle zanean ezagutu eben.
'Boli bili boli', Juan Kruz Igerabideren olerkietan oinarritutako txotxongilo ikuskizunaren estreinaldia Tolosan
2012-06-13 12:29 KultureaDatorren barikuan, hilak 15, eskainiko da lehen aldiz Boli bili boli, Bilboko Pantzart konpainiak Santi Sos eta Topic zentroagaz alkarlanean produzidutako euskerazko umeentzako ikuskizuna.
Jose Inazio Basterretxeak irabazi dau Gabriel Aresti XXIX. Ipuin Lehiaketaren euskerazko saria
2012-06-13 11:03 sariak-autortzakJose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) izan da euskerazko kategorian irabazlea, Berunezko iretargia quilates baporean kontakizunagaz, eta Mariano Quiros (Resistencia, Chaco, Argentina, 1979) izan da gaztelaniazko sariaren irabazlea, Cazador de tapires ipuinagaz. Bakotxak 4.100 euro eroango ditu.
Euskal sortzaileon arteko I. Topaketak garagarrilaren 2an eta 3an
2012-06-12 18:15 kulturbizHainbat euskal sortzaileren eskaereari erantzunez, Ahotseneak euskal sortzaileen arteko I. Topaketak antolatu ditu. Helburuak dira euskal sortzaileok alkar ezagutu, euskal sorkuntzearen egungo egoerea alkarregaz aztertu eta balizko urtenbideak proponidutea.
'Lingua Nabajorum', euskerearen historia zoro-zoroa
2012-06-12 15:53 KultureaEz Dok Hiru bikoteak, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek, Lingua Nabajorum antzezlan barria aurkeztu dabe prentsaurrekoan. Euskerearen historia zoroa, ezelango asmo zientifiko edo pedagogiko bakoa sortu dabe, Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Estreinaldia, bagilaren 13an, Bilboko Kafe Antzokian.
E-r-r-e-s-k-a-t-e-a, argi eta garbi eta hori ez da olgetan ibilteko modukoa...
2012-06-12 15:50 Begi betegarriBilbo kulturen arteko topagune, Munduko Jenteen VI. Jaialdian
2012-06-12 15:42 jardunaldiakMunduko Jenteen VI. Jaialdiak 59 gizarte-erakunde eta GKE 2 batuko ditu Bilboko Arenalean bagilaren 16tik 22ra bitartean. Bilbo kulturartekotasunaren topagunea izango da sei egunetan, jantzea, musikea, antzerkia eta bestelako kultur adierazpenen bidez.
Urkiolara joan, zapatak urrutu…
2012-06-12 15:38Erne eta tente lemapean, bihar, bagilak 13, ospatuko dabe San Antonio Paduakoaren Eguna Urkiolan. Jaieguna ospatzeko, besteak beste, ganadu eta nekazaritza produktuen azokea antolatu ditue.
Elvin Bishop, Dana Fuch eta Joe Louis Walker, Getxoko 23. Nazinoarteko Blues jaialdian
2012-06-12 15:05 MusikeaGetxoko Nazinoarteko Blues Jaialdiak hasiko dau Getxoko udako musika egitarau oparoa, bagilaren 21ean. Hiru egunetan, blues doinuek bere egingo dabe Algortako Bihotz Alai plazea, Elvin Bishop, Dana Fuch eta Joe Louis Walker musikarien eskutik.
Pierre Yves Cousteau protagonista nagusi III. Getxo Seaweeken
2012-06-12 14:07III. Getxo Seaweek Itsas hondoak lemapean egingo da bagilaren 25etik garagarrilaren 1ra bitartean eta Pierre Yves Cousteau, Cousteau Komandantearen semea izango da protagonista nagusia.
XLIII. Derioko Udako Euskal Ikastaroa
2012-06-12 12:06 Euskerea berbagaiUdeagaz batera datoz oporrak, baina batzuk oporrak ikasketa bereziak egiteko aprobetxeten ditue. Labayru Ikastegiak berrogeta hiru urte daroaz hutsik egin barik udan ikastaroak eratzen euskerea ikasteko. Aurten be badator.
'Miel de naranjas'
2012-06-12 10:58 Zinema kritikakEderto girotu dabe, zuzendaritzea egokia da, eta musikea, bikaina. Ez da, ezelan be, pelikula txarra. Halanda be, ez dauka indarrik, motela da.
Gotzon Elortza zinemagile bizkaitarra hil da
2012-06-11 17:51 BarriakGotzon Elortza (Getxo, Bizkaia, 1923) zinemagilea hil da bart, 89 urtegaz. Euskal zinemagintzan aitzindarietako bat izan zan, baita euskerazko lehen ikus-entzunezkoen egilea be.
Gotzon Elortzaren aldeko hileta eleizkizuna bihar, hilak 12, izango da, 20:00etan, Getxon, Algortako Erredentore eleizan.
Goyaren 224 grabadu, Bilboko Arte Eder museoko 'Asmatutako estanpak' erakusketan
2012-06-11 15:50 KultureaGoya. Asmatutako estanpak. Kapritxoak, Hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak erakusketea aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Danetara, 224 estanpa batu dira, guztiak museoaren fondoetakoak.
Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea' antzezlana produziduko dau Arriaga Antzokiak datorren denporaldian
2012-06-11 15:41 KultureaArriaga Antzokiak ikuskizunen produkzinoari eutsiko deutso datorren denporaldian, 2012-2013ko programazinoaren aurkezpenean Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak eta Emilio Sagi Arriagako zuzendari artistikoak nabarmendu dabenez. Danetara, lau sorkuntza propio izango dira.
‘Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra’ Nazioarteko Poesia Jaialdira 3.500 lagun hurreratu dira
2012-06-11 15:38 kulturbizAskoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdia eta Maleta mexikarra argazki-erakusketa kultura-ekimenek, biak be Euskadi 2012k antolatutakoak eta atzo amaitutakoek, 3.500 eta 45.000 lagun batu ditue guztira, hurranez hurran.
Abian da Beldur Barik 2012
2012-06-11 14:21Gaur, bagilak 11, astelehena, abiatuko da 2012ko Beldur Barik! programea, Hamaika jarrera, hamaika aukera! izenburupean. Lehenengo jarduerae ikus-entzunezko lehiaketea izango da, gazteen arteko hartu-emonetan balio positiboak sustatzea helburu dauena
Kaxildo Alkorta: 'Bizkaierearen odola euskera batuarentzako sano aprobetxagarria da'
2012-06-11 12:18 BarriketanMendebalde Kultura Alkarteko zuzendaria
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...