'La gran belleza'

Karolina Almagia 2014-01-13 10:00   Zinema kritikak

Batzuetan bikaina, beste batzuetan gehizkoa da La grande bellezza. Eta ez bakarrik ordu erdi bat sobran daukalako. La dolce vita barria egin nahi izan dau Sorretinok. Zoritxarrez, gehiegi igarten jako hori asmo hori.

- Zuzendaria: Paolo Sorrentino
- Gidoia: Paolo Sorrentino, Umberto Contarello
- Interpreteak: Toni Servillo, Carlo Verdone, Sabrina Ferilli, Carlo Buccirosso
- Herrialdea: Italia
- Iraupena: 142 min.
- Generoa: dramea


Paolo Sorrentinok, itzelezko etxe eta jauregietan, Erromako goi mailako jentearen hartu-emonak erakusten deuskuz La gran belleza (La grande belleza, jatorrizkoan) pelikulan. Handikiak, zorribiztuak, politikoak, aktoreak, artistak, intelektualak… eta horreen artean 65 urteko idazle-kazetari bat, Jep Gambardella (Toni Servillo). Offeko ahotsa erabiliz, personaia guzti honeen gora-beherak kontetan deuskuz kazetariak.

Irudi eder eta erakargirriz osotuta, musikearen bidez giroa azpimarratuz, zuzendariak mundu berezi eta propio bat sortzen dau. Umorea eta esperpento itxure hartzen dauenean, filmak asko irabazten dau. Malenkonia handikoa, zorotasuna, heriotzea eta bakardadea lujozko aretoetan dabilz, hara eta hona. Bizitzea mingotsa da, eta diruak ez dau hori konpontzen.

Batzuetan bikaina, beste batzuetan gehizkoa da La grande bellezza. Eta ez bakarrik ordu erdi bat sobran daukalako. La dolce vita barria egin nahi izan dau Sorretinok, eta kritikoek maisulan deitzen dabe horren bila joan da. Zoritxarrez, gehiegi igarten jako hori asmo hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu