Kanbodia, gerra basatien ondarea (eta II)

Zigor Aldama 2014-01-14 10:03   Bidaide

Unicef erakundeari esker, 2007tik herrialdeko eskola guztietan, eztanda egin bako lehergailuen ganeko irakasgaia emoten dabe derrigor. Arrakastarik handiena 2009an euki genduan, urte horretan eskola-ume bat be ez zan hil mina edo leherkailuen ondorioz, nabarmentzen dau Plong-ek. Eskolan, ikasle gazteenek barreiatze-bonba eta pelotak desbardintzen ikasten dabe, eta metal zati bat eta detonagailuak bereizten bere bai.

Kanbodiako Leherkailuak Indarbakotzeko Zentroak, 1996an sortu zanetik, lehentasun handiko 400 kilometro koadroko azalerea garbitu dau. Lur horreek etxeak edo soloak egiteko erabiliko ditue. Baina bere beharragaz segiduteko 73 miloe euro behar ditu bosturteko, eta antza ez dabe diru hori lortuko 2010-15 tarterako. Halanda ze, erritmoa txikitu egin beharko dogu, dino penaz Keo Sarath erakundeko 5. Unidadeko zuzendariak. Orain daukagun abiadura honetan 40 urte gehiago beharko doguz herrialde osoa garbitzeko, hamarkada batean egin daitekena, bestalde, borondate politikoa egon ezkero, ganeratzen dau.

Minen kontrako Kanbodiako (CMAA) Agintaritzako erakundeen arteko hartu-emonen zuzendari Net Sophalek (presidentea Hun Sen lehenengo ministroa da) gaur egungo zailtasunak onartzen ditu. Gobernuak plan nazional bat diseinau dau, 2020. urtea baino lehen, 'lehentasun handiko' 650 metro koadro garbitzeko, baina egoera ekonomikoa kontra daukagu. Mina bat ipintea oso merkea da, baina desaktibetea oso karua, dino. Lekuan lekuko gobernuen barruko burrukak be kontuan hartu behar dira, garbitutako lurrak zertarako erabili ezin erabagita ibilten dira eta. Azpiegitura publikoak edo etxeak egiteko erabili behar dira, teorian, baina ustelkeria asko dago eta lanak atzeratu egiten dira. Ustelkeria kasuen adibide bat: agintari batzuek lehentasuna emon deutsie ostean euren txaleta eregiteko erabili dituen lurrei.

Bien bitartean, gero eta biktima gehiago dago. Orain, leherkailu txikiak baino arazo handiagoa dira guretzat tankeen kontrako minak, azaltzen dau Chhaya Plong-ek, Battambang uriko Unicefen bulegoko arduradunak. Lehen, nekazariek euren eskuekaz eta animalien laguntzinoagaz lantzen eben lurra. Orain, garapen ekonomikoari esker, gero eta traktore eta kamioi gehiago dagoz. Pisu handia daukienez, leherkailuek eztanda egiten dabe, eta familia osoak hilten ditue. Plong-ek badaki zertaz dabilen. Anaiak holango mina bat zapaldu eban 2007an. Solora beharrera joan zan, eta bere txakurra bakarrik bueltau zan. Ahausi eta ahausi, ez eban jan be egin gura. Azkenean, animaliari segidutea erabagi genduan, anaiaren erropak eta bere gorputzaren zatiak basoan sakabanatuta egozan. Orduan hartu eban Plong-ek horren kontra burrukan egiteko ebatzia.

Unicef erakundeari esker, 2007tik herrialdeko eskola guztietan, eztanda egin bako leherkailuen ganeko irakasgaia emoten dabe derrigor. Arrakastarik handiena 2009an euki genduan, urte horretan eskola-ume bat be ez zan hil mina edo leherkailuen ondorioz, nabarmentzen dau Plong-ek. Eskolan, ikasle gazteenek barreiatze-bonba eta pelotak desbardintzen ikasten dabe, eta metal zati bat eta detonagailuak bereizten bere bai. Orain bost urte Ny Thnout-ek eskumako besoa galdu eban. Banekien arriskutsua zala, baina behiak bedarra jaten atera nituan oso aspertuta nengoen egun baten. Metalezko tramankulu bat topau neban, ez nekien zer zan, eta harri baten kontra bota neban, gogoratzen dau nerabeak. Auzoko batzuk leherketea entzun, eta ospitalera eroan eben. Besaurrea ebagi eutsien, baina medikuek ezin izan eben oraindino hankan geratzen jakon metraila guztia kendu. 15 urteko mutiko hau nekez dabil oinez eta min handia dauka besondoan. Hazurrak hazten segiduten dau eta azala apurtu egiten jako, horregaitik noizean behin exostosia egin behar deutsie, hau da, hazurra limau.

Nahiz eta umeek eskolan gaia jorratu, eskolan itaundu ezkero ia zenbatek ezagutzen daben, etxean edo lagunen artean, leherkailuen biktimaren bat, ume gehien-gehienek altzetan dabe eskua. CMAC erakundeko 2. Unidadearen lanak segidutea besterik ez dago konturatzeko Gobernuak 2015erako ipini dauen helburua, leherkailuen biktimarik ez izatea, ameskeria bat dala. Minak desaktibetan dabilzanek, lanegun baten, personen kontrako bost mina eta 90 milimetroko obus bat topetan ditue. Sei hiltzaile. Agiria itxi ostean, desaktibau egin behar dira. Ezinezkoa danez, sei eztanda entzuten doguz. Zorionez, oraingoan ez dago kalteturik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu