Teatro Paraiso talde gasteiztarrak 'Kubik' lana aurkeztuko dau AEBetako Pittsburg urian

Bizkaie! 2014-01-14 13:39   Kulturea

Hirugarren aldiz hartuko dau parte Teatro Paraiso ume eta gazteentzako antzerki zentroak International Performing Arts for Youth (IPAY) jaialdian. Urtebete eta lau urte arteko umeei zuzendutako Kubik lana aurkeztuko dau Pittsburg uriko azokan. Urtarrilaren 22an hasiko da festibala.

Gasteizko zentroagaz batera, Kanada, Australia, Irlanda eta Herbehereetako konpainiek erakutsiko ditue euren lanak azokan. Danetara, nazinoarteko 17 sorkuntza erakutsiko dira. IPAY gazteei zuzendutako arte eszenikoen erakusleiho profesional ezagunenetakoa da, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

Teatro Paraisok 2011n (In the Garden) Lorategian antzezlana eroan eban Ipay jaialdira. Holan, AEBetan eta Kanadan saioak egiteko aukertea izan eban. 2012an, Kubik antzezlanaren zatitxu bat aurkeztu eben, eta izandako harrereari esker aurten lan osoa erakustera konbidau ditue.

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2012ko Ume eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala emon eutson konpainiari, bere ibilbide artistikoagaitik eta Gasteizen garatutako publikoa erakarri eta hezteko proiektuen berezitasunagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu