Casilda Hernaez militante anarkista historikoaren biografia kaleratu dau Txertoak

Bizkaie! 2012-11-16 13:21   kulturbiz

Luis Jimenez de Aberasturik idatzitako Casilda miliciana. Historia de un sentimiento liburua argitaratu dau Txertoak, militante anarkista historiko donostiarraren heriotzearen hogeigarren urteurrenean. Edizino berezia atondu dabe, ohar argigarriez eta senideek itxitako argazkiz horniduta.

Zinebi 54K Pedro Olearen 'Ballets Olaeta. Una vida en danza' dokumentalaren aurrerapena aurkeztuko dau primizian

Bizkaie! 2012-11-16 13:01   Barriak

Bertoko begiradak. Miradas desde Euskadi zikloaren barruan, Ballets Olaeta. Una vida en danza, Pakea Bizkaia. Expedición Groenlandia y Terranova eta Patria estreinauko ditue astegoienean Zinebiren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Euskaltzaindia eta Ipar Euskal Herria' liburua aurkeztuko dabe gaur Baionan

Bizkaie! 2012-11-16 11:26   Euskerea berbagai

Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena izenpetuko dabe zemendiaren 16an, Baionako campusean, 11:00etan. Ostean, Akademiak Euskaltzaindia eta Ipar Euskal Herria liburua aurkeztuko dau, XVII. Jagon jardunaldien barruan.

'Federaziotik Mugimendura' gogoeta prozesua abiatu dau Topaguneak

Bizkaie! 2012-11-16 10:50   Euskerea berbagai

Zemendiaren 17a hautatu da Kongresuari amaierea emon, eraldabideak onartu eta praktikan jarten hasteko egun modura. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan biltzarrean mobimentuarentzat gogoeta sakonerako aukerea emon daben urte bi eta erdiko prozesu sakonari amaierea emongo jako.

Mathew Jonson, DJ UVE eta Bomb Bass HiFi zemendiko Art After Dark saioko protagonista

Bizkaie! 2012-11-16 10:43   Musikea

Art After Dark saioak Mathew Jonson, DJ UVE eta Bomb Bass HiFi musikariak ekarriko ditu zemendiaren 16an, Bilboko Guggenheim museora. Gaua 22:00etan abiatuko da museoan, eta goizaldean amaitu, Bilboko Fever klubean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kultur eta hizkuntza ondarean puntako adituak batuko dira I. Jardunaldietan Ondareaz eta Hezkuntzaz

Bizkaie! 2012-11-15 17:44   jardunaldiak

Helburua da kultur eta hizkuntz ondare batzean, konserbazinoan eta zabalkundean Euskal Herrian puntarengo espezialistak diranak batzea, ondarea ikaskuntza-prozesuan barruratzeko eta teknologien bidez hezkuntzearen profesionalen esku jarteko.

Julianna Barwickek ekingo deutso Bilboko Alondigako 'Urpeko Musika' kontzertuen zikloari

Bizkaie! 2012-11-15 14:50   Musikea

Julianna Barwick musikariaren kontzertuagaz hasiko da datorren zapatuan, zemendiaren 17an, Bilboko Alondigako Urpeko Musika kontzertuen ziklo barria, gaueko 21:30ean hasita.

Zortzi euskal zinemagileren behar bana, 54. Zinebiko sail ofizialean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-15 14:38   Barriak

Zortzi euskal zinemagilek sortutako lanak izango dira lehian aurtengo Zinebi jaialdiko Sail Ofizialean. Prentsaurrekoan aurkeztu ditue Arriaga antzokian, eta bariku arrastian, 20:00etan, proiektauko dira egitarau ofizialaren barruan. Animazinozko eta fikzinozko hiruna lan, eta dokumental bi eskainiko ditue, hain zuzen be.

411 nobedade, 300 ekitaldi eta 253 stand izango ditu 47. Durangoko Azokeak

Bizkaie! 2012-11-15 13:34   Kulturea

47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen harian nabarmendu beharreko beste kontzeptu bat alkarlana da. Azokaz aparte egokitu diran guneak kudeatzeko ezeze, Gerediagak alkarte, talde, erakunde eta enpresa pribatuen laguntzinoa eta babesa izan dau. Krisi ekonomikoak baldintzatuta be, etxe pribatu batzuek Durangoko Azokearen proiektuagaz bat egitea erabagi dabe lehenengoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Morritson eta Gartzia' 3D formatuan egindako lehen film luzea

Bizkaie! 2012-11-15 10:45   Barriak

Komedia eta dramearen artekoa dan Morritson eta Gartzia filman Aiert Goenaga izan da zuzendari eta produktorea eta Jon Urraza zuzendari, gidoilari eta aktoreagaz batera gidatu dau. Morritson eta Gartzia Café Bilbao antzezlan saridunaren moldaketea da filman jaso dana. Hiru lagun, bi aktore, eta zero aurrekontuagaz, bost egunetan eta 30 ordutan egin eben ordu eta laureneko pelikula luzea.

AhoDubber zuzeneko ikuskizunen hizkuntza itzultzailea aurkeztuko dabe hilaren 20an

Bizkaie! 2012-11-15 10:10   Kulturea

AhoDubber zuzeneko ikuskizunetan erabilteko hizkuntza-laguntzailea aurkeztuko dabe hilaren 20an, Bilbon, Harrobia Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroaren egoitzan. Sistema barriak zuzeneko emonaldia beste hizkuntza baten segiduteko aukerea eskaintzen dau.

Londreseko giltzak ostu ditue baina gure inguruetan be gero eta gehiago dabiz eskuluzeak eta, beraz, kontuz ibili!!!

Angel Dominguez 2012-11-15 09:58   Begi betegarri

Idazle Presoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu ditue Donostian

z 2012-11-14 14:23   Kulturea

Nazinoarteko PEN Klubak zemendiaren 15ean ospatuko dau Idazle Espetxeratuaren Nazinoarteko Eguna, hain zuzen be 31. aldiz. Gurean, barriz, Euskal PEN Klubak lehenengoz atondu ditu ekitaldiak, Donostian. Ataramiñe alkarteak eta Donostiako Udalak be parte hartu dabe.

Kaotiko taldea buru-belarri dabil disko barria atontzen

Bizkaie! 2012-11-14 14:14   Musikea

Kaotikok disko barri hau Soziedad Alkoholika taldeko Jimmyk produzidutea erabagi dau. Usurbilgo Higain estudioetan grabauko dabe disko barria Haritz Harreguyren zuzendaritzapean.

Luma aldizkariak antolatuta, zemendiaren 24an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketea

Bizkaie! 2012-11-14 13:43   kulturbiz

Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako berba gurutzatu zaleak lehiatuko dira aurten Ainhoa Arregi bilbotarrak igaz jantzi eban txapelaren alde.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Dans la maison'

Karolina Almagia 2012-11-14 10:37   Zinema kritikak

Hainbat gai jorratzen ditu pelikuleak. Alde batetik, voyeurismoari buruzko azterketa bitxia da. Baina ez hori bakarrik. Sormen literarioaren inguruan galdera interesgarri batzuk egiten ditu: zelan sortu istorio bat? zelan bizi doguz besteek asmatutako istorioak?

Getxoko XI. Komiki Azokea zemendiaren 23tik 25era izango da aurten

Bizkaie! 2012-11-13 16:48   Kulturea

Oraingo honetan, besteak beste, Eddie Campbell eskoaziarraren mailako egileak izango doguz; nazinoarte mailan ezaguna da Campbell, Alan Moore-egaz From Hell komiki ezagunean egindako lankidetzeagaitik. Bere azken lana aurkeztuko dau Getxon: Mi libro sobre el dinero.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Disko biribila da Estankonaren bigarrena, 'Fruitua'

Dabi Piedra 2012-11-13 14:43   Musikea

Bakarka argitaratzen dauen bigarren diskoa da Fruitua. Baxuan, Itxaso Etxebestek lagundu deutso eta, baterian, Jimmy Arrabitek. Gure arteko musika loturea sendoa da, gustura nago eurakaz, azaldu dau musikariak, izan be, Etxebeste eta Arrabitek Estankonaren disko bietan parte hartu dabe eta zuzenekoetan be alkarregaz ibilten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskarabila ipuin erotikoen lehiaketeak agur

Bizkaie! 2012-11-13 14:00   Kulturea

2012ko honen ondoren, Euskarabila alkartearen beraren etorkizuna berraztertzen ari garen honetan, lehiaketan be etena egitea erabagi dogu. Horretarako momentu egokia zala uste izan dogu: orain arteko edizino guztietako irabazleen ipuinak argitaratuta dagoz eta tiraderetan ez jaku inorenik gordeta gelditzen.