Elorrioko Udalak eta Gerediagak lankidetza hitzarmena barritu dabe

Bizkaie! 2014-01-30 13:35   kulturbiz

Elorrioko Udalak eta Gerediaga alkarteak lankidetza hitzarmena barritu dabe bart. Ana Otadui Elorrioko alkateak eta Nerea Mujika Gerediagako presidenteak adierazo dabe 1999tik indarrean egoan hitzarmena zaharkituta egoala eta ez zala gaur egungo egoerara egokitzen.

Elorrioko Udalak eta Gerediaga alkarteak lankidetza hitzarmena barritu dabe bart. Ana Otadui Elorrioko alkateak eta Nerea Mujika Gerediagako presidenteak adierazo dabe 1999tik indarrean egoan hitzarmena zaharkituta egoala eta ez zala gaur egungo egoerara egokitzen.

Gauzak holan dirala, Gerediaga alkartearen helburu nagusia lurralde nortasuna sendotzea eta berreskuratzea izanik, eta asmo horregaz lan egitea antzeko sentipena dituen persona eta erakundeak bere barruan batzen saiatzeko, bat egin dau Elorrioko Udalaren ondarea zaintzeko egitasmoakaz.

Gainera, Elorrioko Udalak aintzat hartu nahi izan dau azken urteetako alkarlana, konpartiduten dituen ekimen barriak jasoz, besteak beste, Ondarearen Europako Jardunaldiak, Elorrioko Udalak turismoa bultzatzeko ekimenak Durangoko Azokan eta ikerketa lanak eta historia jorratzen dituan Astola Durangaldeko urtekarian Gerediagak Elorriori eskaintzen deutson artikulua.

Era berean, bi aldeak bat datoz Durangaldearen nortasuna berreskuratzeko eta indartzeko lana, nortasun kolektibo hau moldatu daben iraganeko eta egungo egitura fisiko, kultural, ekonomiko eta politikoak ikertu, aztertu eta horreei buruzko ezagupenak zabaltzeko zuzenduko diran ahalegin barrien ondorioa izango dala. Esangura horretan, Elorrioko Udalak alkarteko adituak aholkulari izaten jarraituko dau, ondare, historia edota eskualdeko kulturgintzan behar dituan beste egitasmo batzuetarako dokumentazinoa osotzean.

Azkenik, Gerediaga alkarteak argitaratzen dituan liburu edo bestelakoen bi ale Elorrioko Udal Liburutegirako emongo ditu eta urtean behin ekimen bat Elorrion antolatzen saiatuko da. Gerediagak Elorrioko Udalagaz dituan alkarlanen truke 2.500 euro jasoko ditu urtero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu