Bilboko 'Artistak egoitzan' programan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-02-03 11:21   Kulturea

Martxan da BilbaoEszena Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren Artistak egoitzan programearen seigarren edizinoan izena emoteko epea. Ekimena EAEko profesionalei, artistei eta taldeei zuzenduta dago. Martiaren 30a izango da azkenengo eguna.

Martxan da BilbaoEszena Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren Artistak egoitzan programearen seigarren edizinoan izena emoteko epea. Ekimena EAEko profesionalei, artistei eta taldeei zuzenduta dago. Martiaren 30a izango da azkenengo eguna.

Programearen helburu nagusia Bilbon arte eszenikoen arloan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatu gura dituen konpainiei eta norbanako artistei laguntzea da, baliabide ekonomikoak, instalazinoak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa eskainiz, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.

EAEko artista eta taldeek parte hartu ahal dabe programan; eszena barriekaz loturea daukienak, diziplinartekotasna lantzen daben proiektuak, batez be, antzerkia edo/eta jantza izanik ardatz nagusia.

Proposamen eszenikoen sorkuntzea, ikerketea eta hedapena helburu daben lau proiektu aukeratuko dira. Egoitzetako bat euskera hutsezko proiektu batentzako gordeko da. Epaimahaiak proiektuaren interes artistikoa, lanaren azken aurkezpenaren edo ikus-entzuleekaz edo beste artista batzuekaz garatu beharreko ekintza pedagogikoen edo didaktikoen kalidadea, bideragarritasuna, euskereari emondako trataerea eta eskatzailearen balorazinoa izango ditu kontuan. Igaz, 56 eskari jaso ziran, 11 euskeraz. Gehienak diziplina anitzeko eta performance muetako proposamenak izan ziran.

Aukeratutako egoitzen gehieneko iraupena 25 egunekoa izango da, eta modu intensiboan gauzatuko dira. Egoitzak BilbaoEszenaren lokaletan eta Bilboko beste gune eszeniko batzuetan burutuko dira, garagarrilean abuztuan, irailean eta urriaren erdialdera arte. Proiektu bakotxak 1.500 euro jasoko ditu gitxienez, eta 4.000 eurokoa gehienez. Horrezaz gan, aukeratutako personek euren sorkuntza proiektuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukerea eukiko dabe, BAD jaialdiko hurrengo edizinoan, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikoren barruan.

Informazino guztia www.badbilbao.com web gunean dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu