MUn euskaraz! bideo-lehiaketea antolatu dau Mondragon Unibersidadeak
2014-01-29 10:07 BarriakUnibersidadeko eguneroko hartu-emonetan euskerearen erabilerea sustatzea dau helburu Mondragon Unibersidadeak martxan ipini barri dauen MUn euskaraz! lehieaketeak. Parte-hartzaileek bideo bat sortu behar dabe, gehienez be hiru minutukoa, eta ostean Youtubera igon.
Unibersidadeko eguneroko hartu-emonetan euskerearen erabilerea sustatzea dau helburu Mondragon Unibersidadeak martxan ipini barri dauen MUn euskaraz! lehieaketeak. Parte-hartzaileek bideo bat sortu behar dabe, gehienez be hiru minutukoa, eta ostean Youtubera igon.
Sari bi emongo ditue, bata 300 eurokoa, epaimahaiak emondakoa, eta bestea 200ekoa, Youtuben ikusle gehien izaten dituan lanarentzat. Bideoak igoteko azkenengo eguna apirilaren 16a da, eta irabazleak maiatzean emongo dira jakitera.
Lanek lehiaketearen helburuagaz bat datorren mezia izatea balorauko dabe, hau da, unibersidadeko eguneroko bizimoduan euskerearen erabilerea sustatzea; eta, euskera zuzen eta egokia erabiltea bere bai. Bideoan MUko logoa eta gitxienez MUko campusen bateko irudiak agertu behar dira. Beharrak originalak eta argitaratu bakoak izan behar dira.
Lehiaketearen ganeko argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!