'Bizkaia urez gainezka' erakusketea Arrigorriagara ailegauko da hilaren 10ean
2014-02-03 14:24Arrigorriagako Udalak 1983. urteko uriolen ganeko erakusketea edegiko dau zezeilaren 10ean, Udal erakusketa gelan. Argazkiak, sasoi haretako egunkarietako albisteak eta beste material batzuk batu ditue Bizkaia urez gainezka erakusketan.

Arrigorriagako Udalak 1983. urteko uriolen ganeko erakusketea edegiko dau zezeilaren 10ean, Udal erakusketa gelan. Argazkiak, sasoi haretako egunkarietako albisteak eta beste material batzuk batu ditue Bizkaia urez gainezka erakusketan. Hilaren 21era arte egongo da zabalik, astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara.
Igaz 30 urte Bizkaiak sekulako uriolak bizi zituala. Bilbo eta inguruetako herrietan inork ez dau ahaztuko abuztuaren 26ko gaua. Bariku goizean hasi zan euria, bota eta bota. Auzo asko urez inguratuta egozan, zubiak jausi egin ziran, kaminoak zarratuta, Bilbo argi, ur eta telefonorik barik. Bilbon ura ganezka egiten hasi zan. Aste Nagusia zan Bilbon, eta Arenaleko jai eremua hustutea erabagi eben.
Gau luze-luzea uzan zan Bizkaiko hainbat herritan, tartean Arrigorriagan. 34 persona hil ziran eta 200.000 miloe pezetako galerak eragin zituen uriolek.
Berrehun bat erretratu dagoz ikusgai erakusketak, udal agirietakoak nahiz bilduma partikularretakoak, eta egunkarietakoak bere bai.
Bizkaia urez gainezka erakusketearen ganeko argibide gehiago gura izan ezkero, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!