Nafarroan seme-alabak D ereduan matrikulau deiezan animau ditu gurasoak Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-02-03 14:31   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak beren seme-alabak D ereduan matrikulau deiezan animau ditu Nafarroako gurasoak, foru erkidegoko irakaskuntzan datorren 2014-2015 ikasturtean izena emoteko epea iragarri dala aprobetxauta.

Euskaltzaindiak beren seme-alabak D ereduan matrikulau deiezan animau ditu Nafarroako gurasoak, foru erkidegoko irakaskuntzan datorren 2014-2015 ikasturtean izena emoteko epea iragarri dala aprobetxauta.

Holan, urtero lez, gurasoek aukerea izango dabe euren umeak D ereduan matrikuletako, bai irakaskuntza publikoan, bai ikastolen sarean, ikastetxe horreek aukera parebakoa eskaintzen deustielako Nafarroako gizarteari, gurasoei batez be, nafar guztiona dan hizkuntza eta kulturatik abiatuz, euren seme-alabak mundu zabalera begira hezi ahal izateko.

Akademiak urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran aho batez onartutako adierazpenak gogorarazo dau euskerea babestea, gizartearen maila guztietara zabaltzea eta erabilerea sustatzea dirala Euskaltzaindiaren zeregin zehatzak, legez Euskaltzaindia baita euskerearen erakunde aholku emoile ofiziala.

Kontuak kontu, Akademiak asmo horreekaz bat egin deiela eskatu deutse Nafarroako umeen gurasoei eta euren seme-alaben heziketarako D eredua (euskerazko irakaskuntzea Gaztelania irakasgaiagaz) hautatu deien, adierazo dau.

Aldi berean, zorionak emon deutsez eredu hori hautatzen daben gurasoei, bai eta eskerrak eta babes osoa, irakaskuntza publikoan zein ikastolen sarean urte luzez, zeregin horri oso-osoan emonak eta emoitza bikainak lortuz lanean ibili diran eta dabilzan irakasleei eta ganerako langileei be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu