Bermeoko Erroxape alkarteak Narrazino Laburren XIX. Lehiaketea prest dauka
2014-01-29 14:34 KultureaErroxape emakumeen alkarteak Narrazino Laburren XIX. Lehiaketea antolatu dau. Testuak euskeraz zein gaztelaniaz idatzi daitekez, eta zezeilaren 12a baino lehenago bialdu behar dira. Sari bi dagoz, bata 200 eurokoa, eta bestea, 100 eurokoa.
Erroxape emakumeen alkarteak Narrazino Laburren XIX. Lehiaketea antolatu dau. Testuak euskeraz zein gaztelaniaz idatzi daitekez, eta zezeilaren 12a baino lehenago bialdu behar dira. Sari bi dagoz, bata 200 eurokoa, eta bestea, 100 eurokoa.
Testuek 5 eta 8 orri artean euki behar ditue, eta alde bakarrean egongo dira idatzita, tarte bikotxa erabiliz. Hiru kopia aurkeztu behar dira. Kontakizuna izenburua eta egilearen ezizena daroazan kartazal batean aurkeztu behar da, eta horrezaz gan, beste kartazal baten egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia ipini behar dira,
Aurkeztutako narrazinoak originalak eta argitaratu bakoak izango dira. Idazle bakotxaren lan bakarra saritu ahal izango da. Beste lehiaketaren batean saritua izan dan lanik ezin izango da aurkeztu. Lan originalak Erroxape alkartearen esku geratuko dira. Epaimahaiak emon barik itxi leike saria, eta oinarriak betetzen ez dituen beharrak lehiaketatik kanpo geldituko dira.
Sarieo jagokienean, lehenengo saria irabazten daben euskerazko eta gaztelaniazko testuek 200 euro eta garaikurra jasoko ditue, eta finalistek, 100 euro eta garaikurra. Modalidade bietan, irabazle eta finalistearen azpitik lehenengo sailkatuta geratzen dan idazle bermeotarrak sari berezia izango dau, 150 eurokoa, hain zuzen be.
Lanak zezeilaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira Erroxape alkartean (Erreten Lamera), Udal Liburutegian edo Gizarte eta Kultura etxean. Argibide gehiago behar izan ezkero, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!