Bizkaiko gastronomiaren unibersaltasuna eta baloreak zabalduko ditue dokumental baten bidez
2012-12-17 14:42 BarriakBizkaiaerara/a la bizkaina izeneko dokumentala Aritz Galarza zinemagileak zuzendu dau, geurean dagozan sukaldari ezagunen parte-hartzeagaz. Makailaoa bizkaitar erara zelan egiten dan erakusten da eta Bizkaiko kulturan eta bizimoduan saltsa horrek daukan eragina.
Eh11Kolore herri mobimentua jaio da, euskal gizartearen kultur aniztasunaren alde
2012-12-17 14:28 kulturbizGure gizartean bizi dogun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaidea sustatzeko asmoagaz sortu da. Egitasmo horrek euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatu nahi dau, berezko balio lez, joera uniformatzaile eta segregatzaileen aurrean.
EHUko itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak corpusa atondu dabe
2012-12-17 14:26EHUk bere itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak aplikazino barria aurkeztu dau. Corpus eleaniztuna da, eta azkenengo urteotako testuliburu itzuliekaz osotu dabe.
Patatea Euskal Herrian aztertzen dauen lan batek jaso dau Euskal Elikadurearen Ikerketarako XIX. Felix Mocoroa Saria
2012-12-17 12:25 Jan edanakEHUk jakinarazo dauenez, patateak EAEn igarotako lehen mendea aztertu dau David Palanca ikertzaileak, heldu zanetik haren hazkundea eta konsumoa erabat orokortuta egozan momentura arte. Ikertzaileak azaldu dau bilakaera horren giltzarria Independentzia Gerra izan zala, Araban batez be.
Julen Erezuma: 'Saio haretan sentidu nintzan bertsolari lehenengoz'
2012-12-17 10:46 BarriketanBusturialdeko txapelduna
Arkaitz Estiballes bigarrenez Bizkaiko txapeldun
2012-12-17 10:26 BertsolaritzeaArkaitz Estiballes izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea, Bilboko Miribillako Bilbao Arenan, 4.000 lagunen aurrean jokatutako finalean. Bigarren aldiz irabazi dau txapela eta Igor Elortzagaz kantau eban buruz-burukoan.
Joxe Agirre bertsolariaren hileta-eleizkizuna gaur arrastian izango da, Azpeitian
2012-12-17 09:56 BertsolaritzeaJoxe Agirre bertsolariaren hileta-eleizkizuna egingo dabe gaur, hilak 17, 19:00etan, Azpeitiko parrokian. Zapatu goizean hil zan bertsolari azpeitiarra, 83 urte zituala, alabeagaz armozau, eta zorabio bat izan ostean.
Jon Mikel Euba da XXIV. Ikus-Entzunezko Erakusketearen artista konbidatua
2012-12-14 15:36 KultureaIbilbidea lau ataletan egituratzen da: hamalau instalazino multimedia; 57 bideo —bideo-sorkuntzak, animazinoak eta fikzinozko bideoak; artista gazteen bederatzi argazki—; eta Jon Mikel Eubaren (Bilbo,1967) lana.
Ginkana eta guzti, ekitaldiz ganezka dator 18. Korrika Kulturala
2012-12-14 14:46 Euskerea berbagai18. Korrikarako nobedade nagusi bat aurkeztu dau AEK-k: Lekukoaren bila ginkana. Euskal Herri osoan garatuko dan lehiaketa erraldoia, hain zuzen; taldeka batuko dira lehiakideak, eta auzo eta herrietan hasiko dira txapelketak, ostean, eskualdeetan ospatzeko. Finala, martiaren 24an jokatuko da Baionan, Korrika bertara heltzeagaz batera.
Menchu Galen ibilbide osoko lanak ikusgai, Bizkaia Aretoan
2012-12-14 14:42 KultureaMenchu Galen lanera eta bizitzara hurreratzeko aukera parebakoa da Menchu Gal: Kolorearen indarra erakusketea. Bodegoi, paisaia eta itsasgune kubistekaz batera, artista irundarraren ganeko dokumentala eta argazkiak batu ditue Bilboko Bizkaia Aretoan.
Bizkaie! eskuko telefonoan be bai
2012-12-14 13:48Eskuko telefonoetarako Bizkaie-ren web aplikazinoa erabilgarri dago honezkero. Nabegazinoa oso azkar eta erraz egiten da eskuko telefono mota erabilienetan: Android (smartphone guztietatik % 55) eta iPhone-tan (% 23) .
Jennifer Cardini paristarra 2012ko azkenengo Art After Dark saioan
2012-12-14 10:32 MusikeaJennifer Cardini, Stefan Storm eta Mr. Chaseren emonaldiek zarratuko dabe 2012ko Art After Dark saioen egitaraua, gaur, 22:00etatik aurrera, Bilboko Guggenheim museoan.
Domeka goizaldean hasiko dira 2012ko Gernika-Lumoko Marijesiak
2012-12-14 10:242008an egindako azken berrikusketearen arabera, eskuizkribu desbardinetan topautako kopla zaharrak berreskuratu dira eta oraingo zenbaketan euren arteko 7.a aukeratu da aurten zabaltzeko (Eztator gizonetatik, ez gizonaren obratik elejidurik egoan eternidadetik).
Luzetu barik euskerazko film laburren lehiaketea antolatu dabe Igorren
2012-12-13 16:47 BarriakMartxan da Igorreko Luzetu barik euskerazko film laburren lehiaketea. Lanak bialtzeko epea abenduaren 21ean amaitzen da. Sari banaketea abenduaren 30ean egingo dabe, Lasarte aretoan.
Bizkaiko personaia famauen galeria berezia osotu dau Euskal Museoak
2012-12-13 13:57 KultureaBizkaiko, eta batez be Bilboko, persona eta personaien sorta ederra osotu dau Euskal Museoak Bizkaiko entzutetsuen galeria: personaia herrikoiak erakusketan. José Antonio eta Luis Lerchundi anaiek XIX. mende amaieran eta XX. hasieran sortutako 45 erretratu batu ditue, tartean, La Sañuda, Pachote, Felix Unamuno eta Jaime Selvyren irudiak.
Wert ministroaren plangintzearen aurrean, euskerazko irakaskuntzeari babes osoa emoteko deia zabaldu dau Kontseiluak
2012-12-13 13:46 Euskerea berbagaiGaztelaniari lehentasuna emoten deutsonez, Wert ministroak egin gura dauen aldaketeak eleaniztasuna arriskuan ipiniko dau eta, batez be, euskerearen transmisinoari kalte sakona egingo deutso, Kontseiluaren ustez. Holan ba, Werten erreformea eraso larritzat jo dau Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.
Abesbatzen Gabonetako Kontzertuak Bilboko bederatzi eleizatan
2012-12-13 12:04 MusikeaAurtengo edizinoan, zikloak 26 talde alkartuko ditu, eta danen artean ehun kantu baino gehiago abestuko ditue. Abesti horreen artean, Gabonetako kantak eta euskal abesti herrikoiak izango dira nagusi, bai eta munduko beste leku batzuetakoak be, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Arriaga Antzokiak 'Gelatxoak eszenatokian' ikuskizun programa barritzailea aurkeztu dau
2012-12-13 10:59 kulturbizBilboko Arriaga Antzokiaren eszenatokia publikoak eta artistek konpartidutako esparru bilakatuko da lehenengo aldiz. 2013ko urtarriletik bagilera bitartean izango da, Gelatxoak eszenatokian izeneko ikuskizun ziklo barritzaileagaz. Bertoko 20 artistak baino gehiagok parte hartzen dabe ekimenean eta publikoagaz batera egongo dira eszenatokian.
'Euskera' aldizkariaren 2011ko zenbakiak kaleratu ditu Euskaltzaindiak
2012-12-13 10:22 Euskerea berbagaiEuskera aldizkariaren igazko zenbakiak argitaratu ditu Euskaltzaindiak, hiru agerkari hain zuzen be. Jentaurreko aurkezpena Donostian egingo dabe, barikuan, Gipuzkoako Foru Aldundian.
Emakumeak protagonista V. Kutxabank Mendi Film Festivalen
2012-12-12 17:51 BarriakMendiko zinemagintzearen nazinoarteko lanik onenak ikusgai izango dira Bilbon, abenduaren 14tik 23ra, tartean mundu mailako estreinaldiak, berbarako, Alex Txikon eta Carlos Suarezen Bajo cero eta Pablo Irabururen Rope up, Bilbon proiektauko dira lehenengo aldiz.




















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...