Lea-Artibaik irabazi dau Bertsolari Gazteen BBK Saria

Bizkaie! 2014-03-31 10:18   Bertsolaritzea

Ganerako sariei jagokenez, bizkaierarik onenaren saria Malen Amenabar Larrañagarentzat izan da; eta aurtengo parte-hartzailerik gazteena Lur Ziarrusta Intxaurtza izan da.

Bariku arratsaldean jokatu zan Bilboko Kafe Antzokian XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketearen finala Arratiako eta Lea-Artibaiko taldeen artean. Irabazlea Lea-Artibai eskualdeko taldea izan da.

Arratiako taldean kantau dabenak: Aitor Asua Basterra, Lur Ziarrusta Intxaurtza, Jon Larrabide Fuldain, Malen Amenabar Larrañaga, Irati Astondoa Zuluaga eta Illart Gumuzio Larrazabal.

Lea-Artibai taldean, barriz, ondokoak izan dira kantuan: Aitor Ruiz Urizar, Graxi Arregi Leonardo, Naroa Loiola Lejardi, Aissa Intxausti Aburruza, Eneko Arrate Sololuze eta Nerea Ibarzabal Salegi.

Puntuazinoari jagokonez, Arratiak 396 puntu eskuratu ditu eta lea-Artibaik, barriz, 422.

Ganerako sariei jagokenez, bizkaierarik onenaren saria Malen Amenabar Larrañagarentzat izan da; eta aurtengo parte-hartzailerik gazteena Lur Ziarrusta Intxaurtza izan da.

XXII. Bertsolari Gazteen BBK sariketea martiaren 11n hasi zan Markina-Xemeinen, eta barikuan amaitu zan Bilbon jokatutako finalagaz. Tartean, hiru kanporaketa eta bi finalaurre izan dira, eta zazpi eskualdek parte hartu dute: Arratia, Biboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Ipar-Uribe eta Lea-Artibai.

Finaleko aurkezlea Bernar Mandaluniz Plaza izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldiza Ozaetak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Moises Enbeita Ealok osotu dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu