Hainbat idazlek mugak izango ditue gogoetagai egunotan Bilboko Gutun Zuria jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-27 14:27   Kulturea

Mugako kontakizunak lemapean, martxan da VII. Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia. Martiaren 27tik apirilaren 6ra bitartean, idazle eta kazetari ezagunek mueta guztietako mugen inguruan gogoetea egingo dabe, tartean hiru Nobel saridunek, Herta Müllerrek, Gao Xingjianek eta Orham Pamukek. Barriketaldi batzuetako sarrerak agortuta dagoz daborduko.

Mugako kontakizunak lemapean, martxan da VII. Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia. Martiaren 27tik apirilaren 6ra bitartean, idazle eta kazetari ezagunek mueta guztietako mugen inguruan gogoetea egingo dabe, tartean hiru Nobel saridunek, Herta Müllerrek, Gao Xingjianek eta Orham Pamukek. Barriketaldi batzuetako sarrerak agortuta dagoz daborduko.

Bilboko Alondigan bertan egin dabe aurkezpena Bilboko Udaleko Ibone Bengoetxeak, Gutun Zuriako zuzendari Maria Luisa Blancok eta Alondigako buru Lourdes Fernandezek, eta eurekaz izan dira bere Herta Müller, Lydia Cacho eta Kirmen Uribe idazleak.

Muga geografikoak, ekonomikoak, politikoak, erlijiosoak, ideologikoak, etikoak, kulturalak... danetarikoak jorratuko ditue egunotan Gutun Zuria jaialdian. Munduko hainbat lekutatik datozan idazleek euren esperientzien eta eretxien barri emongo dabe, Mexiko, Txina, Errumania, Italia, Turkia eta beste hainbat lekutako sortzaileek, eta Euskal Herrikoek bere bai. Ibone Bengoetxearen berbetan, ezagutzea eta pentsamendu kritikoa bultzatzen ditue horrelako ekimenek, eztaibaidarako eta hausnarketarako bide dira eta.

Erregimen totalitarioen kartzela fisiko eta buru barrukoak izango ditue berbagai, esaterako, Müllerrek, Xingjianek eta Pamukek. Mugen esangureaz jardun dau idazle errumaniarrak, Mendebaldeko Europan nahiko idealizautako kontzeptua izan arren, berak beste ikuspuntu bat azaldu dau, bere umezaroa gogoan. Gauza zirraragarritzat hartzen da Mendebaldean. Baina, beste batzuetantzat mugea heriotzea da, jentea tiroz hilten daben lekua, txakurrek personak txikitzen dituen lekua. Eta holan hori berbea ez da hain zirraragarria, bildurgarria da, ikaragarria. Hori da Müllerentzat mugea. Eta oraindino badagoz horrelako mugak leku askotan, ganeratu dau.

Lydia Cacho idazle eta kazetari mexikarrak be ez dau mugen ikuspegi atsegina eskaini. Ciudad Juarez uriko emakumeen hilketen lekukotza zuzena emoten dau bere lanetan, eta han jazoten dana kontetearren bahitu be egin eben, eta eten barik mehatxatu. Mexikon biolentzia egiturazkoa dala azaldu dau, eta mafia gobernuan guztiz txertatuta dagoala. Mexiko Latinoamerika osoko iragazkia bihurtu da, AEBetako ames amerikarrera heldu nahi dabenentzat, askotan heriotzean amaitzen dan amesa. Kazetari mexikarrek bestalako mugea pasau behar dabe egunero, euren lana egiteko, han ikusitakoa azaltzeko, bildurrarena.

Kirmen Uribek mugaldeko kulturen aberastasuna nabarmendu dau, literatura ausartagoa izaten da, dana ez dalako zentroan lez, hain zehatza eta finkoa. Euskal Herriko literatureagaz be holan dala esan dau. idazlearen lana norbere barruko mugak apurtzea da, Uriberen esanetan, jenteak uste dauena ez esateko edo diskurtso ofizialaren kontra joateko, adibidez.

Idazleen arteko barriketaldiak Alondigako auditorioan egingo dira, eta 400 lagunentzako lekua egon arren, Lourdes Fernandezek prentsaurreko hasieran adierazo dauenez, saio batzuetako sarrerak agortuta dagoz. Gutun Zuriaren egitarau osoa ikusi gura izan ezkero, hemen.

Gutun Zuriak eta Alondigako Mediatekeak bat egingo dabe egunotan, hain zuzen be konbidautako idalzeen lanak Kulturen Ataria bajatuko ditue, nahi dauenak konsultau deiezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu