Durangoko bonbardaketea gogoratzeko ekitaldiak martxan dira

Bizkaie! 2014-03-26 14:18

Astelehenean, martiak 31, Durangoko bonbardaketearen 77 urte beteko dira. Aurten be Gerediaga alkarteak oroimen-programea antolatu dau, martiaren 26an hasita. Makiak izango dira egitarauaren ardatz nagusia, 1936ko gerrea amaitutzat jo arren, burrukan segidu eben gizon-emakumeak, hain zuzen be.

Astelehenean, martiak 31, Durangoko bonbardaketearen 77 urte beteko dira. Aurten be Gerediaga alkarteak oroimen-programea antolatu dau, martiaren 26an hasita. Makiak izango dira egitarauaren ardatz nagusia, 1936ko gerrea amaitutzat jo arren, burrukan segidu eben gizon-emakumeak, hain zuzen be.

Egueztenean ekingo deutsie egitarauari. La guerrilla de la memoria pelikulea proiektauko dabe Durangoko San Agustin Kultur Gunean, 19:00etan. Emonaldiaren ostean, Francisco Martinez Quico (pelikulako protagonista eta maki izandakoa) eta Amparo Sanchez Monroygaz barriketaldia egingo dabe, Dolores Cabra moderatzaile dabela.

Hurrengo hitzordua barikuan izango da, leku eta ordu berean. Sabin Egiliorrek zuzendutako Camaradas aurrestreinaldia izango da, hain zuzen be. Amaieran, Jasone Agirre kazetariak Egilior alkarrizketauko dau.

Domekan, hilak 30, Leire Bilbaok idatzitako Gerrak ez du izenik ipuinean oinaritutako irakurketa eta irudi-emonaldia eskainiko dabe San Agustinen, 18:00etan. 6tik 12ra arteko umeei zuzenduta dago. Liburuaren irudiak Maite Mutuberriak egin zituan, Gerediaga alkarteak gordetzen dituan 1937ko martiaren 31ko argazkiak ardatz hartuta. 1937ko martian jazoten da istorioa, Mirentxu da protagonistea; amama hil eutsienetik eta aita frontera joan zanetik ez dau berba gehiagorik egin.

Oroimen ekitaldi batek itxiko dau egitaraua, bonbardaketa egun berean, martiaren 31n, Andra Mariko plazan, 20:00etan. Lehenengo, Leire Bilbao idazleak oroimen eta bakearen aldeko manifestua irakurriko dau, eta gero, Juan Vicente Gallastegi abadeak lora eskaintzea egingo dau, Durangoko bonbardaketan hildakoen oroimenez ipinitako plakan.

Amaitzeko, Kriskitin jantza taldeak ohorezko aurreskua egingo dau eta Amaia Urzainkik Martxoak 31. Durangoko bonbardaketa kantea, Jon Ugarrizak egindako moldaketakaz, abestuko dau. Xabier Amurizak idatzi eban hau kantea 2001ean, eta Ander Ertzillak ipini eutson musikea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu