Willis Drummond taldeak 'A ala B' diskoa aurkezteko bireari ekin deutso

Bizkaie! 2012-12-12 12:46   Musikea

Willis Drummond taldea hasi dau A ala B (Bidehuts) disko aurkezteko birearen erdi-erdian dago. Barikuan, abenduak 14, Tolosako Bonberenean joko dabe, eta ostean hainbat zuzeneko ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko 300 ikasleren eta 2 Nobel eta Asturiasko Printze Sari baten arteko barriketaldia egingo da Bilbon

Bizkaie! 2012-12-12 10:56

IV. top@DIPC Zientziarekin Solasean! jardunaldiaren helburua Euskadiko ikasleakan bokazino zientifiko eta teknologiko barriak sustatzea da eta horretarako aukeratutako formatuak izen handiko zientzialarien eta ikasleen arteko komunikazino informala sustatu nahi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Joaquin Atxukarroren emonaldia, Miguel de Unamunoren heriotzearen 75. urteurreneko ekitaldiak amaitzeko

Bizkaie! 2012-12-12 10:48   Musikea

Joaquin Atxukarrok zarratuko dau Miguel de Unamunoren heriotzearen 75. urteurrena gogoratzeko antolatutako egitaraua astelehenean. Pianista bilbotarrak Bach, Chopin, Guridi, Ravel, Debussy eta Fallaren lanak eskainiko ditu abenduaren 17an, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan.

Hamaika hiztegi terminologiko barri Euskaltermen

Bizkaie! 2012-12-11 17:01

Terminologia Batzordeak 2012an onartutako hamaika hiztegi barri plazaratu ditu Euskaltermen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak. Automobilen mantentzea, Makina-erremintea, Eskubaloia, Gorputz hezkuntzea, Laneko segurtasuna, Negoziazino kolektiboa, Hauteskundeak, Administrazioagaz auziak, Burdindegia, Metalurgia eta Papergintzea dira gehitutako hiztegi terminilogikoak.

Luis Garde nafarrak irabazi dau Blas de Otero-Bilboko Uribildua Poesia Saria

Bizkaie! 2012-12-11 16:27   sariak-autortzak

Luis Garde Iriarte nafarra izan da Blas de Otero-Bilboko Uribildua Poesia Sariaren bosgarren edizinoaren irabazlea, euskerazko modalidadean, Maizter arrotza liburuagaz. Ana Perez Cañamares idazle kanariarraren Las sumas y los restos lanak irabazi dau gaztelaniazko atalean.

Jon Lopategik jantziko deutso txapela Bizkaiko txapeldunari

Bizkaie! 2012-12-11 14:55   Bertsolaritzea

Bizkaiko txapeldun lau aldiz, Araba-Bizkaikoan behin eta Euskal Herriko Txapelketan birritan finalean kantau dauen Igor Elortza gogotsu dago finalari begira eta adierazo dau Igor Elortzarik onena eta lehiakorrena ataraten ahaleginduko dala, Durangoko saioan eginiko lanagaz ez zalako gustura geratu.

IKAS-ek eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena izenpetu dabe gaur Baionan

Bizkaie! 2012-12-11 13:56   Euskerea berbagai

Aspaldiko lankidetzea indartzea da asmoa, besteak beste, euskerearen normalizazinoaz dituen proiektuak partekatuz, Euskaltzaindiak euskerearen alorrean ezarritako arauak zabalduz, Euskaltzaindiak IKAS euskal pedagogia zerbitzuak argitara emoten dituan materialen hizkuntza-gainbegiradea eginez, eta abar.

Irantzu Sanzo eta Cristian Villavicencioren '360º Proiektua' lana, ikusgai Guggenheim museoan

Bizkaie! 2012-12-11 13:56   Kulturea

Irantzu Sanzo eta Cristian Villavicencio artistek 360º Proiektua aurkeztu dabe, Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako bosgarren lana, eta saileko azkenengoa. Urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, Guggenheimeko 103B aretoan.

'Rock y violencia', Eskorbuto taldearen biografia 600 orrialdetan

Bizkaie! 2012-12-11 11:59   Musikea

Eskorbuto taldearen biografia da Rock y volencia, Roberto Ortega bilbotarrak argitaratu dauen liburu biko lana. Hainbat egunkaritako artikuluak erabili ditu Santurtziko banda mitikoaren ibilbidea jasoteko.

Umorea nagusi Eskoriatzako III. Ti Tau Film Laburren Rallyan

Bizkaie! 2012-12-11 10:37   Barriak

Eskoriatzako Eingeinke taldeak III. Ti Tau Umorezko Film Laburren Rallya egingo dau abenduaren 15ean. Lehiaketea goizeko 9:30ean hasiko da, eta 19:00etarako lanak amaituta egon beharko dabe. Izen-emotea zabalik dago.

Oihana Iguaranek eta Mikel Hervasek irabazi dabe UPV/EHUko Mikrokontakizun solidarioen lehiaketea

Bizkaie! 2012-12-11 10:34   sariak-autortzak

Lehiaketa hau UPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak antolatu dau eta edizino honetan 69 idazlan aurkeztu ditue danetara, horreetatik 12 euskeraz eta 57 gaztelaniaz.

Zoritxarrez DYA-ko anbulantziarik ez da ibiliko aurrerantzean Bizkaian...

Markues 2012-12-10 17:27   Begi betegarri

Musika kubatarra AEBetako bluesa eta flamenkoa protagonista Bilbon Mila Musika Haria zikloan

Bizkaie! 2012-12-10 17:12   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programea abenduaren 11tik 28ra izango da Abando-Barrainkuako udaltegian. Emonaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrerea librea izango da aretoko leku guztiak bete arte.

Jorma Kaukonen gitarristeak zarratuko dau Music Legends zikloa

Bizkaie! 2012-12-10 16:20   Musikea

Jorma Kaukonen gitarrista bikainak zarratuko dau Music Legends zikloa abenduaren 11n, Bilboko BBK aretoan, 20:00etan. Sarrerak, 26 euroko prezioan, aretoan bertan, BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan eta www.salabbk.es webgunean erosi daitekez.

'Olentzero' swing erritmoan, Travellin´ Brothers bandearen disko barrian

Bizkaie! 2012-12-10 14:38   Musikea

Travellin´ Brothers blues taldeak Christmas Special (Gaztelupeko Hotsak) diskoa kaleratu dau, Euskal Herriko Gabonetako hainbat kantagaz osotutako lana. Abenduaren 14an Sopelako Kurtzio kultur etxean joko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herriko eta Kataluniako pelikulen zikloa, Boloniako Unibersidadean

Bizkaie! 2012-12-10 13:50   Barriak

Boloniako Unibersidadeak Euskal Herriko eta Kataluniako pelikulen zikloa egingo dau abenduaren 10, 12 eta 14an. Amerikanuak eta Pa negre lan ezagunak proiektauko ditue, besteak beste.

Aurreikusitakoak gaindituta, salmenta ugari Durangoko 17. Euskal Dendan

Bizkaie! 2012-12-10 13:31   Kulturea

Artisautza eskura lemapean, Durangoko 17. Euskal Dendak atzo zarratu zituan ateak jentearen egundoko erantzunagaz. Danetara, 16.120 lagun hurreratu dira, egunean, batez beste, 4.030 bisitari.

Ramon Saizarbitoria idazlea, 'Eztabaidak literatureagaz' saioko protagonistea

Bizkaie! 2012-12-10 13:07   Kulturea

Ramon Saizarbitoria eta Mikel Hernandez Abaitua idazleak izango dira Eztabaidak literatureagaz programako aurtengo azkenengo saioko protagonistak. Jon Kortazar literatur kritikaria izango dabe moderatzaile. Topaketea Bilboko Bidebarrieta kulturgunean izango da, abenduaren 11n, 19:30ean.

Athletic-Real bertsotan, derbi berezia zezeilaren 22an Bilbon

Bizkaie! 2012-12-10 11:29   Bertsolaritzea

Athetic - Real Sociedad futbol derbiaren inguruan, hiru bertsolari zurigorriren eta hiru txuriurdinen arteko lehiaketea, hurrengo zezeilaren 22an 19:00etan Bilboko BBK Aretoan izango da. Talde bakotxak kapitain bat izentauko dau eta taldea osotuko daben beste bi bertsolariak kluben webguneetan aukeratuko dira bozketa bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Giza Eskubideen Adierazpenaren 64. urteurrenagaz batera bakegintzearen inguruko gogoetea Gernikan

Bizkaie! 2012-12-10 10:51

Aurten be Giza Eskubideen Adierazpen Unibersalaren 64. urteurrenagaz batera (abenduak 10) bakegintzearen inguruko gogoeteari heldu gura izan deutso Bakearen Arbola (Gernika-Lumoko Bakearen Aldeko Korodinakundea) erakundeak eta datozen egunetarako jarduerak antolatu ditue.