Iñaki Plaza amurrioarrak 'Ekhi' bere bigarren diskoa aurkeztu dau
2014-04-15 15:23 MusikeaDisko guztiz personala da Ekhi, Iñaki Plaza musikari arabarraren azkenengo hiru urteen laburpena, nire semeari eskainia. Hamaika kanta konposau ditu, eta idatzi bere bai. Urtarrilean etxean, Amurrion, aurkeztu eben zuzenean, eta laster daukie hurrengo hitzordua, maiatzaren 31n, Arrasaten.
Disko guztiz personala da Ekhi, Iñaki Plaza musikari arabarraren azkenengo hiru urteen laburpena, nire semeari eskainia. Hamaika kanta konposau ditu, eta idatzi bere bai. Urtarrilean etxean, Amurrion, aurkeztu eben zuzenean, eta laster daukie hurrengo hitzordua, maiatzaren 31n, Arrasaten.
Trikitixea eta txalapartea dira Ekhi lanaren ardatz nagusi biak, baina ez da folk hutsa, Iñaki Plazak berak prentsaurrekoan nabarmendu dauenez, izan be estilo eta sonoridade desbardinak gehitu ditue, berbarako, jazza eta funka. Aurreko proiektuaren -Ion Garmendia eta Kepa Calvogaz batera sortutako 20 Hatz Proiekt- aldean sano desbardina da hau, ha guztiz esperimentala zan, ez daukie ezelako antzik.
Ez da trikitixa disko bat, dino Plazak, baina fandangoa eta arin arina be baditu osogai. Fandangoa, gaztelaniaz abesteaz aparte, flamenkogaz buztartzen dau , eta arin arinak jazzaren doinuak hartzen ditu. Ez dira ohiko estiloak trikiaren munduan, ganeratu dau.
Orain hiru urte hildako semeari eskaini deutso diskoa, jazoera horrek eragindako geldialdiak ekarri eban diskoa konposatzeko idea. Pentsetako moduan aldaketa handia izan dot -adierazo dau- gauzak baloretan ikasi dot. Geldiune bat, geltoki bat izan da bizitzan. Atzera begiratu edo etorkizunari itxaron barik orainari emoten deutso garrantzia Plazak, orain daukagu, hemen daukagu. Eta holan azaltzen dau diskoko abestietan bere.
Lehenengoz izan da letragile, eta hasieran galduta ibili zala autortu dau. Asko ikasi dau, eta asko ei dauka ikasteko. Zer esan bai, baina ez nekien zelan esan, eta zelan helduarazo jenteari. Esperientzia polita izan da, emoitzeagaz gustura dago amurrioarra. Zer kontau eukiteak asko lagundu deutsola onartu dau, barruan neukana esan egin behar neban.
Iñaki Plaza & Band osotzen dabe Carla Sevillak (ahotsa, pianoa, perkusinoa), Alex Lopezek (bajua, perkusinoa), Kepa Calvo (bateria, txalapartea) eta Iñaki Plaza berak. Dana dala, lagun askok hartu dau parte disko barrian, tartean, Oskorriko Anton Latxak eta Xabier Zeberiok, Faltriqueira taldekoek, Koldo Uriartek eta Ialma taldekoek.
Warner Music etxeak banatuko dau diskoa, jente gehiagorengana ailegetako aukerea ederra izan daiteke, baina gatx ikusten dabe. Folka entzuteko ohitura gitxi dago Euskal Herrian, jenteak gurago ditu, Plazaraen esanetan, beste musika estilo batzuk. Galizian, Italian plazak bete zeinkez, baina hemen... Ez dago holako kulturarik, ganeratu dau.
Ekhi abestiaren bideoklipa, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!