Badatoz Bad Sound System taldearen zuzenekoak 'Aldaketa' lana aurkezteko
2013-02-20 10:31 MusikeaDatorren zapatuan, hilaren 23an, Kalera Rock jaialdiaren barruan, Durangoko Landakogunean kontzertua emongo dau Bad Sound System taldeak Aldaketa lana aurkezteko. Hortik aurrera Urduña, Hendaia, Arroniz, Trapagaran eta Lesaka dira hurrengo hitzorduak.
'LOMCEri ez, geure hezkuntzeari bai'
2013-02-19 17:44Gure helburua ikasle euskaldun eleaniztunak sortzea da. Ondorioz, euskerea ardatz dauen eredu bakarra behar dogu, eta ikaslearen ingurune soziolinguistikoa eta gaitasun psikologikoak kontuan hartuko dituan ikaskuntza metodologia ezarri. LOMCEk zalantzan jarten dau planteamendu hau, ez baita bermatzen eta indartzen hizkuntza koofizialen esparruetan hizkuntzarik ahulena.
Ahoz-Aho 2013, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdia zezeilaren 22tik martiaren 2ra Ordizian
2013-02-19 16:54 kulturbizKolonbia, Mexiko, Uruguai, Kuba, Irlanda, Valentzia eta Errioxatik datozen izar horreek Euskal Herriko dozena bat izarrakaz alkartuko dira eta istorioak, ipuinak, kondairak, kantuak eta jakituria esakiniko deuskuez. Ahoz-Aho 2013, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdian parte hartuko dabenen zehaztasunak ikusteko klik egin hemen.
No
2013-02-19 14:25 Zinema kritikak1988. urtean, Augusto Pinocheten diktadurea behera etorri zan, berak deitutako erreferenduma galdu ebanean. Ezustea upealakoa izan zan.
Bilboko Liburutegi Digitalak 60.000 irudi jasoko ditu urtea amaitu orduko
2013-02-19 14:14Bilboko Liburutegi Digitala abian da, dagoeneko 18.000 irudi ditu, eta urtea amaitu orduko 60.000 gehituko dituela aurreratu dabe Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Maria Felisa Sanz uriko Liburutegien Zuzendariak. 2005ean hasi ziran ondare bibliografikoa digitalizetan.
Ekinaren ekinez Alex Txikon eta J.M. Fernandez neguan Laila Peak mendiaren tontorra zapaldu daben lehenengoak dira
2013-02-19 12:56Hamar ordutik gorako ekinaldian, 60 kilometro orduko haize boladakaz eta zeropetik 35 graduko tenperatureagaz, Alex Txikon bizkaitarrak eta Jose Manuel Fernandez madrildarrak neguan Laila Peak (6.096 metro) mendiaren tontorra zapaldu dabe eta orain arte ez dau inork holakorik lortu.
Familien ia % 78k D eredua hautatu dau EAEn 2013-2014 ikasturterako aurrematrikuletan
2013-02-19 11:44 Euskerea berbagaiHizkuntza-eredua kontuan hartuta, euskerazko D ereduak aurreko ikasturteakazko gora egin dau; eta behera, barriz, B eredu mistoak eta gaztelaniazko A ereduak. Holan, azken urteetako joerea mantendu egin dala nabarmendu daiteke. Familien % 77,73k aukeratu dau D eredua, % 19,22k B eredua, eta % 3,05ek A eredua.
'Euskal Antologiak' saileko lehenengo ale biak aurkeztu ditu Etxepare Euskal Institutuak
2013-02-19 10:33 KultureaEuskal Antologiak saileko lehenengo ale biak aurkeztu ditu Etxepare Euskal Institutuak, euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez; Mikel Ayerberen Euskal narratiba garaikidea: katalogo bat eta Jone Arrotajairegik idatzitako Egungo haur eta gazte literatura: katalogo bat.
'Gatazken lorratzak' liburuan 1936ko gerreak eta euskal gatazkeak euskal literaturan izandako eragina aztertu dabe
2013-02-18 17:07 KultureaGatazken lorratzak. Euskal arazoen isla narratiban 1936tik gaurdaino taldkeo liburua argitaratu barri dau Utriusque Vasconiae argitaletxeak, Amaia Serrano eta Jon Kortazarrek koordinatuta. Kritika literarioa bildumako 22. alea da.
XII. Bilboko Zirkuitua Helikon Teatro taldeak aurkeztuko dauen 'Cinco horas con Mario' lanagaz hasiko da
2013-02-18 14:06 kulturbizApirilaren 25era arte, Otxarkoaga, Begoña, Abando-Barrainkua, Altamira, Castaños, San Frantzisko, Basurtu eta Errekaldeko udaltegiek eta Solokoetxeko institutuak, umorezko antzerkia, gizarte kritikea egiten dauen antzerkia, jantza eta zirkuagaz edo opereagaz nahasten diran beste lan batzuk jasoko ditue, hamahiru ikuskizun danetara.
'Itsasturia' erakusketeak itsas munduaren lekukotasun barri bat eskainiko dau Bilboko Itsas Museoan
2013-02-18 13:39 KultureaEuskal Kultur Erakundeak atondutako Itsasturiak erakusketea Bilboko Itsas Museora ailegau barri da, Donibane Lohizune, Miarritz, Baionan eta Irisarrin izan ostean. Itsas munduaren inguruko lekukotasun barri bat eskaintzen dau. Bagilaren 30era arte egongo da ikusgai Bilbon.
Blas de Otero Fundazinoaren 'Imagenes para unos versos' IV. Argazki Lehiaketearen sariak erabagi dira
2013-02-18 13:11 sariak-autortzakBlas de Otero Fundazinoak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, idazle bilbotar bikainaren poesia ezagutarazotea helburu dauen Imágenes para unos versos argazki lehiaketearen saria Javier Martínez Navarro murtziarrari emotea erabagi dabe. Datorren martiaren 15ean, 97 urte beteko dira idazlea jaio zanetik.
Calin Peter Netzerren 'Pozitia Copilului' pelikuleak irabazi dau Berlinaleko Urrezko Hartza
2013-02-18 11:10 BarriakCalin Peter Netzerren Pozitia Copilului (Chid's Pose) pelikuleak irabazi dau 63. Berlinale jaialdiko Urrezko Hartza. Paulina Garcia txiletarrak irabazi dau Zilarrezko Hartza emakumezko aktore onenari, Gloria pelikuleagaitik; eta, gizonezko aktore onena Nazif Mujic bosniarra izan da, Epizoda u zivotuberaca zeljeza (An Episode in the Life of an Iron Picker) lanari esker.
Oskar Estangak irabazi dau Zubiriko saioa
2013-02-18 11:07 BertsolaritzeaAzkenean, Estangak irabazi dau, baina bi puntuko aldea besterik ez da izan bigarren sailkatuagaz. Joxema Leitzak eta Iban Garrok, bakarkako lan polita egin ostean, hirugarren eta laugarren postua eskuratu ditue. Ozta-ozta Josema Leitzak be finalaurrekoetarako txartela irabazi dau.
'Blancanieves' Pablo Berger zinemagile bilbotarraren pelikulea nagusi izan da Goya sarietan
2013-02-18 10:14 BarriakBlancanieves Pablo Berger zuzendari bilbotarraren pelikuleak hamar Goya sari irabazi ditu bart, pelikula onenaren saria, jatorrizko gidoi onenarena, abesti onenarena eta emakumezko aktore onenarena, besteak beste. Gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialak prrotagonismo nabarmena izan eban galan, izan be Eva Hache aurkezleak eta hainbat sarituk BEZ zergearen igoerea kulturan, murrizketak eta ustelkeria izan zituen gogoan.
Asier Otamendik finalerako txartela Izarran irabazi dau
2013-02-18 10:08 BertsolaritzeaHurrengo saioa zezeilaren 23an jokatuko da Aramaioko kultur etxean; kantauko daben bertsolariak: Manex Agirre, Paula Amilburu, Andere Arriolabengoa, Ander Solozabal, Zigor Enbeita eta Unai Mendibill. Gai-jartzailea: Olatz Santocildes.
Hemengo kultur aniztasunaren alde ehunka atxikimendu jaso ditu EH 11 Kolorek
2013-02-18 09:31 kulturbizBozeroaileek orain arte jasotako atxikimenduak -400 baino gehiago dira dagoeneko- eskertu ditue. Besteren artean, Adierazpenagaz bat egin dabenen artean dagoz Mikel Urdangarin, Roberto Moso, Harkaitz Martinez, Kepa Junkera edota Gose taldea. Baita arte eszenikoen arloko Ramon Barea, Mikel Martinez, Galder Perez, Garbitxu (Deabru Beltzak) eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak be.
Unai Elorriaga eta Jesus Ferrero protagonista 'Eztabaidak Literatureagaz' programan
2013-02-15 14:53 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak Jesús Ferrero eta Unai Elorriaga idazleak eta gidari lana egingo dauen Alicia San Juan kazetaria batuko ditu datorren martitzenean, hilak 19, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, uriek literatur generoetan beteten daben lekuari buruz berba egin deien.
Euskal Herria 11 Kolorek orain arteko atxikimenduen barri emongo dau zapatuan, Bilborocken
2013-02-15 14:22Euskal Herria 11 Kolore ekimenak jasotako lehenengo atxikimenduak aurkeztuko ditu zapatuan, hilak 16, Bilboko Bilborock aretoan. Lidia de Lorenzo flamenko-jantzariak eta Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio bertsolariek hartuko dabe parte ekitaldian, besteak beste.























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...