'Robot & Frank'

Karolina Almagia 2013-06-24 17:48   Zinema kritikak

Sundance eta Sitges zinemaldietan sari bana lortu ostean, gure zinema-aretoetara heldu da Robot & Frank (gaztelaniaz, Un amigo para Frank), Jake Schreieren lehenengo film luzea. Lapurreta kontuekaz nahastetan dan momentuan pelikulea galtzen hasten da. Penea da ikustea zelan abiapuntu interesgarri eta dibertigarri daukan lan bat graziarik bakoa bihurtzen dan.

Sopelako kiroldegiak jarduera batzuk euskeraz eskainiko ditu lehen aldiz, irailetik aurrera

Bizkaie! 2013-06-24 17:33   Euskerea berbagai

Kanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zarien protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak emon nahi deutsueguz, proiektu hau aurrera eroateko prest agertu zarielako eta eredua izan zarielako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eta Bermeon euskerea animalia balitz?

Ainara Ibanez Eta Mayi Etxebarria Elhuyar Aholkularitzako Teknikariak 2013-06-24 15:11   Euskerea berbagai

Euskerea, Bermeon, animalia balitz… Hausnarketa hori eta beste hainbeste egiteko aukerea izan da Bermeon, Geurien Be bai egitasmoaren barruan, udalerriko guraso-alkarteetako kideakaz, Elhuyar Aholkularitzeak bideratu dauen prozesuaren barruan.

Kolorerik ez dogu hartuko baina koadroetan udea, itsasoa eta eguzkia pintau eta horrexegaz eutsi beharko deutsagu...

Angel Dominguez 2013-06-24 13:57   Begi betegarri

Le Bus Rouge taldeak irabazi dau Zornotzako Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketako sari nagusia

Bizkaie! 2013-06-24 12:29   Musikea

Zornotzako kaleak musikaz bete dira astegoienean, Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketea dala eta. Frantziako Le Bus Rouge taldea izan da irabazlea, folka eta gaur egungo eritmoak nahasten dituan fanfarrea. 10.000 euroko saria jasoko dabe.

Orio(k) eta!

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-06-24 10:46   Bertsolaritzea

Zarauzko taldea eta Gemma Urteaga izan ziran Orion, XXV. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txapelak jantzi zituenak. Hata guzti be, irabazle asko izentau nituan neure kautan. Zapatuz, Karela kiroldegia bertsozalez josita egoala, patxadazko bertsoak ugari entzun genduzan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aiko taldeak ikasturte amaierea ospatuko dau zapatuan, Plateruena kafe antzokian

Bizkaie! 2013-06-21 15:52   Kulturea

Aiko musika eta eta jantza irakasle taldeak zapatuan, hilak 22, egingo dau aurtengo Jantzazale Eguna, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Ikasturtea amaitzeko, antxinako erromerien antzeko jaia prestau dabe, bazkari eta bazkalostea.

Ken Zazpik eta EOSek zemendian aurkeztuko dabe alkarregaz egindako diskoa

Bizkaie! 2013-06-21 15:08   Musikea

Zemendiaren 8an aurkeztuko dabe Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz sortutako diskoa. Bost kontzertu emongo ditue, lehenengoa abenduaren 3an, Donostiako Kursaalen.

Itziar Laka eta Xabier Kaltzakorta bizkaitarrak Jose Luis Lizundia euskaltzainaren lekua hartzeko prest

Bizkaie! 2013-06-21 12:54   Euskerea berbagai

Daborduko euskaltzain emeritu dan Jose Luis Lizundiaren ordezkoa aukeratuko dau laster Euskaltzaindiak. Hautagaiak aurkezteko epea datorren astean amaituko da, bagilaren 28an. Hautagai bi dagoz momentuz, Xabier Kaltzakorta eta Itziar Laka.

'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketako lanak ikusgai, Donostiako 61. Zinemaldian

Bizkaie! 2013-06-21 11:38   Barriak

Donostiako Zinemaldiak eta Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak indarrak batu ditue euskerearen normalizazinoa bultzatzeko. Kontseiluak antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketako irabazlea eta finalera ailegetan diran lanak lehenengoz irailaren 26an proiektauko dira jentaurrean, Zinemaldiaren 61. edizinoaren barruan.

Bilbaomusikak Musikearen Europako Eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2013-06-21 11:03   Musikea

BilbaoMusikak bilbotar zein kanpotar guztiak animau nahi ditu aurten be Musikearen Europako Eguneko ospakizunetan parte hartu deien gaur, barikua, hilak 21, kontinenteko beste 250 uriburutan egiten diran ospakizunakaz bat eginez.

Patxi Zabaletak 'Absurdoko kontuak' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2013-06-20 15:07   Kulturea

Absurdoari buruzko gogoeta filosofikoa egin dau Patxi Zabaletak Absurdoko kontuak edo zoroen kronikak lan barrian. Pamiela argitaletxeak kaleratu dau liburua, Saio eta Testigantza atalean.

'Kea', UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen hirugarren interbentzinoa Deustuko zubian

Bizkaie! 2013-06-20 15:04   Kulturea

Gaur eguena, bagilak 20, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak, Ane Rodríguezen eta Josu Billelabeitiaren Kea interbentzinoa hartuko dau garagarrilaren 10era arte.

Dave M. Allen-ek, The Cure taldeko produktoreak, Zea Maysen disko barria produziduko dau

Bizkaie! 2013-06-20 14:13   Musikea

Zea Mays taldeak jakinarazo dauenez, datorren garagarrilaren 15ean, Urdulizko Tio Pete estudioan sartuko dira euren zazpigarren diskoa grabetan. Produktorea, barriz, Dave M. Allen izango da.

Bilboko Harrobia zentroak umeentzako udaleku artistikoak antolatu ditu

Bizkaie! 2013-06-20 13:29   Kulturea

Harrobia Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroak umeentzako Udaleku Artistikoak eskainiko ditu garagarrilean. Euskal konpanietako antzezle, jantzari eta zirkuko artistak izango dira begiraleak. Izena emoteko epea bagilaren 28an amaituko da.

Google bilatzaileak euskerea sartu dau interneteko agirien memoria eta erreprodukzino zerbitzuetan

Bizkaie! 2013-06-20 12:31

Euskerea gehituz, dagoeneko 65 hizkuntzatan erabil daiteke zerbitzu hori. Izan be, euskereagaz batera, beste 17 hizkuntza gehitu ditu: galegoa, afrikaans, amharerea, zinhala, txinerea (Hong Kong), gaztelania (latinoamerikarra), estonierea, frantsesa (kanadarra), islandierea, jemerierea, laorerea, malaysierea, nepalerea, persierea, swahili, urdua eta zuluerea.

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Museoan Eguna eta txartel barria aurkeztu ditu

Bizkaie! 2013-06-19 17:48   kulturbiz

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak, bagilaren 22 eta 23rako, Euskal Kostaldeko Museoen egunerako sortutako jarduera programa eta sareak sortu dauen Txartel barria aurkeztu ditu gaur, hilak 19, Donostiako Aquariumeko Auditorioan.

Sopuertako Mendebala folk jaialdiaren azkenengo edizinoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-19 15:51   Musikea

Mendebala jaialdiak agur dino, aurtengoa izango dau azkenengo edizinoa. Egun bakarreko jaialdia atondu dabe aurten, garagarrilaren 6an, Sopuertako Santa Ana zelaian. Halan da be, aurten be Kantauri aldeko eta inguruko folk eskaintza onena batuko dabe, Celtas Cortos, Xabi Aburruzaga eta Aira Pedra taldeak, tartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Astegoienean jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko XXV. Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2013-06-19 15:49   Bertsolaritzea

Datorren zapatuan, bagilaren 22an, Euskal Herriko Eskolarteko 2013ko Bertsolari Txapelketea jokatuko da. Bertsozale alkarteak eta Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatutako txapelketeak hogeita bosgarren ekitaldia dau aurtengoa. Orioko Udalaren babesagaz, herri horretako Karela kiroldegian izango da finala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)