'Barrura begiratzeko leihoak' Donostia, Gasteiz eta Iruñako areto komertzialetara helduko da datozen egunotan
2012-11-20 10:10 BarriakBarrura Begiratzeko Leihoak Donostia, Gasteiz eta Iruñeako areto komertzialetara helduko da datozen egunetan. Iruñean, eguen honetan (zemendiak 22) egongo da ikusgai, Golem zinematan. Gasteizen eta Donostian, barriz, barikutik hasita astebete egongo da karteldegian, zemendiaren 23tik 29ra. Donostian Trueba zinema-aretoan ikusi ahal izango da, eta Gasteizen Florida zinema-aretoan.
Piranesiren grabadu ameslariak Bilboko Arte Eder museora heldu dira
2012-11-19 14:49 KultureaGiovanni Battista Piranesi grabatzailearen 250 lanetik gora batu ditu Bilboko Arte Eder Museoak Oroimen ameslaria erakusketan, tartean, estadu espainiarrean egundo ikusi bako burdingorri edo kobrezko jatorrizko plantxa bat.
'De repente… bertsoa!' jardunaldiak Arabako bertso-eskolen 30. urteurrenean
2012-11-19 14:34 BertsolaritzeaBasamortua txikitzen eta hezeguneak ugaritzen doaz gurean. Norbanako eta talde askoren lanari esker, Araba dagoeneko ez da basamortu bat euskerearentzat. Bertsolaritzea ur goxo eta ongarri izan da prozesu horretan eta holan izan beharko dau aurrerantzean be. Egindako bideaz hausnartu eta aurrera begira oinarri sendoak jarteko momentua heldu da eta De repente… bertsoa! jardunaldiak asmo horregaz datoz.
'Sexologiako hiztegia', arlo honetako lehenengoa plazan
2012-11-19 13:08 Euskerea berbagaiHiztegi hau sexologiako adituen eta hizkuntzalarien arteko alkarlanaren emoitzea da, eta helburu nagusi bi ditu: batetik, sexologian euskeraz erabilten dan terminologia zehazteko eta
sistematizetako beharrari erantzutea, eta, bestetik, alorrari jagokozan terminoak ikuspegi sexologiko batetik definidutea.
Mo Yan Nobel saridunaren lana euskeratzeko XXVI. Jokin Zaitegi sariketea martxan dago
2012-11-19 12:15 KultureaMo Yan idazle txinatar Literaturako Nobel saridunaren Shifu yuelaiyue youmo ipuin-bildumea euskeratzeko XXVI. Jokin Zaitegi Sariketea martxan dago. Epea abenduaren 20an amaituko da.
Kontzertuak Bilbon Santa Zezilia eguna ospatzeko
2012-11-19 11:55 MusikeaSanta Zezilia musikarien zaindaria omentzeko ekitaldia izango da datorren martitzenean, zemendiaren 20an, 19:00retan, Campos Eliseos Antzokiko ordu eta erdiko emonaldian; disziplina eta estilo guztietako berrogei musikarik, Euskal tradizinozko doinuak, Mozarten klasikoak eta irlandar folkloreko doinuak nahiz tango argentinarrak eskainiko ditue.
Karlos Linazasorok gazteentzako 'Bertan goxo' nobelea aurkeztu dau
2012-11-19 11:39 KultureaIronia eta kritika soziala batu ditu Karlos Linazasorok Bertan goxo nobela barrian. Liburuaren izen bera daukan beilategiaren inaugurazinoa kontetan dau idazle tolosarrak. Elkar etxearen Ateko Banda gazte literaturako atalean argitaratu dabe liburua.
Joserra Senperena pianista donostiarrak '10 trio piano, biolin eta akordeoirako' diskoa plazaratu dau
2012-11-19 10:24 MusikeaJoserra Senperena 10 trio piano, biolin eta akordeoirako diskoa kaleratu barri dau, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Pianista donostiarragaz batera, Xabier Gil biolin-jotzailea eta Naiara de la Puente soinu-jotzailea izan dira.
Arkaitz Estiballes jaun eta jaube
2012-11-19 09:32 BertsolaritzeaAtzo arratsaldean 500 lagunetik gora batu ziran Basauriko Artunduaga kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrea bertarik bertara jarraitzeko. Saioan erraz nagusitu zan Arkaitz Estiballes eta finalerako zuzeneko txartela lortu dau; ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.
Seaskaren egutegiak 40 bat urte ditu
2012-11-16 14:45 Euskerea berbagaiHonezkero eskuragai dago 2013ko Seaskaren egutegia. Urtez urte Euskal Herriko etxeetako sukalde edo egongeletan, ohiturazko apainketa bilakatu da. Gaur egun 50.000 ale inprimiduten dira eta ikastoletako gurasoen bidez Euskal Herri osoan saltzen da (4€).
Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek disko sinfonikoa kaleratu dabe
2012-11-16 14:29 MusikeaPirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek orain hogeita bost urte ipini zituen sur gorriak. Urteotako jarduna eta bizitako abenturak ospatzeko disko sinfonikoa grabau dabe. Zapatu goizean, zemendiak 17, aurkeztuko dabe prentsaurrekoan lan barria.
Casilda Hernaez militante anarkista historikoaren biografia kaleratu dau Txertoak
2012-11-16 13:21 kulturbizLuis Jimenez de Aberasturik idatzitako Casilda miliciana. Historia de un sentimiento liburua argitaratu dau Txertoak, militante anarkista historiko donostiarraren heriotzearen hogeigarren urteurrenean. Edizino berezia atondu dabe, ohar argigarriez eta senideek itxitako argazkiz horniduta.
Zinebi 54K Pedro Olearen 'Ballets Olaeta. Una vida en danza' dokumentalaren aurrerapena aurkeztuko dau primizian
2012-11-16 13:01 BarriakBertoko begiradak. Miradas desde Euskadi zikloaren barruan, Ballets Olaeta. Una vida en danza, Pakea Bizkaia. Expedición Groenlandia y Terranova eta Patria estreinauko ditue astegoienean Zinebiren barruan.
'Euskaltzaindia eta Ipar Euskal Herria' liburua aurkeztuko dabe gaur Baionan
2012-11-16 11:26 Euskerea berbagaiEuskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena izenpetuko dabe zemendiaren 16an, Baionako campusean, 11:00etan. Ostean, Akademiak Euskaltzaindia eta Ipar Euskal Herria liburua aurkeztuko dau, XVII. Jagon jardunaldien barruan.
'Federaziotik Mugimendura' gogoeta prozesua abiatu dau Topaguneak
2012-11-16 10:50 Euskerea berbagaiZemendiaren 17a hautatu da Kongresuari amaierea emon, eraldabideak onartu eta praktikan jarten hasteko egun modura. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan biltzarrean mobimentuarentzat gogoeta sakonerako aukerea emon daben urte bi eta erdiko prozesu sakonari amaierea emongo jako.
Mathew Jonson, DJ UVE eta Bomb Bass HiFi zemendiko Art After Dark saioko protagonista
2012-11-16 10:43 MusikeaArt After Dark saioak Mathew Jonson, DJ UVE eta Bomb Bass HiFi musikariak ekarriko ditu zemendiaren 16an, Bilboko Guggenheim museora. Gaua 22:00etan abiatuko da museoan, eta goizaldean amaitu, Bilboko Fever klubean.
Kultur eta hizkuntza ondarean puntako adituak batuko dira I. Jardunaldietan Ondareaz eta Hezkuntzaz
2012-11-15 17:44 jardunaldiakHelburua da kultur eta hizkuntz ondare batzean, konserbazinoan eta zabalkundean Euskal Herrian puntarengo espezialistak diranak batzea, ondarea ikaskuntza-prozesuan barruratzeko eta teknologien bidez hezkuntzearen profesionalen esku jarteko.
Benito Lertxundi: 'Gitarrea hartzea bera lehen pekatu zan batzuentzat'
2012-11-15 16:51 BarriketanArgizaiola Saria 2012
Julianna Barwickek ekingo deutso Bilboko Alondigako 'Urpeko Musika' kontzertuen zikloari
2012-11-15 14:50 MusikeaJulianna Barwick musikariaren kontzertuagaz hasiko da datorren zapatuan, zemendiaren 17an, Bilboko Alondigako Urpeko Musika kontzertuen ziklo barria, gaueko 21:30ean hasita.
Zortzi euskal zinemagileren behar bana, 54. Zinebiko sail ofizialean
2012-11-15 14:38 BarriakZortzi euskal zinemagilek sortutako lanak izango dira lehian aurtengo Zinebi jaialdiko Sail Ofizialean. Prentsaurrekoan aurkeztu ditue Arriaga antzokian, eta bariku arrastian, 20:00etan, proiektauko dira egitarau ofizialaren barruan. Animazinozko eta fikzinozko hiruna lan, eta dokumental bi eskainiko ditue, hain zuzen be.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...