'Dantza plazetan' egitarauak euskal jantzak zabalduko ditu Bilbon hamabigarrenez

Bizkaie! 2013-01-24 11:12   Kulturea

Hemen da aurtengo Dantza Plazetan egitaraua. Bilboko kale eta plazetan euskal jantzak ikusteko aukera parebakoa izango dogu hurrengo astegoienetan, hilaren 26tik aurrera, hain zuzen be. Zapatuan, Salbatzaile jantza taldeak estreinauko dau egitaraua, 20:00etan, Santiago Plazan.

Hemen da aurtengo Dantza Plazetan egitaraua. Bilboko kale eta plazetan euskal jantzak ikusteko aukera parebakoa izango dogu hurrengo astegoienetan, hilaren 26tik aurrera, hain zuzen be. Zapatuan, Salbatzaile jantza taldeak estreinauko dau egitaraua, 20:00etan, Santiago Plazan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Dantza Plazetan ekimenaren 12. edizinoa aurkeztu barri dau. Euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuz antolatu ditue saioak. Lehenagoko erromeria, jantza erakustaldiak eta kalejirak izango dira zapatu-domeketan, danetara 47 emonaldi. Udalak uriko zazpi jantza talderen eta Bizkaiko Jantzarien Biltzarra federazinoaren laguntzinoa jaso dau egitaraua osotzeko.

Deustu, Begoña, Ibaiondo eta Basurtu-Zorrotzako barrutietako plazetan egingo dira emonaldiak, lehenengoa zapatuan, Salbatzaile jantza taldearen eskutik. Talde horrezaz aparte, ondokoen be parte hartuko dabe Dantza Plazetan ekimenean, Bihotz Alai, Gaztedi, Ibai-Arte, Ondalan Erraldoien Konparsea, Deustuko Folklore Taldea eta Beti Jai Alai.

Hirugarren urtez jarraian, bagilean, Arenalean Bilboko Larrain Jantza jaia ospatuko da. Hitzordu herrikoi eta jentetsu horren bitartez, Euskal Herriaren nortasun ikurra dan jantzearen presentzia finkatu egiten da gure urian, adierazo dabe Udaleko iturriek. Eta garagarrilean Bizkaiko Jantzarien Biltzarrak hainbat jantzaldi egingo ditu, atsebururo, Arriagako plazan, gure uriak bisitari gehien jasoten dituan sasoian, bisitariek gure folklore tradizionala ezagutzeko.

Erromerien, emonaldien eta kalejiren egutegi osoa: www.bilbao.net edo www.kulturabarrutik.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu