Markos Goikoleak irabazi dau Euspot euskerazko iragarki laburren lehiaketea

Bizkaie! 2013-04-17 10:45   Barriak

Publikoaren saria, barriz, Aitor Abaroa lekeitiarrak irabazi dau, Ixi Boards izeneko iragarkiagaz. www.euspot.eu webgunean bozkatu ahal izan dabe lanik onena bost egunez. Danetara, 1.307 boto jaso ditue, eta horreetatik 373 irabazlearentzat izan dira. Bostehun euroko saria irabazi dau Abaroak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Tas-Tas irrati libreak jarduna etengo dau irailean

Bizkaie! 2013-04-16 18:00

Bilboko Tas-Tas irrati libreak ateak itxiko ditu uda ostean, irailetik aurrera emisinoa etengo dau. Komunikadu baten bitartez emon ditue zehaztasunak. Orain 21 urte sortu zan Tas-tas, eta Bilboko Prim kalean daukie egoitzea.

'X. Matematikak eguneroko bizitzan' egitaraua Bilbon

Bizkaie! 2013-04-16 15:43   jardunaldiak

Bidebarrieta Kulturguneak, Matematikak eguneroko bizitzan programearen hamargarren edizinoa jasoko dau datozen hiru eguenetan (apirilaren 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an). Helburua matematikak eta euren errealidadea gizarte osora hurreratzea da era atsegin baina zehatzean.

'Interludio' erakusketea aurkeztu dau Irune J. Orbea artista bilbotarrak

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-04-16 15:33   Kulturea

Irune J. Orbearen Interludio erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan. Argazki moltso batek eta proiekzino batek osotzen dabe Orbearen lana.

Zabalik honezkero XXV. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2013-04-16 14:30   Musikea

Ikusi lehiaketearen oinarriak eta izena emon apiriletik 15etik maiatzaren 31ra arteko epean ondoko webgunean.

VI. Huhezinema: apirilaren 16tik 18ra bitartean Aretxabaletan

Bizkaie! 2013-04-16 12:45   Barriak

VI. Huhezinema hiru egunetan egingo da, apirilaren 16, 17 eta 18 egunen bitartean, hain zuzen be. Lehenengoan, EUSPOT euskerazko spot lehiaketearen sari banaketa ekitaldia egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean 19:00etatik 20:00etara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Side Effects'

Karolina Almagia 2013-04-16 12:17   Zinema kritikak

Baina istorioak amaieran sinisgarritasuna galtzen dau. Foiletoi baten antza hartzen dauen maitasun istorioa. Pelikuleak daukan gauzarik onena Rooney Mararen personaia da, eta, txarrena, Catherine Zeta-Jones.

Bilboko eraikin berezietara egiten diran bisita gidatuen egitaraua maiatzean hasiko da

Bizkaie! 2013-04-16 11:24   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriko eraikin enblematikoetara egiten diran bisita gidatuei ekingo deutse barriro maiatzaren hasieran. Ekimena ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programearen barruan dago eta aurtengo edizinoan uriko hiru komentu bisitauko dira.

Zientzia hurretik ezagutu eta biziteko aukerea, Elhuyarren Zientzia Udalekuetan

Bizkaie! 2013-04-16 11:03

Daborduko zabalik dago Elhuyar Fundazinoak antolatzen dituan Zientzia Udalekuetan izena emoteko epea. 12 eta 14 urte bitarteko 100 umerentzako lekua egongo da aurten. Txanda bi egingo ditue, biak garagarrilean.

Lourdes Oñederrak 'Intemperies (babes bila)' bere bigarren nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2013-04-15 18:00   Kulturea

Intemperies (babes bila) bere bigarren nobelea aurkeztu barri dau Lourdes Oñederrak Erein argitaletxeagaz. Lehenengo liburua idatzi ebanetik hamalau urte pasau dira. Donostiako Udal Liburutegiko sotoan egin dabe aurkezpena.

Partaidetza handia 'Nire gorputza, nire sexualitatea' idatzitako bertsoen lehiaketan

Bizkaie! 2013-04-15 15:31   Bertsolaritzea

Irabazleei jagokenez, gazteen mailan Maider Baraño, Iratxe Olaizola eta Maddalen Ruesgas izan dira eta nagusien atalean, barriz, Ekaitza Larrazabal, Daniel de Miguel eta Aitor Fernández de Marticorena.

Ehun film baino gehiago, Nontzefilmak lehiaketan

Bizkaie! 2013-04-15 14:58   Barriak

Pasa dan barikuan, apirilaren 12an, zarratu zan Nontzefilmak Film Laburren lehiaketan parte hartzeko epea. Danetara, 104 film inskribidu dira aurtengo edizinoan: zinemako atalean 75 eta animazinokoan 29.

Aurtengo Bertsomoviedak be emon dau berea

Bizkaie! 2013-04-15 14:12   Bertsolaritzea

Arrakastatsua izan da aurten be Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesagaz Beasaingo Arrano Kultur Alkarteak antolatu dauen Bertsomovieda lehiaketea. 33 lan aurkeztu dira danetara, igaz baino 7 gehiago, 23 gazteen mailan eta 10 helduenean. Kontuan izan behar da 33 lanen atzean 250 parte-hartzailetik gora dagozala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Doazela hodei-baltzak urrun...

Angel Dominguez 2013-04-15 14:00   Begi betegarri

'Martutene' nobelea eta 'Bitan esan beharra' poema-liburua, Espainiako Kritikaren Sariak

Bizkaie! 2013-04-15 12:38   Kulturea

Ramon Saizarbitoriak idatzitako Martutene (Erein) nobeleak eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren Bitan esan beharra (Alberdania) poema-liburuak Espainiako Kritikaren Sariak jaso ditue, euskerazko arloan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian eta Capsula, Donostiako 48. Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdean

Bizkaie! 2013-04-15 11:10   Musikea

Jamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian, Capsula, !!!, Shibusa Shirazu Orchestra, King Krule eta Nothing Places taldeek joko dabe aurten Donostiako 48. Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdean.

'Biarnoko euskaldunak' liburua aurkeztu dau Philippe Etxegorrik

Bizkaie! 2013-04-12 16:25   Euskerea berbagai

Philippe Etxegorriren Biarnoko euskaldunak: historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean liburua aurkeztu da be gaur Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Aurkezpena Etxegorrik berak egin dau, ondoan Asier Iriondo ZingiZango Legazpiko euskera alkarteko presidenteordea izan da.

EH Sukarrak 'Uhinak' zortzigarren diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-04-12 15:45   Musikea

Erditze naturala izan da Uhinak (Oihuka) diskoa, EH Sukarra taldearen zortzigarrena, Mikel Gorosabel Norton-ek beraren esanetan. Hamar kanta barri, punk-rock melodikoa nagusi, baina pop eta hardcore ikutuekaz. Laster hasiko da hirukotea diskoa jentaurrean defendiduten, apirilaren 27an, Arkotxako Gaztegunean, hain zuzen be.

Traineruen San Miguel Ligea Bartzelonan hasiko da lehen aldiz, Euskadi Basque-Country Bandereagaz

Bizkaie! 2013-04-12 15:17

Eusko Jaurlaritzeak Euskadi izena sustatzeko ekimena abiatu dau lehentasunezko gune turistiko batean, Katalunian. Arrauneko hamabi talde garrantzitsuenek parte hartzen daben Traineru Kluben Ligea Bartzelonan hasiko da aurten. Euskadi-Basque Country Banderea izango da lehen estropadearen izena, eta bagilaren 16an jokatuko da.