'Jagten' (The Hunt)

Karolina Almagia 2013-05-06 15:36   Zinema kritikak

Gizartearen histeria ederto erakusten dau Thomas Vinterberg
zuzendari danimarkarrak, ezelako morbo barik, kanpotik hain perfektua eta idilikoa begitantzen jaku Europa iparraldeko gizarte batean. Ikusi egin behar da Jagten (The Hunt).

'VI. Musikea dibertigarria da' ume zein helduei zuzendutako kontzertu didaktikoen proposamen barritzailea Bilbon

Bizkaie! 2013-05-06 14:47   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Musikea dibertigarria da programearen aurtengo edizinoa jarriko dau martxan barikuan, maiatzaren 10ean. Ekimen berezi horren helburua gure uriko biztanleen artean musikarako eta, batez be, musika klasikorako zaletasuna piztea da.

Javier Marcoren '3 minutos' , Nontzefilm lehiaketako Zinema Saria

Bizkaie! 2013-05-06 14:24   Barriak

Nontzefilmak Film Laburren Lehiaketearen sari banaketea eta lan onenen proiekzinoa egin eben zapatuan, Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren egitarauaren barruan. Javier Marco madrildarraren 3 minutos filmak irabazi dau Zinema Saria.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Akuarelisten Alkartearen erakusketa kolektiboa ikusgai Bilboko Ondare aretoan

Bizkaie! 2013-05-06 13:45   Kulturea

Euskal Akuarelisten Alkartearen 200 Taldeko Erakusketea, 68 urtetan zehar, bai gurean, zein nazinoartean, urmargo bidezko sorkuntzan erreferente bilakatu dan talde honen urtemuga-ospakizunaren ekitaldi nagusia da.

Igon Olaguenaga: 'Denporea emotearren hasi ginan, gure asmoa ez zan honaino heltzea'

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-05-06 12:34   Barriketan

Mandoilek taldeko abeslaria

'Stock Umorea' udako eskolea izango da Lekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdian

Bizkaie! 2013-05-06 11:29   kulturbiz

Lekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdiak Stock Umorea Arte Eszenikoen Udako Nazinoarteko Eskolea sortu dau. Anbizino handiko proiektua da, zabala, profesionala eta nazinoartekoa, eta bagilaren 24tik garagarrilaren 14ra bitartean hamar ikastaro eskainiko ditu.

We Are Standard eta Mendetz taldeek edegiko dabe MAZ Basauri jaialdia

Bizkaie! 2013-05-03 13:42   Musikea

Hemen da MAZ Basauri jaialdiaren bigarren edizinoa. Lau kontzertu eskainiko ditue Social Antzokian, lehenengoa maiatzaren 3an, 21:00etan: We Are Standard eta Mendetz. Ganera, talde bizkaitarrak Day disko barria lehenengoz aurkeztuko dau Euskal Herrian.

Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da

Bizkaie! 2013-05-03 12:26   Euskerea berbagai

Atzo, maiatzak 2, hil zan Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina, 81 urte zituala. 2008ko maiatzaren 10ean, Mendebalde Kultura Alkarteak omenaldia egin eutson, euskal hizkuntzalaritzan aitzindari eta bidegile izateagaitik.

Bizibidaiak jardunaldiek unibersidadea eta bizikletea buztartuko ditue Bilbon

Bizkaie! 2013-05-03 11:42   kulturbiz

Unibersidadea eta bizikletearen mundua batuko ditue gaur eta bihar Bizibidaiak jardunaldiek, EHUren Bizkaiko Esperientzia Geletan, Bilbon. Lau berbaldi eta mahai-ingurua atondu dira, eta 35 kilometroko osteratxua bere bai zapatu goizean.

'Udab-Herri Soinuak', musika, kantu eta jantzak buztartuta Markina-Xemeinen

Bizkaie! 2013-05-02 18:38   kulturbiz

Uhagon alkarteko kideen helburu nagusia da: Markina-Xemeinen diziplina artistiko desbardinak lantzen dituen alkarte edo norbanakoen arteko hartu-emonak bultzatzea, euren artean proiektu eta ideia barritzaileak sortu daitezan.

BOSek 17 programa eta 34 kontzertu eskainiko ditu hurrengo denporaldian

Bizkaie! 2013-05-02 18:07   Musikea

Bilboko Orkestra Sinfonikoak 2013-2014 denporaldia aurkeztu dau. Danetara, 17 programa eta 34 kontzertu eskainiko ditu, eta ganbera denporaldian beste hamar kontzertu izango dira. Urriaren 3an hasiko da egitaraua, Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan, betiko lez.

Hamar euskal zinemagileren lanak, Bilboko 19. Fant jaialdian

Dabi Piedra Robledo 2013-05-02 15:47   Barriak

Zinema fantastikoaren Fant jaialdian igaz hasi ziran bertoko zinemagileei beren-beregi gordetako sailagaz. Arrakastea ikusita, aurten hamar film labur eskainiko ditue Fant laburrean-Euskal filmak atalean, barikuan, gaueko hamarretan hasita. Fant jaialdiak hilaren 3an hasi, eta maiatzaren 10era arte iraungo dau.

'Gernikatik Gure Arteara. Imajinario berriak suntsitu eta eraikitzea' erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2013-05-02 15:45   Kulturea

Bizkaiko Legebatzarrak Bilbon daukan egoitzako arte-bildumako artelanetako batzuk jarriko ditu ikusgai lehenengoz. Gernikatik Gure Arteara. Imajinario berriak suntsitu eta eraikitzea izeneko erakusketea 11 artelanez osotuta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bost mila eta bostehun berbalagun

Arrate Illaro Euskaltzaleen Topagunea 2013-05-02 11:36   Euskerea berbagai

5.500 berbalagun edo mintzalagun dagoz Euskal Herri osoan. 5.500 herritar, euskaldunon komunidadeko kide aktibo izateko prest. Nork esango eutsen Donostiako Bagera euskaltzaleen alkarteko kideei, orain 20 urte martxan jarri eben egitasmo apal hori hainbesteraino zabalduko zanik?

Errotarik errota, naturea eta kulturea buztartuz Zeanurin

Jon Urutxurtu 2013-05-02 11:31

Maiatzaren 5erako prestau dabe Joko Alai eta Ipizki Taldeak 2013ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten zortzigarren edizinoa betekoa dau oinezko martxa honek eta antolatzaileek adierazoten dabenez, helburuak hasierako berberak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; eta bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

70 ume inguru Iparraldeko bertso eskolen topaketetan

Bizkaie! 2013-05-02 02:00   Bertsolaritzea

Azkenean, 6 pasau ziran bagilaren 1ean Aiherran jokatuko dan Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finalera: Nahia Sasco, Kerman Diz, Maddi Sarasua, Ortzi Murua, Aitor Servier eta Lur Renteria.

Erle gizajoak babesik barik iztor hiltzaileen eta pestiziden kontra

Angel Dominguez 2013-04-30 18:49   Begi betegarri

'Gogoa kirolean' Mendebalde Kultura Alkartearen XVII. jardunaldiak Bilbon maiatzaren 3an eta 4an

Bizkaie! 2013-04-30 18:36   Euskerea berbagai

Gogoa kirolean izenburupean, urteroko hitzordua antolatu dau Mendebalde Kultura Alkarteak maiatzaren 3 eta 4rako. Berbaldiok Bilboko Plaza Barria 15ean, Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zarama taldea bueltan da hiru kantako 'Sinestezina' disko laburragaz

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-04-30 15:47   Musikea

Zarama taldea bueltan da. Hiru kantako diskoa dakar Santurtziko boskoteak, Sinestezina (Baga-biga). Singlearen filosofia dalakoa berreskuratu dabe bederatzigarren lan honetan. Zuzenekoak emoteko prest dago talde beteranoa, maiatzaren 26an Ibilaldia jaian joko dabe, Portugaleten.

Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak VIII. Ciutat de Lliria Nazinoarteko Hari Lehiaketea irabazi dau

Bizkaie! 2013-04-30 15:25   Musikea

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolin karrerea egin ondoren, Berlinera joan zan De Felipe eta han jarraitzen dau gradundokoa amaitzen UDK-Berlin kontserbatorio ospetsuan, Viviane Hagner kontzertista ospetsuagaz.