Durangon makinatxu bat gune, zenbat-gura aukera

Bizkaie! 2012-12-06 14:44   Kulturea

Durangoko Landakogunean eta inguruetan dagozan guneakaz nahastau ez zaitezen, hona hemen gida laburtxu bat.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bikoizketa tailerra eta film-maratoia izango dira Zinema Euskarazeko ekitaldi nagusiak Durangoko Azokan

Bizkaie! 2012-12-06 14:16   Barriak

Egun bakar batez egongo da aurten Zinema Euskaraz Durangon, abenduaren 6an, hain zuzen be. Antolaturiko ekitaldien artean, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduriko bikoizketa tailerra nabarmentzen da (15:30-17:30). Bertan pelikula baten bikoizketearen oinarriak ikasteko aukerea izango dabe txikienek.

'Hemetik aurrera gehiago maitatuko dozue ijito herria'

Bizkaie! 2012-12-06 13:36   Kulturea

Durangora hurreratzeko konbita egin dau Aitziber Irigoras alkate and.ak, etorri zaiteze, busti zaiteze eta erosi... Irudikeriak baztertu eta ondo etorri danori.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Atxagak eta Muguruzak 'Paradisua eta katuak' errezitaldia jasoten dauen DVD-liburua aurkeztu dabe Durangon

Bizkaie! 2012-12-06 12:11   Kulturea

Aspaldi ekin eutsien alkarlanari Bernardo Atxaga idazleak eta Jabier Muguruza musikariak eta ibilbide horretan, azken emoitzea Paradisua eta katuak proiektua da; errezitaldia jatorriz baina orain DVD-liburua be badaukana, Pamiela argitaletxearen eskutik datorrena.

Dana prest Durangoko 47. Euskal Liburu eta Disko Azokea zabaltzeko

Bizkaie! 2012-12-06 10:45   Kulturea

Egin beharrekoak eginda, laster zabalduko ditu ateak Durangoko Azokearen 47. edizinoak. 400 nobedadetik gora, 300 ekitaldi baino gehiago eta inoizko egitaraurik zabalena izango ditu Azokeak. 5 barik lau egun izango dira aurten, gaur hasi eta domekara bitartean.

Benito Lertxundirentzat Argizaiola saria

Bizkaie! 2012-12-05 17:00   sariak-autortzak

Benito Lertxundik gaur jasoko dau Argizaiola saria, gaueko 20:30ean, San Agustin Kulturgunean izango dan ekitaldian. Jon Maiak ikuskizun berezia eskainiko dau Lertxundi beteranoa omentzeko.

Joxemari Iturraldek eta Jose Enrike Urrutiak liburu bana kaleratu dabe Pamiela etxeagaz

Bizkaie! 2012-12-05 14:50   Kulturea

Joxemari Iturralderen Ilargi horia nobelea eta Jose Enrike Urrutiaren Weylerren itzala ipuin-liburua aurkeztu barri ditu Pamiela etxeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hura ez da lekua' ikuskizuna disko-liburu itxuran helduko da Durangora

Bizkaie! 2012-12-05 13:54   Kulturea

Hura ez da lekua igazko neguan Korrika kulturalagaz alkarlanean abiatutako proiektutik disko-liburua sortu dabe Oier Guillanek, Asier Sarasolak, Idoia Beratarbidek eta Ander Fernandezek. Abenduaren 9an, Durangoko Azokan aurkeztuko dabe.

Anjel Lertxundik literaturea, gizartea eta hartu-emonez idatzi dau 'Paper-festa' beharrean

Bizkaie! 2012-12-05 13:13   Kulturea

Anjel Lertxundik literaturea, gizartea, hartu-emonez eta heriotzearen ganeko testu laburrez osotu dau Paper-festa. Minimalia (Alberdania) liburu barria.

Anai Arrebak boskoteak lehenengo disko luzea kaleratu dau

Bizkaie! 2012-12-05 11:38   Musikea

Anai Arrebak taldeak euren izen bereko lehenengo disko luzea argitaratu barri dau. Aurreko EPa baino jantzagarriagoa dala dino boskoteak. Durangoko Azokan zuzenean aurkeztuko dabe, Ahotsenean, abenduaren 9an.

Iñaki Goirizelaia izango da EHUko errektore hurrengo lau urtean

Bizkaie! 2012-12-05 10:20

Iñaki Gorizelaia izango da Euskal Herriko Unibersidadeko errektorea hurrengo lau urtean be, berau izango da karguan agintaldi bi egingo dituan lehenengoa. Botoen zenbaketea amaitu barik (botoen %84,4 zenbatuta), EHUko iturrien arabera, Gorizelaiak boto zenbatuen % 55,16 lortu dau.

'Geure Urdaibai' argazkiak irabazi dau Bizkaie! Argazki Lehiaketea 2012

Bizkaie! 2012-12-05 10:06

Bizkaie!-ren 10. urteurreneko Argazki Lehiaketan, danetara, 35 argazki jaso doguz, Bizkaiko itsasbazterrak, kostako herrietako bitxikeriak, hondartzak, hatxak, itsaslabarrak, itsasargiak eta holakoak ardatz hartuta. Irabazleak eta ganerako argazki guztiak Bizkaie! agerkariaren Jo begiz atalean dagoz argitaratuta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Joseba Irazokik lan barria kaleratu dau, 'Oso banda'

Bizkaie! 2012-12-04 17:47   Musikea

Joseba Irazoki Oso banda izenburuko biniloa argitaratu dau Bide Huts diskoetxeagaz Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazinoa buztartu ditu Irazokik lan barrian.

Lehenengo euskera-suomiera hiztegia kaleratu dau Suomitar alkarteak

Bizkaie! 2012-12-04 16:52   kulturbiz

Suomitar Euskal Herria-Finlandia kultur alkarteak euskera-suomiera hiztegia argitaratu barri dau, hizkuntza bien arteko lehen hiztegia, hain zuzen be. Durangoko Azokan aurkeztuko dabe, abenduaren 6an, Areto Nagusian.

Sarkor talde gernikarrak 'Mundu kodifikatuen atzean' hirugarren lana plazaratu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-04 14:47   Musikea

Sarkor talde gernikarrak Mundu kodifikatuen atzean (Baga-Biga) hirugarren diskoa aurkeztu dau. Ritmo biziak, gitarra zikin eta zorrotzak dira laukotearen lan barriaren osogai nagusiak.

'Las batallas de Zumalacárregui', jeneral karlistea hobeto ezagutzeko

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-04 14:42   kulturbiz

Tomas Zumalakarregi jeneral ospetsuaren hurreratze historikoa da Manuel Monterok eta Imanol Villak idatzitako Las batallas de Zumalacárregui saiakerea. Txertoa argitaletxeak kaleratu dau, Easo bilduman.

Josu Bergararen gomutak eta Ea herriko kontuak batzen dira 'Katiuska gorriak' diskoan

Dabi Piedra 2012-12-04 14:34   Musikea

Umetako gomutak dira disko barriko hamaika kantak batzen dituana. Katiuska gorrien figureagaz sinbolizau nahi izan dodana txikitako gomutak dira, abesti bakotxa autonomoa da, ez deutsie hari bati jarraitzen, baina danak dagoz gomutetan oinarrituta, horrek batzen ditu abesti guztiak, azaldu dau Josu Bergarak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2012 Euskadik ‘Memoriaz-Diálogos para una Cultura de Paz’ dokumentala aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-12-04 14:06   kulturbiz

Dokumentalak Euskal Herriko sektore artistiko eta kultural desbardinetako hainbat personari grabautako 10 alkarrizketa laburbatzen ditu. Kulturearen sortzaile eta eragile horreek indarkeria politikoari eta haren ondorioen ganean egin dabe berba, iraganaren memoriaren ganean, baina baita gure herrialdean bakearen aldeko kulturea finkatzeko eta etorkizunean bizikidetza aberasgarria izateko moduaren ganean be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Surfeatu ezazu euskararen olatua', euskerearen olatuek urrunera heldu gura dabe

Bizkaie! 2012-12-04 10:56   Euskerea berbagai

Surfeatu ezazu euskararen olatua iragarkia aurkeztu dau Etxepare Euskal Institutuak, Euskeraren Nazinoarteko Egunaren harira. Hurrengo hileetan erakundeak landuko dituan hainbat egitasmo irudikatuko ditu iragarkiak.