Frank Gehry arkitektoak jasoko dau Arteetako Asturias saria

Bizkaie! 2014-05-08 12:00   sariak-autortzak

Bilboko Guggenheim museoaren eta Eltziegoko Marques de Riscal upategiaren egile Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak irabazi dau Arteetako Asturias saria. 1989an Pritzker Arkitektura Saria jaso eban, eta AEBetako korronte deskonstruktibistearen ordezkari nagusietakoa da.

Danetara, 19 herrildetako 36 hautagai izan dira lehian. Bilboko Guggenheim museoa Gehryren arkitektura zabal, ludiko eta organikoaren adibide lez nabarmendu dabe epaimahaikideek. Arkitektura gorenaren eta edertasunaren erakusgarri izateaz aparte, inguruan eragin ekonomiko eta sozial handia be euki dau, eta urigintza mailakoa bere bai. Gehryren lanek ehun saritik gora jaso ditue.

Frank Gehry Kanadan jaio zan 1925ean, Toronto urian, baina umetatik AEBetan bizi izan da. Arkitekturea artea dala erexten deutso, eta horren erakusgarri dira bere beharretako asko. Berak lantzen dauen korronte deskonstruktibisteak diseinu linealeko prozesua apurtu eta zatikatu egiten dau.

Asturiasko saria beste bost arkitektori emon deutsie orain arte, Oscar Niemeyer, Francisco Javier Saenz de Oiza, Santiago Calatrava, Norman Foster eta Rafael Moneo nafarrari, hain zuzen be. Igaz Michael Haneke zinemagileak lortu eban saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu