Orain 30 urteko uriolak gogoratzeko ekitaldia egingo dabe Bermeon
2013-08-22 10:54Jabi Elortegi zinema zuzendari bermeotarrak uriolen inguruan egindako dokumentalaren aurrerapena be ikusi ahal izango da. Hori gitxi balitz, Jabi Elortegik, Jon Ojanguren Herri Babeseko kideak, Gaizka Aurrekoetxea Bermeoko Udaleko Ingurumen teknikariak, eta Juan Karlos Agirre Zerbitzu Saileko zinegotziak parte hartuko daben berbaldi bat be egongo da.
Saltillok, UPV/EHUko eskola-ontziak, ohiko udako itsasaldia hasiko dau euskal kostaldetik
2013-08-21 12:16Abuztuaren 22an, goizeko 9:00etan, Santurtziko portutik, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontziak urtengo dau eta euskal kostaldeko portuetan zehar azkenaldion udan egiten dauen itsasaldiari ekingo deutso. Antxinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle joango dira.
Argentina, Txile eta Kolonbiako sei film aurkeztuko ditue Zinema Eraikitzen ekimenaren 24. edizinoan
2013-08-21 11:23 BarriakDanetara, sei izango dira Zinema Eraikitzen ekimenean Argentina, Txile eta Kolonbiatik aurkeztuko dituen filmak irailaren 23, 24 eta 25ean. Ekimena Donostiako 61. Zinemaldiaren eremuan egingo da.
San Mames futbol zelaiaren mendeurrenean, 'Mende bat eta 90 minutu' dokumentalaren aurrestreinaldia
2013-08-21 10:34 BarriakOrdu bete eta erdian, Athletic Cluben zelai zaharraren historia berrikusten dauen dokumentala dogu Unai Larrea kazetariak zuzendu dauen Mende bat eta 90 minutu hau. Makina bat agiritegi-irudi berreskuratu ditue eta pertsonaia publiko eta pribatuei (politikariak, idazleak, musikariak, bazkide arruntak…) egindako alkarrizketak be agiri dira dokumentalean.
V. Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Jaialdiak 34 herrialdetako 66 lan dakarz Bilbora
2013-08-20 12:19 BarriakFilm Sozialak V. Ikusezin Zinemaren Jaialdiak, 34 herrialdetan produzidutako 66 ikusentzunezko lan dakarz Bilbora, danak zirkuitu komertzialetik kanpokoak. Aurtengo edizinoak aukeratutako filmak pantailaratzeko 14 egoitza izango ditu, eta irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean ikusi ahal izango dira.
Kazetariek Hurreko Ekialdeko eta Afrika mediterranearreko egoerearen inguruan eztabaidatuko dabe Gasteizen
2013-08-20 10:55Abuztuaren 20tik 29ra bitartean, Kazetaritza, bertatik bertara titulupean, kazetaritzearen inguruko programazino kulturala eskainiko dau Gasteizko Udalak. Egitarau honen barruan, gatazka guneetan lan egiten daben kazetari eta fotokazetariek, zein atzerriko hedabideetako korresponsalek, Hurreko Ekialdeko eta Afrika mediterranearreko egoerearen inguruan eztabaidatuko dabe.
Santi Ugalde: 'Ikusle serioagoak gara gaur egun, lotsatiagoak, gehiago kostetan jaku parte hartzea'
2013-08-19 13:07 BarriketanAktorea
UEUrentzat da aurtengo Euskara Saria
2013-08-19 11:42 Euskerea berbagai2013ko Euskara Saria UEUrentzat izatea ez da arraroa. Luze daroe euskerearen aldeko lanetan: euskeraz funtzionetan, euskaldunen topaleku estrategikoa izaten, euskeraz egindako ondarea sortzen eta batzen eta euskereari zarratutako ateak zabaltzen. Euskerea bera da euren arrazoi nagusietako bat.
Bi mila hegazti inguru identifikau zituen igaz EAEn
2013-08-19 11:11Ia 2.000 izan ziran igaz Aranzadik identifikautako hegaztiak. Lan gehienak Plaiaundiko Parke Ekologikoan eta Jaitzubi zein Motondoko estazinoetan egin ditue. Horrezaz gan, kaio arruntaren biologia ikertu eta hainbat espezieren migrazino-patroiak aztertu ditue, besteak beste, tarinarena, karnabarena eta hegatxabal arruntarena.
'Jantziak eta ohiturak' erakusketea ikusgai, Hendaian
2013-08-14 15:44 KultureaEuskal jantza eta jaietan erabilten diran 35 jantzi batu ditue Hendaiako Mendi Zolan aretoan, Jantziak eta ohiturak izeneko erakusketan. Claude Iruretagoyena koreografoak atondu dau erakusketea. Abuztuaren 24ra arte egongo da zabalik.
Jazz doinuak eta balleta, Guggenheim museoko Aste Nagusian
2013-08-14 12:07 kulturbizGauak jazz emonaldiek eta New York City Balleteko jantzarien emonaldiek osotuko dabe Bilboko Guggenheim museoak Aste Nagusian eskainio dauen egitaraua. Abuztuaren 20tik 23ra bitartean izango dira saioak.
Bilboko Kafe Antzokiak eta Algara konparseak musika egitarau zabala eskainiko dabe Aste Nagusian
2013-08-13 13:05 MusikeaEgitarau zabala prestau dabe Bilboko Kafe Antzokiak eta Algara konparseak Aste Nagusirako. Musika izango da nagusi gune bietan, rocka, reggaea, funka, kantaldiak... danetariko estiloak, abuztuaren 17tik aurrera.
Orain be espainolak eta britainiarrak drogan Gibraltar dala eta ez dala!
2013-08-13 11:49 Begi betegarriIrailean estreinauko dabe 'Badira bagara' dokumentala
2013-08-12 15:26 BarriakEuskereak Nafarroan bizi dauen egoerearen ganeko dokumentala egiten dabilz Olatz Artola, Itxaso Frau eta Marta Prol. Irailean aurkeztuko dabe Badira bagara lana, bien bitartean trailerra ikusi geinke.
Hamasei film, Donostiako 61. Zinemaldiko Kutxa-Zuzendari Barriak Sarian
2013-08-12 14:27 BarriakKutxa-Zuzendari Barriak Sarian hamasei pelikula izango dira lehian. Lan guztiek gaurkotasuneko gaiak lantzen ditue. Irabazleak 50.000 euroko saria jasoko dau, Donostiako Zinemaldiko iturrien arabera.
Iraia Iturregi: 'Pregoilari izatea titulu bat irabaztea beste da niretzat'
2013-08-12 11:16 Barriketan Futbolaria eta Bilboko Aste Nagusiko pregoilariaAtom Rhumba, Guadalupe Plata eta Willis Drummond zuzenean, Psilocybe musika alkartearen 20. urteurrenean
2013-08-09 14:52 MusikeaHogei urte bete dituala eta, Hondarribiko Psilocybe musika alkarteak kontzertu-jaia antolatuko dau abuztuaren 24an, Hondarribiko Zumardian.
Bilboko konparsek egitarau 'parte-hartzaile eta herrikoia' aurkeztu dabe
2013-08-09 12:15Bilboko Konparsek aurkeztu barri dabe aurtengo Aste Nagusiko egitaraua, 300 jarduera baino gehiagoz osotua. Debaldekoak, parte-hartzaileak, herrikoiak, eta danontzako izango dirala aurreratu dabe. Jaiak hasten diran egunean berean hasiko ditue Konparsek be euren ekintzak.
Juan Jose Campanellaren 'Futbolín' pelikuleak abiatuko dau Zinemaldia
2013-08-09 11:38 BarriakAnimazinozko Futbolín lanagaz hasiko da Donostiako 61. Zinemaldia irailaren 20an. Juan Jose Campanellak 3D estereoskopioan filmautako pelikulea jaialdian bertan estreinauko da, inaugurazino ekitaldian, lehiaketaz kanpo.


















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra