Atzerrian Euskerea eta Euskal Kulturea Erakusteko Prestakuntza Ikastaroa garagarrilean egingo da Donostian

Bizkaie! 2014-04-25 12:30   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibersidadeetan Euskerea eta Euskal Kulturea Erakusteko Prestakuntza Ikastaroa (Excellence in Basque Studies IV) antolatu dau aurten be, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Udako Ikastaroakaz lankidetzan, Donostiako Miramar jauregian garagarrilaren 7tik 9ra bitartean.

Etxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibersidadeetan Euskerea eta Euskal Kulturea Erakusteko Prestakuntza Ikastaroa (Excellence in Basque Studies IV) antolatu dau aurten be, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Udako Ikastaroakaz lankidetzan, Donostiako Miramar jauregian garagarrilaren 7tik 9ra bitartean.

Institutuko Euskerearen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria dan Mari Jose Olaziregik zuzendu dauen programea sekula baino luzeagoa izango da, hiru egun iraungo baititu, eta bertan, besteak beste, literaturea, zinemea, antzerkia eta genero ikasketak izango dira berbagai, dela hitzaldietan, dela mintegi praktikoetan.

Etxepare Euskal Institutuak 34 irakurletza ditu gaur egun Euskal Herritik kanpoko unibersidadeetan, eta horreetan euskerea eta euskal kulturako 28 irakasle ditu. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazinoa sendotu nahi dau, eta horretarako, euskerearen eta euskal kulturearen jakintza-arlo desbardinetako adituak konbidau ditu, aurreko hiru urteetako bide beretik.

Institutuak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, ikastaroko irakasleen artean atzerriko adituak nahiz bertakoak izango dira, besteak beste, Elena Delgado (University of Illinois at Urbana Champaign), Jo Labanyi (University of New York), Luis Martin-Estudillo (University of Iowa), Karlos Cid Abasolo (Universidad Complutense de Madrid), Clara Montero (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako zuzendaria), Miren Azkarate (EHU) eta Lourdes Elosegi (HABE).

Mintegi praktikoak, barriz, Etxepare Euskal Institutuaren sareko hainbat irakurlek emongo ditue, zehatz esateko, Olatz Sanchez Lamikizek (Universidad de Chile), Nerea Arrutik (University of Aberdeen), Arantzazu Fernandezek (UNED Madril) eta Aritz Galarragak (Universitat Autónoma de Barcelona).

Ikastaroan parte hartzeko bekak eskatzeko epea apirilaren 30ean amaituko da eta matrikulea merkeagoa izango da maiatzaren 1etik 31era eginez gero (80 euro). Bagilaren 1etik aurrera prezioa 92 eurokoa izango da. Ikastaroa zabalik dago nahi dauen edonorentzat.

Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu