Aixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxillergoko ikasleek diskoa grabau dabe

Bizkaie! 2014-04-25 16:28   Musikea

Aixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxilergoko Musika arloko ikasleek disko bat grabau dabe. 2012-2013 ikasturtean, Munduko Bertsolaritza proiektua martxan jarri zan, Bertsolaritzearen laguntzaz, kantuak sortzea, hain zuzen be.

Aixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxilergoko Musika arloko ikasleek disko bat grabau dabe. 2012-2013 ikasturtean, Munduko Bertsolaritza proiektua martxan jarri zan, Bertsolaritzearen laguntzaz, kantuak sortzea, hain zuzen be.

Aurreko urtean 4 kanta sortu genduzan, eta aurten 17 kanta argitaratuko doguz. Aurrekoan legez, Oskar Estanga bertsolari eta musikariaren laguntzinoa izan dogu kantuak grabetako. Gainera, ikastetxean bertan bi emonaldi emon zituan eta bertan estreinau zituan bere lan barria: Errimatuz garenera Arrimatuz.

Proiektu honen koordinatzaileak Itsaso Gonzalez (Aixerrota BHIko Musika irakaslea) eta Nahikari Ayo (Bertsolaritza irakaslea) dira. Musikea eta bertsolaritzea alkarren sostengua dira, eta hori ardatz hartuta, proiektu honi hasierea emon jakon.

Metodologia oso erraza da: kantu ezagunak aukeratu doguz eta ikasleek letra barria jarri deutsie. Haientzat garrantzitsuak diren gaiak jorratu dituzte: LOMCE legea, murrizketak, maitasuna, bardintasuna, Alzheimerra… Barrikuntza moduan, ikasleek joten dituen instrumentoak erabili doguz kantuok taularatzeko: gitarrea, saxofoia, pianoa, zeharkako txirulea, panderoa…

Helburuak honakoak izan dira:

- Musikaz eta Bertsolaritzaz gozetea era ludiko batean.
- Nerabeen kezkak eta interesak kantuetan islatzea.
- Eszenatoki batean plazaratzea haiek sortutako kantak.

Aixerrotako BHIko Kultura Astean lehen emonaldia emon eben eta hurrengo hilebetean kontzertuak emongo ditue ikastetxe desbardinetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu