Mikel Etxaburu ondarroarrak 'Hodeiak zapatetan' olerki liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-04-29 12:53   Kulturea

Bigarren poesia lana argitaratu dau Mikel Etxaburuk, Hodeiak zapatetan (Susa). Maitasuna, gabeziak, konpromisoa eta kartzela ditu berbagai lan barrian. Apirilaren 30ean, Eskoriatzan aurkeztuko dau, errezitaldi batean.

Bigarren poesia lana argitaratu dau Mikel Etxaburuk, Hodeiak zapatetan (Susa). Maitasuna, gabeziak, konpromisoa eta kartzela ditu berbagai lan barrian. Apirilaren 30ean, Eskoriatzan aurkeztuko dau, errezitaldi batean.

Kartzelatik urten eta denpora gitxira idatzi eban ondarroarrak Zu zara orain txoria (Elkar) bere lehenengo poema liburua. Harek kartzelea eukan gai nagusi, eta oraingo Hodeiak zapatetan-en horren ganean idazteko asmorik ez eukan arren, egileak berak esan dauanez, ez dau guztiz lortu. Dana dala, behar bien artean aldea dago: lehenengoa barrutik kanpora idatzita dagoala azaldu eban aurkezpenean, eta bigarren hau, ostera, kanpotik barrura.

Liburuak hiru zati ditu, Oroitzak, Oskola eta Gerezi gorriak. Esateko dauena argi dino, berba eta egitura soilak erabilita. Sentiduten dauen moduan idatzi dau, eta idatzitako hori sentiduten dauela nabarmendu eban aurkezpenean.

Bihar, hilak 30, emongo dau poema barrietan oinarritutako errezitaldia Eskoriatzan, Huhezi fakultadean. Maiatzean Literaturian izango da, Zarautzen; garagarrilean Eako Poesia Egunetan; eta Ondarroan, Bilbon, Elorrion eta Durango be egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu