Euskeria abesbatzak Bilbao BBK Live jaialdian izango diran taldeen kantuak interpretauko ditu

Bizkaie! 2014-04-29 18:36   Musikea

Bilbao BBK Live jaialdian izango diran The Black Keys, Franz Ferdinand, The Prodigy, Phoenix, Jack Johnson, Foster The People, Crystal Fighters, White Lies eta Izal moduko taldeen kantak joko ditu Euskeria abesbatzak, Jose Luis Canalek kontzerturako beren-beregi egindako egokitzapenakaz eta Urko Sangronizen zuzendaritzapean.

Bilboko Koral Elkarteko Euskeria gazte abesbatzak Bilboko Koral Elkartea meets Bilbao BBK Live kontzertua eskainiko dau garagarrilaren 7an, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Bertan, abesbatza gazteak Bilbao BBK Live jaialdiaren aurtengo edizinoan izango diran talde batzuen doinuak interpretauko ditu, jaialdiaren aurreko egunetan urtero antolatutako Bilbao BBK Live Bereziak programearen barruan.

Bilboko Koral Elkarteak eta Last Tour International konpainiak antolatu dabe kontzertua, Bilboko Udalaren babesagaz, eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Udal bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.

Holan, Bilbao BBK Live jaialdian izango diran The Black Keys, Franz Ferdinand, The Prodigy, Phoenix, Jack Johnson, Foster The People, Crystal Fighters, White Lies eta Izal moduko taldeen kantak joko ditu Euskeria abesbatzak, Jose Luis Canalek kontzerturako beren-beregi egindako egokitzapenakaz eta Urko Sangronizen zuzendaritzapean.

Euskeria abesbatzaren emonaldia urtero jaialdiaren aurreko egunetan antolatzen dan Bilbao BBK Live Bereziak izeneko zikloaren barruan dago. Ekimen horren bidez, Kobetamendin izaten dan giroa uriko beste leku batzuetara zabaldu nahi da.

Bilboko Koral Elkartea meets Bilbao BBK Live kontzerturako sarrerek 8,50 eta 18 euro arteko prezioak ditue, jesarlekuaren arabera. Kutxabankeko webgunean edo sareko orotariko kutxazainetan eskura daitekez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu