Olaeta baleten erakusketa iraunkorra, Gernikako Euskal Herria Museoan

Bizkaie! 2014-01-15 11:10   Kulturea

Gernikako Euskal Herria Museoak Olaeta Torrezuri familiak 2008an Bizkaiko Diputazinoari emondako Olaeta baleten ondare eta funts zabalaren zati bat erakutsiko dau aurrerantzean bere erakusketa iraunkorrean.

Virginia Díaz, Getxoko 2013ko kirolari onena

Bizkaie! 2014-01-15 10:23

Zortzi kirol kazetari getxotarrez osotutako epaimahaiak, botoen % 31,25egaz aukeratu eban Virginia Díazen hautagaitzea. Botazinoan, Koldo Larrinaga palistea izan da bigarrena (botoen % 27,50egaz). Xabi López saskibaloi jokalaria izan da hirugarrena (botoen % 22,50egaz), eta laugarrena Naia Ibarrondo ugerlaria izan da (botoen % 18,75egaz).

Hemen dira Bilboko 2014ko Aratusteetako sei kartel finalistak

Bizkaie! 2014-01-14 17:10

Bilboko 2014ko Aratusteek baditue sei kartel finalistak: Happy Botxo, Agerian, Koloreak eta itxurak, En Bilbao somos de Carnaval, Un funeral de risa eta Asomate al Carnaval. Horreetako bat izango da aurtengo kartela. Zezeilaren 27tik martiaren 4ra izango dira Aratusteak Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Teatro Paraiso talde gasteiztarrak 'Kubik' lana aurkeztuko dau AEBetako Pittsburg urian

Bizkaie! 2014-01-14 13:39   Kulturea

Hirugarren aldiz hartuko dau parte Teatro Paraiso ume eta gazteentzako antzerki zentroak International Performing Arts for Youth (IPAY) jaialdian. Urtebete eta lau urte arteko umeei zuzendutako Kubik lana aurkeztuko dau Pittsburg uriko azokan. Urtarrilaren 22an hasiko da festibala.

Xabi Aburruzagak abiarazoko dau 'Belarrien Goxoko', egungo euskal musikearen kulturea zabaltzeko programea

Bizkaie! 2014-01-14 12:49   jardunaldiak

Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Jimmy Jazz-ek eta Vitoria-Gasteizko Udalak Belarrien Goxoko programea sortu dabe alkarlanean, gaur egungo euskal musikearen kulturea zabaldu eta sustatzeko asmoz.

Clayton Steele izango da urteko lehenengo Art After Dark saioko protagonistea

Bizkaie! 2014-01-14 12:43   Musikea

The Invaders, Dubkasm eta Clayton Steele izango dira urtarrileko Art After Dark saioko protagonistak barikuan, hilak 17. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira, eta 1:00etan amaitu. Guggenheim museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea be izango dabe entzuleek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zinemaldia.cat, Bartzelonako euskal zinema jaialdi barritua

Bizkaie! 2014-01-14 10:46   Barriak

Euskal Etxeak Katalunian euskal kulturea ezagutarazo eta zabaltzea dau helburutzat. Orain zortzi urtetik hona euskal zinema mostra antolatzen dau eta aurten aurrepausu bat emotea erabagi dabe, mostra Jaialdi bihurtuz eta Bartzelonarako aretoetara zabalduz.

Euskal deklinabidea lantzeko aplikazino barria erabilgarri

Bizkaie! 2014-01-14 10:07

Aplikazinoa ordenagailuan nahiz Android eta iPhone eskuko telefonoetan doban lor daiteke. Aplikazinoa eskuratzeko www.deklinabideapp.net orrialdean bersino bakotxeko estekak topauko dozuez.

Kanbodia, gerra basatien ondarea (eta II)

Zigor Aldama 2014-01-14 10:03   Bidaide

Unicef erakundeari esker, 2007tik herrialdeko eskola guztietan, eztanda egin bako lehergailuen ganeko irakasgaia emoten dabe derrigor. Arrakastarik handiena 2009an euki genduan, urte horretan eskola-ume bat be ez zan hil mina edo leherkailuen ondorioz, nabarmentzen dau Plong-ek. Eskolan, ikasle gazteenek barreiatze-bonba eta pelotak desbardintzen ikasten dabe, eta metal zati bat eta detonagailuak bereizten bere bai.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'La Gran Estafa Americana' filmak 3 sari eroan ditu Urrezko Globoetan

Bizkaie! 2014-01-13 11:34   Barriak

Bart izan da Los Angeleseko Beverly Hilton hotelean 71. Urrezko Globoen sari banaketa ekitaldia eta irabazle nagusia La Gran Estafa Americana izan da; danetara, zazpi izendapen zituan eta hiru irabazi ditu: komediako film onena, komediako emakumezko aktore onena (Amy Adams) eta bigarren mailako aktore onena (Jennifer Lawrence).

Fakun Aznarez: 'Entzun nahiko neuken irratia egiteko prest nago, badakit non dagozan gure mugak'

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-01-13 11:24   Barriketan

97 irratiko kidea

'Munich 1962' dokumentalaren proiekzinoa eta Euskal Herriaren momentu historikoa berbagai Bilbon

Bizkaie! 2014-01-13 10:45   Barriak

Orreaga taldeak egindako Munich 1962 dokumentala proiektauko dabe eta Euskal Herriak bizi dauen momentu historikoari buruzko mahai-inguru bat izango da Bilboko Bizkaia Aretoan urtarrilaren 16an, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bizkaiko campuseko programazino kulturaleko Memoria(z) tartean proiektuaren barruan.

'La gran belleza'

Karolina Almagia 2014-01-13 10:00   Zinema kritikak

Batzuetan bikaina, beste batzuetan gehizkoa da La grande bellezza. Eta ez bakarrik ordu erdi bat sobran daukalako. La dolce vita barria egin nahi izan dau Sorretinok. Zoritxarrez, gehiegi igarten jako hori asmo hori.

Ramon Saizarbitoria eta Ramiro Pinilla izango dira protagonista Bilboko 'Eztabaidak Literatureagaz' zikloan

Bizkaie! 2014-01-13 10:00   Kulturea

VII. Eztabaidak Literatureagaz zikloa urtarrilaren 14an, martitzenean, hasiko da Literaturearen etorkizuna Euskal Herrian izenburuko saioagaz, Bidebarrietako liburutegian. Urteko lehen topaketan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Ramon Saizarbitoria eta Ramiro Pinilla 2013ko euskerazko eta gaztelaniazko Euskadi Literatur Sarien irabazleak izango dira; moderatzaile lanak, barriz, Txani Rodriguez idazleak egingo ditu.

Beti igual, beti burrukan!!!

Markues 2014-01-10 14:51   Begi betegarri

X. Ikusi eta Ikasi aurkeztu dabe gaur Bilbon

Bizkaie! 2014-01-10 13:36   kulturbiz

Ikusi eta Ikasi aisia, kulturea eta heziketea buztartzen dituan kultur zirkuitua da, Bilboko umeei euskeraz olgetako aukerea eskaintzeko helburua dauena. Eskaintzea gustagarria izan daiten, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak…

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko deialdia egin dabe

Bizkaie! 2014-01-10 10:34   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak hiru euskal sortzaileri Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko aukerea eskainiko deutsie. Eskaerak egiteko epea zabaldu barri dabe, eta zezeilaren 28an amaituko da.

'Zilbeti eta Mendiaundi: Bizitzaren ordaina' argazki erakusketea inaugurau dabe Euskadiko Biodibersidade Zentroan

Bizkaie! 2014-01-10 10:02   Kulturea

Erakusketearen helburu nagusia inguru horreetako paisaje eta natura balioak erakustea da, inguruok Europako legediak babestuta dagozan arren, gaur egun magnesita aire librean aterateko proiektu batzuek mehatxatzen dabelako, Antzeriren kasuan magnesitea aterateko eta Mendiaundiren kasuan silizea aterateko.

Juan Mari Beltranek kontzertu didaktikoa emongo dau gaur Gernikako Lizeo Antzokian

Bizkaie! 2014-01-09 14:40   kulturbiz

Euskal Herriko musika eta soinu tresnak izeneko kontzertu didaktikoa eskainiko dau gaur eguena Juan Mari Beltranek Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 20:00etan. Beltranegaz batera, Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizar musikariak igongo dira taula ganera.

Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-01-09 14:36   Musikea

Lanak www.heinekenjazzaldia.com webgunearen bitartez baino ezingo dira aurkeztu, eta bertan dagoz lehiaketearen oinarriak. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 9ko 11:00etatik zezeilaren 19ko 19:00ak arte egongo da zabalik.