Javier Mariscal diseinatzaileak IV. Serifalaris topaketan parte hartuko dau

Bizkaie! 2014-05-16 10:23   jardunaldiak

Javier Mariscal sortzaile valentziarrak, Serifalaris diseinatzaile grafikoen laugarren topagunean hizlari lez jardungo dau Getxon. Maiatzaren 16an eta 17an egingo da Euskadin diseinu grafikoa zabaltzea eta sustatzea, sektorea agirikoa egitea eta zonaldeko profesionalen artean komunidadea sortzea helburu dituan topagunea.

Javier Mariscal sortzaile valentziarrak, Serifalaris diseinatzaile grafikoen laugarren topagunean hizlari lez jardungo dau Getxon. Maiatzaren 16an eta 17an egingo da topagunea. Ezusteko konbidadu baten parte-hartzea iragarri dauen ekitaldia antolatzeko Udalak 15.000 euroko diru-laguntzinoa emon dau eta Andres Isasi Musika Eskolan eta Getxo Elkartegiaren egoitzan, biak Areetan, hainbat gela itxi ditu.

Serifalaris topaketeak berbaldiak eta tailerrak buztartzen ditu eta diseinuan, irudian, ilustrazinoan, tipografian edo sormen grafikoan interesa daben guztiei zabalik dago. Bere helburua, Euskadin diseinu grafikoa zabaltzea eta sustatzea da, besteak beste, sektorea agirikoa egitea eta zonaldeko profesionalen artean komunidadea sortzea.

Lehenengo jardunaldian berbaldiak izango dira Andres Isasi Musika Eskolan eta bigarrenean, Getxo Elkartegiaren egoitzan, hizlariek zuzendutako tailer praktikoak egingo ditue. Sarrerearen prezioak honako honeek dira: 25€ berbaldiak, 40€ tailerrak, eta 55€ berbaldi eta tailerrak batera. Sarrerak www.serifalaris.com helbidean dagoz salgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu