Omako basoa lehengoratzen dabilz Bizkaiko Foru Aldundia eta EHU

Bizkaie! 2014-03-20 13:23   kulturbiz

Zugatzak eta euren kokalekua erroldatu eta katalogau ostean, Agustin Ibarrola artisteak 1982 eta 1985. urteen artean Omako basoan egindako pinturak lehengoratzeko jardunean dabilz Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibersidadea. Egilea bera eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua izan dira Kortezubin.

Bakioko Txakolingunea interpretazino-zentroa zabaldu dabe

Bizkaie! 2014-03-20 11:20   Jan edanak

Edegi dabe Bakioko Txakolingunea. Bizkaiko txakolinaren historia, produkzinoa eta txakolinaren kulturea ezagutzeko interpretazino guneak makina bat argazki, bideo eta objektu batzen ditu. Atzerapenagaz eta kritika artean inaugurau zan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Intxortako burruken berregitean parte hartzeko aukerea dago oraindino

Bizkaie! 2014-03-20 11:01

Apirilaren 27an, domekan, Intxortako Atearen aurrean izango da aurten eta egitarau mardula antolatzen dabilz Elgetako Udala eta Intxorta 1937 Kultura Alkartea. Aurten 120 lagunek hartuko dabe parte antzezpenean eta oraindino badago lekua parte hartu gura dauenarentzako.

Lea-Artibai BBK Sariketako finalista

Bizkaie! 2014-03-20 09:22   Bertsolaritzea

Durangaldearen kontra finalaurrekoa jokatu ostean sailkatu da Lea-Artibai Bilbon martiaren 28an jokatuko dan finalerako; beste finalistea martiaren 25ean, datorren martitzenean erabagiko da Igorren.

Bilboko Fant, XX. Zinema Fantastikoko jaialdian 576 film izango dira aurten

Bizkaie! 2014-03-19 17:37   Barriak

Fant, Bilboko XX. Zinema Fantastikoko jaialdiak filmak aurkezteko epea zarratu dau. Danetara, 37 herrialdetako 576 film jaso ditue, igaz baino 92 film gehiago. Datorren maiatzaren 9an abian jarriko dan jaialdiak nazinoarteko epaimahaia be aukeratu dau dagoeneko: Matthew Robbins gidoigile, zuzendari eta produktorea, Carlos Areces antzezlea, eta Andrea G. Bermejo kritikaria.

The Prodigy izango da Bilbao BBK Live 2014ko hirugarren kartelburua

Bizkaie! 2014-03-19 14:45   Musikea

The Black Keys eta Franz Ferdinandegaz batera, The Prodigy talde britainiarra Bilbao BBK Live 2014ko kartelburua izango da, Last Tour International enpresa antolatzaileak jakinarazo daunez. Jaialdia garagarrilaren 10, 11 eta 12an egingo da, Bilboko Kobetamendin.

Bilboren historia modu atseginean kontau dau Pedro Ugartek liburu baten

Dabi Piedra Robledo 2014-03-19 14:17   Kulturea

Historia de Bilbao liburuan (Txertoa argitaletxea), uriaren 714 urteko garapena modu panoramikoan azaltzen da. Izan be, Pedro Ugarte, historialaria baino, idazlea da eta ikutu literarioa emon deutso lanari. Ez da liburu lehorra, irakurteko erraza da, nabarmendu dau autorearen lagun Gonzalo Garridok, Bilbon bertan egindako aurkezpenean.

Tiago Rodrigues zuzendariak hasiko dau 'Antzerkiaren zero gradua' mintegi zikloa martiaren 20an

Bizkaie! 2014-03-19 14:10   jardunaldiak

Arte Biziak izeneko programearen barruan, Antzerkiaren zero gradua. Historia eszenatik berridaztea zikloa zuzenduko dau Pablo Fidalgok Bilboko Alondigan, martiaren 20tik apirilaren 12ra. Eszena-arteen arloko profesional eta ikasleei zuzenduta dago mintegia.

Alex Txikonek eta Pablo Otxoak Base saltoa egin dabe gaur Portugaleteko Bizkaia Zubitik

Bizkaie! 2014-03-19 13:35

Garapenerako nazinoarteko lankidetzan dabilen InAurora plataformeak lasteri martxan jarriko dauen Basu bat ur kanpainearen alde (For a Glass of Water) nazinoarteko kanpainea babestu dabe Alex Txikonek eta Pablo Otxoak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Euskereagazko maitasuna neurtzeko test bat jarri dau Bermeoko Udalak bere webgunean

Bizkaie! 2014-03-19 11:48   Euskerea berbagai

Bermeoko Udalak Benetan maite nauzu? testa jarri dau bere webgunean, bermeotarrek eta nahi dabenek euskerea zenbat maite daben ezagutzeko. Euskereagazko fidela bazara eta benetan maite badozu jakin nahi izan ezkero, webgunean sartuta modu errazean egin zeinke, adierazo dabe Bermeoko Udaleko ordezkariek.

Andra Marixe Martiko, euzkixe dabil tatiko; handik aurrera betiko

Angel Dominguez 2014-03-19 10:17   Begi betegarri

Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkarien agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Bizkaie! 2014-03-19 09:37   Euskerea berbagai

Eusko Legebiltzarraren Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirol batzordearen aurrean agerraldia izan eben bart Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkariek. Guztien izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu eban berbea eta, besteak beste, Euskaltzaindiaren sorrerea, izaerea eta zereginak azaldu zituan. Laster ehun urte beteko dituan erakunde honen erronka eta helburu nagusiak be aitatu zituan.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 3. eta azken kanporaketan Busturialdeak irabazi dau

Bizkaie! 2014-03-18 16:38   Bertsolaritzea

Gaur, hilak 18, Getxon, Algortan jokatu da XXII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 3. eta azken kanporaketea, Ipar-Uribe eta Busturialdeko taldeen artean. Irabazlea Busturialdeko taldea izan da eta danetara, 402'5 puntu jaso ditue. Ipar Uribek, barriz, 399 puntu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabi Arakamak eta Aguayikok Xaiko egitasmo barria abiatu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-18 14:39   Musikea

Xaiko Xabi Arakama eta Aguayikoren arteko batuketea da, baten izenaren lehenengo zatia, eta bigarrenaren azkenengoa, hain zuzen be. Musikari biek triki-punk-jaia ardatz dauen proiektu barria ipini dabe martxan, eta Therapy (Baga-biga) diskoa da lehenengo emoitzea. Eguenean aurkeztuko dabe zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean

Espainiak eta Frantziak euskereari traba gehiago egin deutsiela salatu dau Kontseiluak

Dabi Piedra Robledo 2014-03-18 13:53   Euskerea berbagai

2013ko Hizkuntza Politiken Urtekaria aurkeztu dau Bilbon Kontseiluak, euskerearen normalizazinoaren bidean egin diran pausuak eta jasan diran erasoak batzeko txostena.

Martiaren 19an hasiko dira Ermuko Berbetan jardunaldiak

Bizkaie! 2014-03-18 10:12   Euskerea berbagai

Euskerearen ezagutzea eta erabilerea ardatz dituan Berbetan jardunaldiak laster izango dira martxan Ermuan. Hain zuzen be, martia eta apirilean hiru saio egingo ditue. Aurtengoa hamabosgarren edizinoa da.

'Lurrera doana, itsasora doa' ekimena Amarratz Surf Taldearen eskutik

Bizkaie! 2014-03-18 09:55

Amarratz Surf Taldearen ekimenez, datorren zapatuan, martiaren 22an, goizeko 11:00tan amarroztarrek zein interesa daben guztiek hitzordua dabe Barrikako hondartzako aparkalekuan hondartzea garbitzeko. Modu honetan Surfrider Foundation Europeko Itsas Ekimenekaz bat egitea da asmoa

Herrien arteko IX. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2014-03-17 17:38   Euskerea berbagai

Lagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo euskera eta kultura-alkarteak bultzatuta, apirilaren 5ean, Herrien arteko IX. Berba Probak egingo dira Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzeko eta sustatzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Harkaitz Canok 'Txalorik ez, arren' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-03-17 17:08   Kulturea

Txaloen ganeko gogoetak batu ditu Harkaitz Canok aurkeztu barri dauen Txalorik ez, arren (Edo) lanean. Gasteizko Artium museoan orain bost urte emondako berbaldi bat da hausnarketen abiapuntua.

Euskaltzaindia Amezketan, Fernando Amezketarraren jaiotzearen 250. urteurrenean

Bizkaie! 2014-03-17 16:51   sariak-autortzak

Aurten beteko dira 250 urte Fernando Amezketarra jaio zala. Hori dala-eta, Amezketako Udalak Fernando urtea izentau dau 2014a, eta bertsolariaren omenezko hainbat ekitaldi sustatuko ditu urte osoan zehar.