www.bertso-eskolak.com Bertso-eskola Digitalaren webgunea abian
2013-01-11 15:40 BertsolaritzeaBertsolaritzearen transmisinoan eragiteko helburuagaz Bertsozale Alkarteak, Euskal Herriko Unibersidadeko IXA Taldeagaz batera, www.bertso-eskolak.com webgune barria garatu dau.
Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak euren arteko hartu-emonak sendotuko ditue
2013-01-11 13:38 Euskerea berbagaiEuskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza erakundeek euren arteko hartu-emonak sendotzeko egitasmoak abiatzeko asmoa agertu dabe asteon egindako batzarrean.
Spielbergen 'Lincoln' pelikulea, Oscar sarietarako faborito
2013-01-11 10:14 BarriakSteven Spielbergen Lincoln pelikuleak Oscar sarietarako 12 izendapen jaso ditu, Hollywoodeko zinema akademiak jakinarazo dauenez. Ang Leeren Life of Pi lanak 11 izendapen ditu, eta Les Misérables eta Silver Linings Playbook pelikulek zortzina. Zezeilaren 24an egingo dabe sari-banaketea.
Belceblues talde bergararrak Munduko Blues Txapelketan parte hartuko dau
2013-01-10 13:26 MusikeaBergarako Belceblues hirukoteak Euskal Herria ordezkatuko Munduko Blues Txapelketan hilaren amaieran. Bai kanporaketak bai finala AEBetako Memphis urian egingo dira
Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen lanak ikusgai, Bilboko udaltegietan
2013-01-10 11:55 KultureaExpodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako erakusketa zikloaren aurtengo egitaraua hilaren 15ean abiatuko da. Urteko lehenengo lauhilekoan Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen pinturak eta argazkiak izango dira ikusgai.
'Alegiak eta bertze neurtitzak' eta 'Kadet eta Bettiriño' lanak, sarean irakurgai
2013-01-10 10:05Euskaltzaindiak Alegiak eta bertze neurtitzak eta Kadet eta Bettiriño liburuak sarean ipini barri ditu, Akademiaren webgunean bertan. Lehenengoa, Euskaltzainak bildumaren 15. zenbakia da, eta bestea, Euskararen Lekukoak saileko 26.a.
'Blancanieves' eta 'Grupo 7' dira Goya sarietarako hautagai nagusiak
2013-01-09 17:00 BarriakBlancanieves filmak 18 hautagaitza lortu ditu eta Grupo 7 lanak, 16. Juan Antonio Bayonaren Lo imposible produkzinoak 14 hautagaitza eskuratu ditu eta Fernando Truebaren El artista y la modelok, 13. Pelikula bi horreek, Blancanieves eta Grupo 7gaz batera, sari nagusirako lau hautagaiak dira eta lau lan horreetako egileek zuzendari onena sarirako hautagai dira.
My Favourite Robot hirukoteak disko barria aurkeztuko dau urtarrileko Art After Dark saioan
2013-01-09 14:33 MusikeaMy Favourite Robot hirukotea, eta Maadraassoo eta DJV Sound Dj-ek ipiniko dabe martxan aurtengo Art After Dark egitaraua, Bilboko Guggenheim museoan, urtarrilaren 18an. Kontzertuen sarrera ordainduta, museoan ikusgai dagozan erakusketez gozetako aukerea dago.
Umeen zein gurasoen parte-hartzea bultzatuko dau aurten Bilboko Udalaren Ikusi eta Ikasi programeak
2013-01-09 14:25 kulturbizFamilietan euskerearen erabilerea bultzatzea eta astialdirako eskeintza oparoa eskeintzea dira Ikusi eta Ikasi programearen ardatzak.
'The Master'
2013-01-09 10:41 Zinema kritikakGeldoa eta nahiko aspergarria, garapen ezohikoa. Ez da errraz ikustekoa. Joaquin Phoenixek sekulako interpretazinoa egin dauela dinoe. Bikoizketa honetan ipini deutsen ahots nazkagarriagaz, ezinezkoa da horretaz jaubetzea.
UEUk 'Euskal Herriko pentsamenduaren gida' argitaratu dau
2013-01-09 10:13 kulturbizLiburuaren sorrerea eskutik helduta dator 2012-2013 abian jarritako Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoa XX. eta XXI. mendeetan graduondokoagaz. Graduondoko hori, gida barria legez, euskal eremu akademikoan atzemoten dan hutsune bat beteteko helburuagaz sortu da.
'Merioaren ibilbidea', Durangaldeko historiara hurreratzeko proposamena
2013-01-08 17:17Gerediaga alkarteak Merioaren ibilbidea Durangaldea ezagutzeko ekimena aurkeztu dau Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Urtarrilaren 19an eta 20an egingo ditue lehenengo bisita gidatuak, euskeraz eta gaztelaniaz.
Lehoi, Simbolos, Carnavalea, Baldosa curiosa, Bilbao se disfraza eta Frankissmouse dira 2013ko Aratusteetako sei kartel finalistak
2013-01-08 14:45Lehoi, Simbolos, Carnavalea, Baldosa curiosa, Bilbao se disfraza eta Frankissmouse kartelak Aratusteetako Kartel Lehiaketearen finalistak dira, Bilboko Udaleko Jaietako Sailak gaur goizean ezagutzera emon dauenez. Horreen artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. 2013ko Aratusteak zezeilaren 7tik eta 12ra ospatuko dira.
Kultur Leioak musika eta antzerki egitarau ederra dakar 2013an
2013-01-08 14:43 kulturbizKultur Leioak bagilera bitarteko kultur egitaraua aurkeztu dau. Musikea eta antzerkia izango dira osogai nagusiak. Luxuzko egitaraua atondu dabela nabarmendu dabe Leioako kultur arduradunek.
Fernando Morillok 'Itzalen sua' liburu-DVDa kaleratu dau
2013-01-08 12:57 KultureaFernando Morillo idazleak sortutako Itzalen sua liburu-DVDa plazaratu dau Gaumin argitaletxeak. Xanti Rodriguezek egin ditu irudiak, eta musikea Diabulus in Musica taldeak konposau dau.
'Basajendea' ipuin interaktiboa plazaratu dau Iku-ika argitaletxeak
2013-01-08 11:31Iku-ika argitaletxeak Basajendea ipuin interaktiboa kaleratu dau, iPhone, iPad eta Androiderako. Testuak eta irudiak Pernan Goñik egin ditu, eta Dada Companyk egokitu dau.
Lanhitz programeak 2,28 miloe euro bideratuko ditu lantokietan euskerea sustatzeko
2013-01-08 10:12 Euskerea berbagaiLanhitz programearen deialdi barria egin dau Eusko Jaurlaritzeak. 2,28 miloe euro banatuko dira 160 erakunde pribaduren artean, lantokietan euskerearen erabilerea eta presentzia sustatzeko.
Umeentzako hamaikatxu jarduera, Bilboko udal liburutegietan
2013-01-07 17:32 kulturbizBilboko liburutegi sareak familia osoarentzako jarduera programea prestau dau. Tailerrak, berbaldiak eta ipuin kontalarien saioak atondu ditue, 40 ekitaldi danetara. Irakurketa bultzatu, liburutegien alderdi ludikoenaz gozau eta ezagutzearen alor guztiak lantzea dira egitarauaren helburuak.
EHZ jaialdia Lekornen egingo da aurten
2013-01-07 12:06 MusikeaLekornen egingo dabe 2013ko Euskal Herria Zuzenean jaialdia, bagilaren 28tik 10era. Nafarroa Beheran eta Zuberoan izan ostean, lehenengo aldiz izango da Lapurdin.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...