Hamar ikastetxetako 200 ikasle izango dira Lauro ikastolan egingo dan Ikasle Laguntzaile V. Jardunaldian
2014-04-10 10:38Eskola bizikidetzea hobetzea helburu dauen Ikasle Laguntzaile proiektuaren bosgarren jardunaldia egingo da Lauro ikastolan eguen honetan, apirilaren 10ean, programan ibili diran hamar ikastetxeetako 200dik gora ikasleren parte-hartzeagaz. Ekitaldiaren asmoa gazte horreek autortu eta ikusarazotea da.
Ager Monasteriok eta Lore Barrenak irabazi dabe Bermeoko X. Bertsopapel Lehiaketea
2014-04-09 18:32 BertsolaritzeaBermeoko Udalak, herriko ikastetxeekaz batera antolatu dauen X. Bertsopapel Lehiaketearen irabazleek martitzenean jaso zituen sariak Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian. Ager Monasterio eta Lore Barrena irabazleek euren bertsoak kantau zituen, eta Mikel Retolaza eta Jon Arano bertsolariek be bertsotan jardun eben.
Antoni Tapiesen 'L’Esperit català' lana ikusgai dago Bilboko Arte Eder Museoan
2014-04-09 17:06 KultureaArtista katalanaren margolan enblematikoa bagilaren 30era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan, Nafarroako Unibersidadea Museoaren aldi baterako maileguari esker. Antoni Tapiesek 1971n egindako lanean, senyera katalanaren lau barra bertikal agiri dira, azpia esaldiz beteta, besteak beste, libertat, Catalunya viu eta Visca Catalunya.
Iberoamerikako musikearen aniztasuna zabaltzeko asmoz sortu dabe EXIB erakusketea
2014-04-09 15:42 MusikeaBilbon egingo dabe, maiatzaren 8tik 10era, Musika Iberoamerikarraren Erakusketea, EXIB. Hiru egunez, musika emonaldiak, profesionalen arteko hartu-emonetarako guneak, mahai-inguruak eta bestelako jarduerak egongo dira. Hizkuntza gitxituek be leku berezia izango dabe, izan be, antolatzaileen arabera, euren asmoa ez da danok ezagutzen dogun musika latino globalizadua erakustea, Iberoamerikako kulturen aniztasuna bere osotasunean erakustea baino.
Okela sormen lantegia martxan Bilbon
2014-04-09 13:55 kulturbizOkela Sormen Lantegia, euskal arte garaikidea ardatz izanik pentsamendu kritikoa, gogoetea, eztabaidea eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio dan espazio edegia, topalekua eta alkargunea, arte eragileen eta herritarren arteko alkarlankidetzea eta harreman eremuak eskainiko dituana.
Oskar Arantzabalen 'Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari' eta Mitxelko Urangaren 'Eros(ki)' lanak kalean dira
2014-04-09 12:36 kulturbizIgazko Juan Zelaia saria irabazi eben saiakerak aurkeztu barri ditu Pamiela argitaletxeak, Oskar Arantzabalek idatzitako Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari eta Mitxelko Urangaren Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkatilizazioa. Upaingoa izeneko sailean kaleratu ditue.
Kimuak 2013ren aurkezpena Bilbon eta Gasteizen
2014-04-09 11:39 BarriakBilboko emonaldia Alondigako auditoriumean izango da eguaztenean, apirilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan. Kimuak egitasmoko koordinatzaile Esther Cabero eta A Political Story film laburreko zuzendari Lander Camarero eta Mikel Llamosas protagonista izango dira bertan saioa aurkezteko.
Euskerearen Aholku Batzordeak urteko lehenengo bilkurea egin dau bart
2014-04-09 11:13 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak bere jarduerearen muinean jarri dau euskerearen sustapena, zeharkako lerro funtsezko bati jagokon trataerea emonez, eta Euskara 21. Itun barritu baterantz dokumentuan jasotakoa da Jaurlaritzea gauzatzen dagoan eta legealdi osoan zehar gauzatuko dauen hizkuntza politikearen gidalerroa. Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana da gidalerro horren garapenerako tresna garrantzitsua.
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dabe
2014-04-09 11:05 Euskerea berbagaiAurtengo lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zan ekitaldian, eta Euskarabidearen izenean, Maximino Gomez erakunde horretako zuzendari kudeatzailea.
'Bertsolaritza irakaskuntzan' programea diruz laguntzeari itxi deutso Nafarroako Hezkuntza Sailak
2014-04-08 18:50 BertsolaritzeaNafarroako Bertsozale Alkarteko lehendakariak adierazo dauenez egoera horrek egoera larrian jarten dau ez bakarrik Bertsolaritza irakaskuntzan programea, baita Nafarroako Bertsozale Alkartearen proiektua bera be. Horregaitik, Hezkuntza sailari eskatu nahi deutsagu bere konpromisoak bete daizala eta Bertsolaritza irakaskuntzan programea modu duin eta iraunkorrez finantzau daiala.
'Euskara, ospeletik eguterara' erakusketa ibiltaria martxan da Gipuzkoan
2014-04-08 15:47 Euskerea berbagaiGipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazinoak eta lurraldeko udalek lankidetzan antolatutako Euskara, ospeletik eguterara erakusketa ibiltaria herririk herri ibiliko da Gipuzkoan zehar, Oiartzunen hasita, euskereak bizi izandako zapalkuntzearen barri emateko.
Alex Txikonek Kangchenjunga igongo dau, alderdirik gatxenetik
2014-04-08 15:33Munduko mendirik altuenetan hirugarrena dan Kangchenjunga (8.556 m), iparraldetik igon nahi dau Alex Txikonek, Denis Urubko eta Adam Bielecki mendizaleakaz batera egingo dauen espedizinoan. Berez, ipar isurialdea ezezagunagoa da baina, ganera, bide barri bat zabaldu nahi dau espedizinoak.
Misia portugaldarrak III. Noites de Fado zikloa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan
2014-04-08 13:46 MusikeaMisia abeslari portugaldarrak Noites de Fado zikloaren hirugarren edizinoa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan. Emonaldia, zikloko beste laurak bezela, 20:00etan hasiko da, eta sarrerak BBK Aretoan, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean erosi daitekez.
Iban Zalduak 'Inon ez, inoiz ez' ipuin liburua argitaratu dau
2014-04-08 13:14 KultureaEstilo, gai eta luzera desbardineko 38 ipuin batu ditu Iban Zalduak Inon ez, inoiz ez (Elkar) liburuan, azkenengo hamahiru urteotan idatzitakoak. Donostian egin eban aurkezpenea, Xabier Mendiguren editorea, Ramon Saizarbitoria idazlea eta Ibon Egaña kritikaria mahaian lagun zituala.
'Naturearen argazkilariak 2014' erakusketea edegi dabe Bilboko Ondare Aretoan
2014-04-08 11:01 KultureaEuropean Wildlife Photographer of the year lehiaketako erretraturik onenak batu ditue Naturearen argazkilariak 2014 erakusketan. Horrezaz gan, aurten bertoko bost argazkilariren eta Izadiaren argazkiak eskola-umeentzako lehiaketako irabazleen beharrak be ikusgai ipini ditue Bilboko Ondare Aretoan.
Bertoko Produktuen Udabarriko Azokea egingo da Bermeon apirilaren 12an
2014-04-08 10:55Hurreratzen diranek bertoko artxoa eta txakolina eta sagardaoa probetako, baserriko lehen mailako produktuak eskuratzeko eta bigarren eskuko merkatua bisitetako aukerea izango dabe. Horrezaz gan, umeek be tailerretan ondo pasauko dabe eta merkatuko aparkalekua be erabili ahal izango da, holan erosketak erraztuz.
Felipe Juaristik 'Piztutako etxea' poesia liburua argitaratu dau
2014-04-07 18:10 KultureaEsperantzaz, izuaz, desioaz, maitasunaz, pasinoaz, tristuraz gogoetea egin dau Felipe JUaristik Piztutako etxea (Erein) bere zazpigarren olerki liburuan. Danetara, hogei poemak osotzen dabe 70 bat orrialde dituan liburua.
Kherau taldeak soinu indartsuagoa eta konplexuagoa dakar bigarren diskoan
2014-04-07 15:44 MusikeaFolk musikea oinarria dan arren, kanta bakotxak nortasun berezia dauka Aukhera disko barrian (Gaua Records). Euskal kulturan oinarrituta, oraingo honetan, mugak apurtu ditu Kherau talde bizkaitarrak eta, holan, beste tradizino batzuetako doinuetatik abiatu dira kanta batzuetan.
Unai Aranzadi getxotarraren 'Jambo Amani?' dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian ikusgai
2014-04-07 15:35 BarriakOrdu erdiko iraupeneko dokumentalak Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean sartzea erakusten dau. Lana pasa dan maiatzean aurkeztu eben Getxon eta ondoren mundu osoko 17 jaialditan ikusi ahal izan da.













Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra