'The young and prodigious T.S. Spivet' euskeraz zinema aretoetan

Bizkaie! 2014-06-30 18:23   Barriak

Datorren barikuan, garagarrilaren 4an, helduko da euskeraz Gazte harrigarria, T.S. Spivet film luzea aretoetara Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker.

Udan makinatxu bat aukera euskerea ikasteko

Bizkaie! 2014-06-30 17:30   Euskerea berbagai

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, batetik, goraipatu egin dau euskaldun barriek euskereari eta hizkuntza bizikidetzeari egiten deutsien ekarpena; eta, bestetik, euskal hiztunei erabilerearen aldeko mezua luzatu deutse: euskerea gogotik eta bihotzetik ezpanetara eroatea da euskereari egin geinkion mesederik handiena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txina Asiako hego-ekialdea menperatu guran (eta III)

Zigor Aldama 2014-06-30 15:18   Bidaide

Laosen jazotakoa Asiako hego-ekialdeko beste leku batzuetan be antzera da, batez be gobernu autoritarioak eta demokrazia ahulak dituen herrialdeetan. Halanda ze, Txinaren lehengai goseak Borneo, Indonesia eta Myammarreko birika naturalak agortzen ditu, eta osatu ezin diran zauriak ixten ditu bertako ekosistemetan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kalidadezko metal eta pop-rock musikea entzun ahal izango da Bilboko Aste Nagusian

Dabi Piedra Robledo 2014-06-30 14:36   Musikea

Sekula baino hautagai gehiago aurkeztu dira Aste Nagusiko bertoko metal eta pop-rock jaialdira, 121 talde. Antolatzaileek kalidade handiko eta estilo ugaritako musikariak aukeratu ditue eta, abuztuaren 16tik 23ra, egunero kontzertuak egongo dira Bilborock aretoan. Zehatz esateko, zortzi saiotan, 16 taldek joko dabe.

.eus domeinua erabilten hasi dira 92 erakunde

Bizkaie! 2014-06-30 14:21

Honezkero aktibo dago .eus domeinua, hori erabiltea erabagi daben 92 erakunderen eskutik. Gehienak joandako zapatuan hasi ziran .eus domeinua erabilten, PuntuEus Fundazinoak Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldiagaz batera. Aitatutako ekitaldian, 92 aitzindarien zerrendea aurkezteaz gan, orain arteko prozesuaren balorazinoa egin eban PuntuEus Fundazinoak.

Omar Rodríguez da Silva, Bilbao Arte Fundazinoaren artista konbidadua

Bizkaie! 2014-06-30 11:09   Kulturea

Omar Rodriguez da Silva Bilbao Arteko artista konbidaduak bere pinturak erakutsiko ditu garagarrilaren 2ra arte, Urazurrutiako 32an kokatuta dagoan arte-zentro bilbotarreko Kristalezko patioan, Amazonas, beso irekiekin izeneko erakusketan.

UEUren 42. Udako Ikastaroak gaur, hilak 30, hasiko dira Eibarren

Bizkaie! 2014-06-30 10:37   kulturbiz

Musikearen erabilerea eta bizipena Ume Hezkuntzan (bagilak 30 eta garagarrilak 1), Literaturearen ahozko baliabideak: zelan kontau ipuinak eta olerkiak umeei (garagarrilak 3 eta 4), Publizidadea euskeratik eta euskeraz: zelan asmau zure erakundearen komunikazinoan (garagarrilak 1 eta 2), Herrigintza eta formakuntza politikoa (bagilak 30) eta NoSQL datu-baseak. MongoDB (garagarrilak 2 eta 3) dira aste honetako ikastaroak.

Bilbon sortutako kultur jarduerak batzeko atari barria abiarazo dabe interneten

Bizkaie! 2014-06-27 16:23

Bizkaiko uriburuko kultur jarduerak tresna barria dauka Interneten: Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak abiarazo dauen www.bibaokultura.net ataria, musikeagaz, jantzeagaz, arte eszenikoakaz, arteagaz, literatureagaz eta bestelakoakaz zerikusia daben kultur jarduerei buruzko informazinoa sistematizau, antolatu eta erraztea helburu dauena.

Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2014-06-27 15:52   Euskerea berbagai

Gasteizko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlanaren emoitza behinena Gasteizko Toponimia ikertzeko egitasmoa da eta holan azpimarratu dabe gaur bi erakundeotako buruek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hamaikagarren Eako Poesia Egunak prest dagoz

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-06-27 15:42   Kulturea

Aurten be, hamaikagarrenez, egitarau bete-betea atondu dau Herrijeri Emon Arnasa kultur alkarteak. Berbaldiak, musikea, jantzea eta poesia, jakina, protagonista izango dira garagarrilaren 11n, 12an eta 13an Eako Poesia Egunetan. Literaturearen ikuspegi dinamikoa eta anitza erakutsi gura dabe antolatzaileek, eta urtean argitaratutako poesia sorkuntzearen erakusleiho izan bere bai.

Euskerazko lanbide heziketearen alde egingo da 2015eko Ibilaldian

Dabi Piedra Robledo 2014-06-27 15:24   Euskerea berbagai

Bilbon egingo da, maiatzaren 31n, datorren urteko Ikastolen Ibilaldia. Barrikuntza nagusia izango da, umeentzako ikastetxe batek antolatu beharrean, oraingoan lanbide heziketako zentro batek antolatuko dauela jaia. Izan be, Bilbo Zaharrean kokatutako Harrobia ikastetxea, Ikastolek bultzatutako proiektua da, lanbide heziketea be euskeraz egiteko aukerea emoteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo Hiria 26. Pop Rock Lehiaketan parte hartuko daben 38 taldeak aukeratu ditu epaimahaiak

Bizkaie! 2014-06-27 14:51   Musikea

Aurtengo edizinoan 620 taldek emon dabe izena, eta holan, inskripzinoek %10eko igoerea izan dabe aurreko edizinoagaz konparauta. Zehatz esateko, Pop Rock modalidadeko 449 taldek, Metal arloko 122 taldek eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako 49 taldek emon dabe izena. Jatorriaren arabera, Euskal Herriko taldeak %25 dira, Estadukoak %71 eta beste herrialde batzuetakoak %4.

Bilboko Alondigako Mediatekeak 'Irakurri, plazer eta eskubide bat' erakusketea antolatu dau

Bizkaie! 2014-06-27 14:22   kulturbiz

Bilboko Alondigako Mediateka BBK-k garagarrilaren 1etik 20ra bitartean, Irakurketa Erraza kontzeptuari buruzko Irakurri, plazer eta eskubide bat erakusketea jarriko dau martxan. Irakurketa Errazako materialeak arreta bereziz eginda dagoz, arazo sozial, psikiko edo bestelako arrazoiakaitik irakurteko zein ulertzeko zailtasunak dituen edozein personak irakur daian.

Pablo Bergerren 'Blancanieves' emongo dabe Bilbon, zuzendariak berak aurkeztuta

Bizkaie! 2014-06-27 12:37   Barriak

Pablo Berger zinemagile bilbotarraren Blancanieves filma emongo dabe bariku honetan, bagilaren 27an, Bilboko Olabeaga auzoko udaltegian, iluntzeko 21:30ean, zuzendariak berak aurkeztuta. Gainera, aurretik, Mama izenburuko bere lehen film laburra be izango da ikusgai.

Óscar Mulero, Christian Wünsch, Kasper eta Buffrö DJak izango dira GauArten, Artiumen eta Kubiken programan

Bizkaie! 2014-06-27 11:05   Musikea

Óscar Mulero nazinoartean ezaguna dan disc-jockey, musikari eta produktore madrildarra izango da barikuan, bagilak 27, GauArten protagonista (gaueko 21:00etatik aurrera Artiumen eta goizaldeko ordu batetik aurrera Kubiken). Artea da nazinoarteko DJak alkartuz Artiumek eta Kubikek antolatzen daben programea da GauArt.

Bittor Kapanaga 'Otxandioko aztia' zanaren omenez, kantaldi-bertsoaldia garagarrilaren 12an Otxandion

Bizkaie! 2014-06-26 18:16   Musikea

Datorren garagarrilaren 12an, Otxandion, Bittor Kapanaga Otxandioko aztia zanaren omenez, makinatxu bat lagun batuko dira euskal kulturan erreferente bat izandako Kapanaga jn.aren heriotzearen 3. urteurrenean.

'Borrokak' izango da VIII. GetxoPhotoko gaia

Bizkaie! 2014-06-26 15:47   Kulturea

Begi Handi kolektiboak antolatuta, erakusketak abuztuaren 28tik irailaren 28ra arte egongo dira zabalik, batez be gune publikoetan, Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera artekoetan, goiko aldean aretoko erakusketak egongo diran bitartean. Jarduera nagusiak Jaialdiko lehenengo astegoienean izango dira, hau da, abuztuaren 28tik 31ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Euskal Herria Zuzenean jaialdia

Bizkaie! 2014-06-26 15:17   Musikea

Bigarren urtea izango dau hau Euskal Herria Zuzenean jaialdiak Lekornen. 19. edizino honetan be, musikeaz gan, berbaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, jantza-ikuskizunak, zinemea eta beste makinatxu bat proposamen batuko dira. Bagilaren 27tik 29ra bitartean milaka lagun alkartuko dira Garroa gazteluaren inguruan.

Durangoko IV. Begira Photo azken txanpan

Bizkaie! 2014-06-26 14:34   jardunaldiak

Kinua Argazki alkartearen bultzadaz, Begira Photo Festivalaren laugarren edizinoaren oinarri nagusiak Euskal Herriko autore gazteen lana erakustea eta Afrika eta Asiako argazkilari batzuk ezagutzera emotea dira. Bagilaren 10etik 29ra, zortzi erakusketa, lau berbaldi, argazki-liburu baten aurkezpena, hiru ikus-entzunezko proiekzino eta bi tailer izan dira eskura.