Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako sariak banatu ditue
2013-11-07 17:19 kulturbizPiedad Ortiz de Urbina eta Jon Mikel Udakiola dira III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen irabazleak. Epaimahaiaren eretxiz, istorio desbardinak, orijinalak eta kalidade handikoak aurkeztu ditue. Lan irabazleak eta finalistak Bilboko Rekalde aretoan bertan izango dira ikusgai abenduaren 8ra arte.
Garbiñe Ubedak 'Hobe isilik' bere lehenengo nobelea aurkeztu dau
2013-11-07 16:50 KultureaAugustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zan Hobe isilik nobela-proiektua, eta gaur aurkeztu dau Garbiñe Ubeda egileak Donostian. 1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerrearen amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitita miliziano anarkistearen arrastoaren bila hasten dan haren loba Bakartxo da istorioko protagonistea.
Zea Mays taldea indartsu dator bueltan 'Da' zazpigarren diskoagaz
2013-11-07 14:54 MusikeaZea Mays da, eta hori erakutsi gura dabe Da diskoagaz. Errekaldekoen zazpigarren diskoa da. Gustura dagoz emoitzeagaz, gustura. Dave M. Allen produktore ezaguna izan dabe alboan, The Cure, Depeche Mode eta Chamaleons taldeen diskoa produzidu dituana. Flipauta gagoz, aluzinantea izan da, dinoe.
Tradizinoaren bersino barria dakar Korrontzik 'Tradition 2.1' lanean
2013-11-07 14:08 MusikeaNazinoarteko 60 musikari baino gehiagoren kolaborazinoagaz egindako disko honetan, Korrontzi taldeak trikitixearen doinuak beste kultura batzuetako musikeagaz nahastau ditu. Emoitzea, 16 kanta eta extra track bat daukazan CD-a, bideoklip biko DVDa eta proiektuaren nondik norako guztiak azaltzen dituan liburutxua, Baga-Biga diskoetxeagaz argitaratua.
Euskaltzaindiaren XVIII. Jagon Jardunaldiek Nafarroa eta euskerea izango ditue aztergai
2013-11-07 11:25 Euskerea berbagaiAkademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XVIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak zemendiaren 15ean, Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Euskara Nafarroatik izango dabe izenburu. Euskerearen sustapenean beharrean dabilen alkarte eta erakundeekaz batera, euskerearen inguruan gogoetea egin gura dabe.
Euskal kulturea izango da aurten protagonista Fenêtre Ouverte egitarauan, Valonia-Bruselan
2013-11-07 10:52 kulturbizEtxepare Euskal Institutuaren eta Federation des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles erakundearen alkarlanari esker, euskal kulturea izango da aurten Valonia-Bruselako Fenêtre Ouverte egitarauko protagonista. Igaz Kataluniari eskainitako egitarauaren arrakastearen ondoren dator Fenêtre Ouverte jaialdiaren bigarren aldia, zemendiaren 23tik abenduaren 4ra arte egingo dana.
Egunotan jokatuko dira Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako finalak
2013-11-07 10:14 MusikeaBilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 25. edizinoa azken fasera heldu da. Kategoria bakotxeko finalak egingo dira eguenean, barikuan eta zapatuan, Bilborocken. Sei taldek hartuko dabe parte finaletan.
Bilboko Nazinoarteko XXXII. Txotxongilo Jaialdia uri osora zabalduko da aurten
2013-11-06 14:45 KultureaHamahiru konpainia batuko dira aurten Bilboko Nazinoarteko XXXII. Txotxongilo Jaialdian, zemendiaren 16tik aurrera. Aurten, ganera espazio barriak gehitu ditue, Bidebarrieta liburutegia, Pabilioi 6 aretoan, Itsas Museoa eta Harrobia.
Bilboko Alondigeak IV. Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen finalistak aurkeztu ditu
2013-11-06 14:19 kulturbizBilboko Alondigeak hóPLAY13 Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen IV. edizinoan parte hartuko daben proiektuak aurkeztu ditu. Finalistok aurten aurkeztutako 111 proiektutatik aukeratuak izan dira. Helburua, bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean, lan onenak saritzea da.
'Garoa' eta 'Firi-firi' eguneratu eta berrargitaratu ditu Labayruk
2013-11-06 13:00 KultureaLabayru Ikastegiak XX. mendeko idazle klasiko biren idazlanak berrargitaratu ditu testuak eguneratuta: Domingo Agirreren Garoa eta Pablo Zamarriparen Firi-firi. Liburu biok Sutondoan bilduman sartzen dira, gure literatura klasikoa baina oraintsukoena, gaurko irakurleen eskura jarteko bideratutako bilduman.
IXA taldeak 25 urte bete ditu
2013-11-06 10:24Euskal Herriko Unibersidadeko Informatika Fakultadean sortu zan IXA Taldea orain 25 urte. Diziplinarteko taldea da gaur egun, izan be 32 informatikarik, 8 hizkuntzalarik eta ikerkuntzarako teknikari bik osotzen dabe. Zemendiaren 6an eta 7an jarduerak antolatu ditue, urteurrena ospatzeko.
Bilboko Bidebarrietako Liburutegiak emakume zientzialarien lana ezagutarazoko dau zemendiko eguenetan
2013-11-06 10:06Bidebarrieta Kulturguneak zientziaren zabalkunderako berbaldi zikloa jasoko dau zemendiko eguen guztietan; Emakumeek zientzia egiten dabe izenburupean, garai guztietako emakume ikerlarien lana ezagutarazo nahi da. Emakume horreetako batzuk erabat baztertu zituan historiak, Zientziari ekarpen handiak egin eutsiezan arren.
UNESCOren Konferentzia Nagusian parte hartzen dago Seaska
2013-11-05 17:22Eguaztenean, hilaren 6an, ekitaldi juridikoan, 1960ko Ituna eta hezkuntza arloko diskriminazioaren kontrako burrukea izango dabe aztergai, eta Seaskako ordezkaritzeak bertan parte hartuko dau. Frantses Estaduak lurralde hizkuntzen garapena trabatzen dauela izango da berbagai eta bereziki Hendaia eta Beskoitzeko ikastolen kasua, Estaduak tokiko erakundeek ikastolak laguntzea galarazo nahi dauelako.
Indartsu dator Governors taldearen 'Morphinapolis' disko barria
2013-11-05 14:53 MusikeaRock indartsua, pisu handikoa, metalagaz nahastean. Soinu hori dauka Governors taldearen Morphinapolis (Baga-biga) laugarren diskoak. Hamaika kanta barri sortu ditue, eta laster hasiko dira zuzenean defendiduten, izan be zemendiaren 30ean Donostian daukie birako lehenengo kontzertua.
Abenduaren 13tik 22ra, 27 herrialdetako egileak lehiatuko dira VI. Mendi Film Festivalean
2013-11-05 14:45Badator Mendi Film Festival mendiko zinemaldiaren VI. edizinoa. Aurten abenduaren 13tik 22ra izango da jaialdia, Bilbon. Hain zuzen, amaitu barri da lehian izango diran filmak hautatzeko fasea. Danetara, 27 herrialdetatik heldutako 111 lan aurkeztu dira, eta horreetatik 40 film hautatu ditu antolakuntzeak.
Gabriel Aresti izango da protagonista 2013ko Udagoieneko Osteran
2013-11-05 13:33 kulturbizEuskaltzaleen Topaguneak XIV. Udagoieneko Ostera Bizkaiko kultur zirkuitua antolatu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Punta-puntako euskerazko kultur produkzinoak batuko ditu Bizkaiko antzokietan. Zemendiaren 16tik 29ra bitartean, formatu handiko bost ikuskizun izango dira Bizkaiko bost udalerritan: Zallan, Bilbon, Bermeon, Basaurin eta Ermuan.
Koldo Mitxelena Kulturunea hasi da 20. urteurrena ospatzen
2013-11-05 10:36 kulturbiz1993ko zemendiaren 5ean zabaldu eben Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea, gaur hogei urte, hain zuzen be. Urteurrena ospatzeko, egitarau berezia prestau dabe, kaleko ikuskizunak, musikea, poesia eta jantza saioak.
PreZinebik jarduera ugari eskainiko ditu zemendiaren 8tik 15era bitartean
2013-11-05 10:04 BarriakPreZinebi 55 zemendiaren 8an hasiko da, Euskal Herriko Gidoigileen Alkarteak Santiago Amigorena Frantzian bizi dan zinemagile argentinarragaz antolatu dauen topaketeagaz. Amigorenak Another Silence (2011) filma aurkeztuko dau, Nicolas Buenaventuragaz batera gidoia idatzi dauen thrillerra.
Lorerik ez urkamendian birea abiatu dau Sexty Sexers taldeak
2013-11-05 09:39 MusikeaTaldea kanta barriak lantzen dagoan bitartean, kontzertuak emoteko behar eta bizirik sentiduteko zirrareak aztoratuta, bost datako birea egiten dabilz 2013ko zemendian; hurrengo hitzordua Bilboko Kafe Antzokian izango da, hilaren 13an.

























Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra