Bilbo, Manhattaneko Film Laburren Jaialdiaren uriburu bihurtuko da
2012-09-28 12:55 BarriakBilbo 2012ko Manhattan Short Film Festival jaialdiaren uriburu bihurtuko da gaur, hilak 28, eta bilbotarrek bertan parte hartzeko eta botoa emoteko aukerea izango dabe.
Getxoko Udalak frantsesa sartu dau bere webgunean
2012-09-28 12:30Getxoko Udalaren webguneak dauen turismoari buruzko atala lau hizkuntzatan dago, hau da, euskeraz, gazteleraz, ingelesez eta, aste honetatik aurrera, frantsesez be bai.
Irakurketa antzeztua eta lore eskaintzea Miguel de Unamunoren jaiotzearen 148. urteurrenean
2012-09-28 12:06 jardunaldiakMiguel de Unamuno 1864ko irailaren 29an jaio bazan be, gaur, hilak 28, eskainiko deutso omenaldia Bilboko Udalak, Iñaki Azkuna alkateak eguerdiko 12:00etan, bere izena daroan plazan egingo dauen lore eskaintzeagaz. Arratsaldeko 19:30ean, barriz, Bidebarrieta Kulturgunean, Gaitzerdi Teatroren irakurketa antzeztua izango da, egileak idatzitako antzezlan batean, 1918an estreinautako Fedra tragedian, oinarritutakoa.
Ikutzeko artea erakusgai, Bilboko Arte Eder Museoan
2012-09-28 10:58 KultureaItsu edo ikusmen arazoak dituenentzako erakusketa berezia edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan, Iberdrola enpresearen babesagaz. Artelanak ezagutzeko teknika aitzindari bati esker, museoko bilduma iraunkorreko bost maisulanez gozetako aukerea eukiko dabe bisitariek.
Erabagiteko eskubidea eta gizartea garapenaren erdian ipintea ezinbestekotzat jo dau Juan Jose Ibarretxek
2012-09-27 15:59 kulturbizLehendakari ohiak bere doktore tesia jasoten dauen liburua aurkeztu dau gaur Bilbon, El Caso Vasco, el desarrollo humano sostenible izenburuagaz. Bertan, gaur eguneko munduaren azterketa kritikoa egiten dau eta etorkizunari begiratzen deutso, iragana ahaztu barik.
Pablo Berger bilbotarraren 'Blancanieves' pelikulea, Oscar sarietan
2012-09-27 15:49 BarriakPablo Berger bilbotarraren Blancanieves pelikulea izango da Espainiaren ordezkari Oscar sarietan. Espainiako Zinema Akademiak jakinarazo barri dau albistea. Mexiko zinemearen Ariel Sarietan be, pelikula bera joango da Espainiaren izenean.
'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa'-ren IV. liburukia argitaratu dau Euskaltzaindiak
2012-09-27 15:33 Euskerea berbagaiEuskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren IV. liburukia argitaratu dau Euskaltzaindiak. Aurkezpena bariku eguerdian egin dabe, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Kontzeptu ugari bildu eta landu ditue, arlo biren ganean: etxe-abereak eta etxea bera.
'Ce n'est qu'un début'
2012-09-27 14:57 Zinema kritikakUmeen erantzunek batzuetan barrea eginarazoten dabe: Nire aita ez da batere azkarra, 'nutella' hozkailuan sartzen dau eta. Beste batzuetan, umeek esandakoak oilo-narrua ipintzeko modukoak dira: Gurago neuke baltza ez izatea. Esperimentu interesgarria izateaz gan, dokumental honek gaurko gizarte frantsesaren aniztasun etnikoa erakusten dau.
'Urdaibaiarte On' egitasmoaren balorazino sano ona egin dau 2012 Fundazinoak
2012-09-27 14:01 KultureaAmaitu barri dira Urdaibaiarte On egitasmoko erakusketak, Zentzua eta iraunkortasuna eta Urdaibaiarte On. Balorazino sano ona egin dau 2012 Fundazinoak. Oscar Tuazon, Maider Lopez eta Liam Gillicken lanak Urdaibain geratuko dira.
Nazinoarteko antzerkia protagonista Gasteizen urrian eta zemendian
2012-09-27 11:18 KultureaUrtero legez, aparteko garrantzia emongo jako bertoko sorkuntzeari eta, esangura horretan, aurtengo barritasun nagusia Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea lanean oinarritutako antzezlanaren aurkezpena dogu. Sorkuntza publikorako esparru barri batean, ikuskizuna hiru antzokik batera produzidu dabe: Gasteizko Principal antzokiak, Bilboko Arriaga antzokiak eta Donostiako Victoria eugeniak, Tanttaka taldeagaz batera.
Sopelako lasterketa nudista ezagunaren XIII. edizinoa irailaren 29an izango da
2012-09-27 11:11Datorren zapatuan, irailaren 29an, goizeko 11:00etan, Sopelako Barinatxe hondartzan (La Salvaje) Estaduan eta Europa osoan erreferentea dan Sopelako lasterketa nudistea egingo da. Aurten Patxi Ros sariaren hamairugarren edizinoa ospatuko da, Sopelako Udalaren lankidetzeagaz.
Europako 21 hizkuntza digitalki galtzeko arriskuan
2012-09-25 17:39Europako hizkuntzarik gehienak ez dagoz oraindino prest. Hutsune nabarmenak dagoz teknologian, I+G proiektu gehienak ingelesean oinarritzen baitira, konpromiso eta diru-baliabide faltea baitago, eta, oro har, ikerketarako eta teknologiagazko ikuspegi garbirik ez baita garatu.
Abenturak eta bidaiak protagonista IX. Bidaiarien Txokoa ekimenean
2012-09-25 15:31 kulturbizLurreko tontorrik altuenetako batera igotea, Coloradoko ibaiaren ur-lasterretan piraguaz ibiltea edo 4x4 ibilgailu batean Dakar rallya bakar-bakarrik, ezelako laguntzino barik egitea dira Bidaiarien Txokoa ekimenaren aurtengo edizinoan protagonistek aurkeztuko dituen esperientzietako batzuk.
Euskal filmak izango dira ikusgai London Spanish Film Festival jaialdian
2012-09-25 11:04 BarriakLondon Spanish Film Festival izeneko jaialdia Londresen egingo da irailaren 28tik urriaren 10era bitartean, eta euskal zinemak atal berezi bat izango dau bertan, Arriya, Bertsolari, La casa Emak Bakia eta Extraterrestre pelikulak proiektauko baitira.
Euskaltzaindiak bere webgunean jarri dau 'Gramatika emendakinak. Zuberoako euskaraz' liburua
2012-09-25 10:49Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 12. zenbakia da eta Jüje Etxebarnek atondu dau, AEK-ko Xiberoko Gaü Eskola Laminak-egaz alkarlanean. Agosti Aguer, Battita Guiresse eta Beñat Sarasola izan ditu kolaboratzaile.
Bihotza edegiteko deia egin deutsee mintzalagunek ganerako euskaldunei
2012-09-24 18:03 Euskerea berbagaiGaur egun, 5.000 lagun dabilz mintzapraktika programetan parte hartzen, 65 herri eta eskualdetan. Astean ordubetez, aisialdian euskeraz berba egiteko laupabost laguneko taldeak osotzen ditue.
Emakumeen presentzia sekula baino handiagoa izango da Bilboko Film Sozialen jaialdian
2012-09-24 15:14 BarriakLaugarren urtez egingo dabe Nazinoarteko Film Ikusezinen Jaialdia, irailaren 27tik urriaren 4ra, KCD Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta. Ohiko moduan, mundu zabalean eta geure inguruan jazoten diran bidebakokeriak salatu, gizarteari ahotsa emon eta baztertutakoen alde egiten daben pelikulak proiektauko ditue.
Bilbok VI. Bilboargazki jasoko dau urrian
2012-09-24 14:28 KultureaEstaduko eta atzerriko argazkilarien zortzi erakustaldi, oso estilo eta gai anitzetakoak, bisitau ahal izango dira gure uriko hainbat lekutan, urriaren amaiera bitartean, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak bultzatzen dauen eta BBK Fundazinoak laguntzen dauen Bilboargazki 2012ren barruan.
Sorollak areto monografikoa dauka Bilboko Arte Eder Museoan
2012-09-24 12:46 KultureaHasierako aurkezpenerako, 7 pintura hautatu dira 25. aretorako, eta nabarmentzekoa da pieza horreetako 5 sano adierazgarriak dirala, Joaquín Sorollak (Valentzia, 1863—Madril, 1923) Euskadin egindako egonaldietan margotutakoen barruan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...