Iratxe Ibarra nagusi lehenengo kanporaketan

Bizkaie! 2012-10-08 12:25   Bertsolaritzea

Iratxe Ibarrak (450) 48 puntu atara eutsozan bigarren sailatuari, Arrate Illarori (402) eta hortik aurrera ondokoak izan ziran puntuazinoak: hirugarren, Imanol Uria (371,5), laugarren Xabier Enbeita (357,5), bosgarren, Jone Larrinaga (346) eta seigarren Inazio Vidal (340).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Japoniako kulturea, aisialdia eta tradizinoak protagonista Amorebieta-Etxano Mangamore jaialdiaren eskutik

Bizkaie! 2012-10-05 16:37   kulturbiz

Urriaren 12tik 14ra bitartean, Japoniako kulturea, aisialdia eta tradizinoak izango dira protagonista Amorebieta-Etxanon, Mangamore jaialdiaren VI. edizinoa helduko baita udalerrira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Produkzino artistikoa eta ikuspegi feminista aztertuko ditue Bilbon egunotan

Bizkaie! 2012-10-05 15:36   jardunaldiak

Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroak 300 lagun batuko ditu egunotan, Bilboko Alondigan. Amelia Valcarcel fiolosooak edegiko ditu jardunaldiak, artearen alde sozialaren ganeko berbaldi bategaz, barikuan, 16:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Harako Gabriel Aresti hartaz' bilbotar olerkariari buruzko zikloa Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2012-10-05 15:00   jardunaldiak

Eta orain, hemendik egun batzuetara –urriaren 14an, hain zuzen–, Gabriel Arestiren jaiotzearen 79. urteurrena izango dogula-eta, Gabriel Aresti euskaltegiak ekitaldiz beteriko ziklo oparo ba tantolatu dau, data horren atxakian, barriro be gogoan eta kontuan hartu daiguzan Gabriel Arestik esandakoak eta egindakoak.

Hegaztien Munduko Eguna astegoienean, Euskadiko Biodibersidade Zentroan

Bizkaie! 2012-10-05 12:18

Euskadiko Biodibersidade Zentroak asteburuan Hegaztien Munduko Eguna ospatuko dau. Urriaren 6 eta 7an hainbat jardueta prestau ditue Busturiko Madariaga torretxean, bisita eta ibilbide gidatuak, berbaldiak eta dokumentalen emonaldiak, besteak beste.

Herritarrak Bilbo barriaren uri-transformazinoaren egile lez aurkezten ditu, ‘Bertan Bilbao – Proyecto Bilbao’ erakusketeak

Bizkaie! 2012-10-05 12:01   Kulturea

2012ko urriaren 5tik 2013ko urtarrilaren 13ra egongo da ikusgai Bilboko Alondigako erakusketa aretoan (2. pisuak). Sarrerea dobakoa izango da. Erakusketan ondokoak topauko ditu bisitariak, besteak beste, Iñigo Bujedo Aguirre argazkilari bilbotarrari erakusketa honetarako beren-beregi eskatutako 30 argazki eta Iñigo Salaberriaren Bilboko metroaren bizitzari buruzko bideo bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mugaldekoak taldeak 'Begiak lekuko' kaleratu dau, munduko doinu antologia txikia

Bizkaie! 2012-10-05 11:30   Musikea

Mugaldekoak taldeak Begiak lekuko disko-liburua aurkeztu barri dau, mundu testu eta doinu antologia txiki bat. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak kaleratu dau. Zakur arra eta ehunzangoa bideoklipa be aukeztu dau Edu Zelaietak, Raúl Garcíak, Mattin Sorzabalberek eta Beñardo Goietxek osotutako bandeak.

Musika brasildar herrikoia, tangoak, folka eta bluesa nagusi VIII. Poltsiko Musika programan

Bizkaie! 2012-10-04 18:50   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programearen zortzigarren edizinoari emongo deutso hasierea gaur, hilak 4. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Gorbeia Suzien mendi lasterketa eta martxeak bide zaharrak berreskuratuko ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-10-04 15:52

Gorbeia Suzien Eguzkilore Sari Nagusia mendi lasterketa eta martxea aurkeztu ditue Bilbon. Lasterketea Euskal Kopearen azkenengo probea izango da, eta daborduko korrikalari ezagunek emon dabe izena. Hitzordua urriaren 13an izango da, goizean goizetik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jose Ramon de la Ricak marraztutako 23 barku Bilboko Itsas Museoan dagoz ikusgai

Dabi Piedra 2012-10-04 15:41   Kulturea

Euskal Herriko Itsas Ardularitza Eskoleak, bere 30. urteurrena ospatzeko eratu dau erakusketea. Bertoko eta Europa osoko ontzioletan egindako itsasontzien pinturak batu ditue, euskal ontzi-konpainiek erabilitakoak. Jose Ramon de la Rica bilbotarrak (1919-2011) marraztu ditu barku guztiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Susana Talayeroren 'Si vola' bideoa ikusgai Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-10-04 14:15   Kulturea

Si vola bideoa, memoria barriro aktibetearen inguruko proiektuaren hasierea da, eta 2011ko abenduan Erroman egindako zenbait grabazinok osotzen dabe. Filmeko mikro-kontakizunak bisitearen ideiaren inguruan egituratzen dira, eta urte luzez egileagaz lotura personala izan daben uriko personakaz izandako topaketak jasoten ditue, besteak beste, Silvano Agosti zinemagileagaz eta Esther Flückiger konpositoreagaz.

EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak eta IDOMek diseinautako kamera astronomiko batek Jupiter eta Saturnoren lehen irudiak jaso ditu

Bizkaie! 2012-10-04 11:34

Sánchez Lavega irakasleak adierazo dauenez, lehen emoitzak oso oparoak dira eta kamereak irudi ederrak atara leikezala ikusi dogu, aurrerantzean, atmosfera prozesu desbardinak aztertzeko balio izango dituenak eta fenomeno arinen jarraipena egiteko, adibidez, meteorito, asteroide, kometa eta gai desbardinen arteko talkak, batez be Jupiterren.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketako lanen erakusketea zabaldu dabe

Bizkaie! 2012-10-04 11:29   kulturbiz

Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketako bigarren edizinoko erakusketea aurkeztu barri dabe Bilboko Rekalde aretoan. Aurtengo sariketako beharrik aitagarrienak batu ditue, besteak beste, Asier Martínez de la Pera irabazlearenak, eta ohorezko saridun Jon Zabaletarenak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilblogari euskerazko blogen lehiaketan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-10-04 10:43

Nontzeberri kultur atariak Bilblogari euskerazko blogen lehiaketearen aurtengo edizinoa martxan ipini barri dau. Ekimenaren helburua gazteen euskerearen erabilerea Interneten eta euskarri digitaletan indartzea, eta ez galtzea da.

Traspasos, Gaitzerdi eta Hortzmuga konpainiak alkartu egin dira indarkeriaren kontra eta giza eskubideen alde

Bizkaie! 2012-10-03 18:44   Kulturea

Proiektuaren izenburua Eta bihar… zer? da eta Bilbon eskainiko dabe urriaren 26an eta 27an. Aitatzekoa da kontalari lana egingo daben lau gerra-erreportarien presentzia: Hernán Zin, Jon Sistiaga, Mikel Ayestaran eta Mayte Carrasco.

Euskeratik euskerarako hiztegia aurkeztu dau Euskaltzaindiak, adibideduna

Dabi Piedra 2012-10-03 15:44   Euskerea berbagai

Hiztegi Batuaren korpusean oinarrituta, 20.000 berba batu ditue Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak lanean. Ibon Sarasolak gidatutako taldeak euki dau proiektuaren ardurea eta, azkenean, urte luzeetako helburua izan dan hiztegiak argia ikusi dau, euskerearen munduan erreferentzia izateko asmoz.

Hemen da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-10-03 15:20   Bertsolaritzea

Domekan, hilaren 7an, hasiko dau martxea Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak, Berriatuan. Bost kanporaketa eta hiru finalaurre jokatuko ditue 38 bertsolari parte-hartzaileek. Finala Bilboko Miribillan izango da, abenduaren 15ean.

El Columpio Asesino, Soziedad Alkoholika, Sutagar eta Barricada, Zuzen-Zuzenean zirkuituan

Bizkaie! 2012-10-03 15:17   Musikea

IV. Zuzen-Zuzenean musika zirkuituan 50 kontzertu iragarri ditue urritik apirilera bitartean. Euskal Herriko hainbat aretotan egingo dira kontzertuak. Orain arte iragarritako taldeak ondokoak dira: Soziedad Alkoholika, Zea Mays, Su Ta Gar, Moby Dick, Childrain, Jon Robles, Pablo Marín Stet, Moog Indigo Trío, Sosegua eta Barricada.

Sormena, euskerea eta jantzak buztartzen dituan Sopel&Dub lehiaketea antolatu dabe Sopelan

Bizkaie! 2012-10-03 14:21   Barriak

Sopelako Udalak eta Euskera Zerbitzuak sormena, euskerea eta jantzak buztartzen dituan Sopel&Dub lehiaketea antolatu dabe. Lehiaketearen bidez, sopeloztarrek euren sormena lantzeko aukerea izango dabe, sari potoloak eskuratuz gainera.