Bizkaiko rockaren historiari buruzko '160 metros' dokumentala gaur ikusgai

Bizkaie! 2013-05-23 15:48   Barriak

Bizkaiko rockaren historiari buruzko 160 metros: una historia del rock en Bizkaia dokumentala aurkeztu dabe Bilbon. Bilboko itsasadarraren alde bietan 90. hamarkadan izandako eraldaketea rockaren ikuspuntutik azaltzen dau ikus-entzunezkoak.

Bizkaiko rockaren historiari buruzko 160 metros: una historia del rock en Bizkaia dokumentala aurkeztu dabe Bilbon. Bilboko itsasadarraren alde bietan 90. hamarkadan izandako eraldaketea rockaren ikuspuntutik azaltzen dau ikus-entzunezkoak. 160 metro dira, hain zuzen be, errekearen ezkerra eta eskoia batzen dituan Bizkaiko Zubiaren luzerea.

EITBko Bilboko egoitzan egin dabe lehenengo kapituluaren aurkezpena, eta bertan izan dira, besteak beste, Mikel Astorkiza Euskaltel Fundazinoko burua, Imanol Landa Getxoko alkatea, Bilboko Udaleko Justo Ezenarro eta Luis Eguiguren Zinebi jaialdiko zuzendaria.

Lehenengo atal hau crowdfunding sistemearen bidez finantzau dabe, hain zuzen be, 250 lagunek eta erakunde publiko eta pribadu batzuk euren ekarpena egin dabe proiekua gauzatu ahal izateko. Euskaltel Fundazinoa sartu barri da ekimenean, eta horri esker ganerako lau kapituluak grabauko ditue.

Álvaro Fierro Ruta 66 eta MondoSonoro agerkarietako kazetariak eta Joseba Gorordo La Otxoa, sin complejos eta Zu Zara Nagusia ikus-entzunezkoen egilea dira proiektuaren sustatzaileak. Produkzinoa StereoZona WebTV enpresako Diego Urruchi eta Raúl Lópezen ardurea izan da.

90eko hamarkadan aldaketa handiak ezagutu zituan Bilbok, errekearen alde bietan; desindustrializazinoa, Guggenheim museoaren eregitea eta abar. Munduari begiratzeko eta biziteko modu sano desbardinak agiri dira dokumentalean, itsasadarraten eskumako musikariena eta ezkerrekoena. Ezkerraldean punk mobimentua zan nagusi, eduki sozial handiduna, eta hangoak ziran Eskorbuto, Parabellum eta Zarama taldeak. Eskoian, barriz, Getxo Sound izenagaz ezagutu zana, jatorri hedonista eta globalagoa eukan banden moltsoa, berbarako, El Inquilino Comunista, Los Clavos eta Lord Sickness.

Ganera, makina bat eduki ipini ditue 160metros.com plataforman: alkarrizketa oso-osoak, artxiboko materiala, kartelak eta sarrerak. Dokumentala herriz herri erakutsiko dabe hurrengo asteetan, daborduko hiru hitzordu ditue: bagilaren 4an, Getxoko Kultur Aretoan; bagilaren 6an, Bilboko Otxarkoaga auzoko Udaltegian; eta, 19an, Portugaleteko Santa Clara kulturgunean.

Gaur bertan, eguena, Bilboko Bilborock aretoan estreinauko dabe dokumentala, 20:30ean. Eta bihar, hilak 24, www.160metros.com webgunean ikusgai egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu