Euskal Musikako Azoka Txikia eta Dantzaroa jantza agerraldia, maiatzaren 25ean, Durangon

Bizkaie! 2013-05-21 18:10   jardunaldiak

Egun osoko egitaraua atondu dau Gerediagak maiatzaren 25erako, goizean Euskal Musikako Azoka Txikia eta ate edegien jardunaldia, eta arrastian, Dantzaroa Durangaldeko jantzen agerraldia.

Egun osoko egitaraua atondu dau Gerediagak maiatzaren 25erako, goizean Euskal Musikako Azoka Txikia eta ate edegien jardunaldia, eta arrastian, Dantzaroa Durangaldeko jantzen agerraldia. Goizeko akitaldiak Gerediagaren Durangoko egoitzan egingo ditue, Larrasoloetan, eta bestea, Udaletxetik abiatuta.

Euskal Musikako Azoka Txikia egoitzeren kanpoaldean ipiniko dabe, bertan hainbat sasoi eta estiloko euskal musikea batuko dabe. CDak eta biniloak salgai ipiniko dira -azaldu dabe arduradunek- oso prezio merkean. Disko bat, 3 euro; disko bi, 5 euro; eta hirugarren diskotik aurrera, bakotxa euro bi.

Bilduma zabala egongo da aukeran, rocka, popa, abeslariak, taldeak, folka, musika herrikoia, klasikoa eta abar. 1.000 disko inguru egongo dira salgao, gustu eta behar guztientzat.

Barrualdean, ostera, ate edegien jardunaldia egin da. Gerediaga alkartearen egitasmoak eta ekintzak, dokumentategia eta bulegoak ezagutzeko aukerea izango da. Ateak 11:00etatik 14:30era egongo dira zabalik, bazkideentzat, bazkide barri batzuk ez dabelako Larrasoloeta 3ko egoitzea ezagutzen, eta alkarteari buruzko jakin-mina dauen edonorentzat.

Arrastian, 19:00etan, V. Dantzaroa Durangaldeko jantzen agerraldia egingo dabe Uudaletxe aurretik hasita, Santa Ana plazea eta Goienkaletik pasau, eta Andra Mariko eleizperaino. Saioa Andra Marin bertan amaituko da, 19:30ean joango dira taldeak. Euskal Astearen barruan egingo da agerraldia. Durangaldeko jantza taldeek eta Gerediaga alkarteak antolatutako jantza emonaldi honen helburu nagusia oraindino jente askok ezagutzen ez dituan eskualdeko jantzak zabaltzea da.

Durango, Iurreta, Garai eta Berrizko jantzariak batuko dira. Jantzari jantzako agintariena, zortzinangoa, banangoa, makil jokoa eta txotxongiloa jantzatuko ditue. Durangoko Korpusko jaietako arku jantzea eta zinta jantzea ikusteko aukerea be izango da. Jantzok jatorrian zortzi mutilek jantzatzen zituen, baina 1886an, urteetan galduta egon ostean, berreskuratu egin eben, neskak eta mutilak jantzatzeko modura berrantolatuz. Mutil bat aurreskularik eta neska bat atzeskularik sortutako sokajantzeagaz amaituko da saioa.

Jantzak amaitzen diranean, gaztaia eta ardaoa eskainiko ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu