Irati Bediagak irabazi dau Mikel Zarate saria
2013-05-23 15:09 sariak-autortzakIrati Bediaga galdakoztarrak idatzitako Beldarren hegaldia ipuinak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko da.
Irati Bediaga galdakoztarrak idatzitako Beldarren hegaldia ipuinak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko da.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu eben orain hiru urte sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Lehen urtean Asier Mendoza zarauztarra subertatu zan irabazle, banpiroei buruzko Beste gu izeneko liburuagaz; hurrengoan, Julen Gabiriaren Nire aita ikusezina da; igaz, bzrriz, Gaizka Arostegik idatzitako Urrezko orrazia. Danak be publikoaren eskura dagoz.
Laugarren ekitaldi honetan, aurkeztutako 16 lanen artean Irati Bediagarena hautatu dau epaimahaiak aho batez. Lehen personan idatzitako narrazinoa da: Nahia 10 urteko neskatila bat da, inguruak bultzatuta ballet ikasteko izena emoten dauena, baina ez da oso eroso sentiduten jantza klasikoan. Umezaroan izaten diran bildur eta konplexuak umorez eta trebeziaz lantzen ditu, baita umearen bizitzako alderdi desbardinak be: lagunartea, familia, barruko mundua… Dana be ere sentiberatasunez eta alaitasunez kontauta.
Irati Bediaga Galdakaon sortu zan 1990ean eta hauxe dau bere lehenengo liburua. Magisteritzea ikasi eban eta Hezkuntzearen Psikologiako masterra egiten dabil.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!