Lehorreko ugaztunen konserbazinoa aztergai, Euskal Herriko Naturearen III. Jardunaldietan
2013-05-23 13:00 jardunaldiakEuskal Herriko Naturearen III. Jardunaldiak egingo ditue egunotan Derioko Nekazaritza Eskolan, maiatzaren 23an eta 24an. Lehorreko ugaztunen konserbazinoa eta kudeaketea izango dira edizino honetako ardatz nagusiak.
Euskal Herriko Naturearen III. Jardunaldiak egingo ditue egunotan Derioko Nekazaritza Eskolan, maiatzaren 23an eta 24an. Lehorreko ugaztunen konserbazinoa eta kudeaketea izango dira edizino honetako ardatz nagusiak. Eusko Jaurlaritzeak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek antolatu ditue jardunaldiok, Ihobe eta Hazi erakunde publikoekaz alkarlanean.
Topaketotan Arriskuan dagozan Espezien Euskadiko Zerrendan jasotako 30 espeziei eta Europaren intereseko espezieei buruzko lanak hartuko ditue kontuan batez bez. Bisoia, muturluze piriniarra, igarabea, saguzar mota batzuk, basakatua, lepahoria, ipurtatsa, erbinude zuria, muxarra eta edur-lursagua dira aztertuko diran animalietako batzuk.
Espeziok konserbetako neurriak eta zaintzeko sistemen emoitzak aurkeztuko ditue Derion, Biodibersitateari buruzko Europar Batasunaren Estrategiak ezarritako arloan. Ganera, ehizau daitekezan ugaztun-espezie batzuentzat egiten dabilzan kudeaketa-lanak azalduko ditue.
Eguenean, Tragsega erakundeko Madis Podrak bisoi europarrari buruz jardungo dau, eta ostean, Asun Gomezek Arabako bisoiaren eta ipurtatsaren kontrolari buruzko berbaldia emongo dau. Ihobeko Jabi Zabalak espezie arrunten banaketearen eta ekologia espazialaren datuak aurkeztuko ditu.
Desma alkarteko Jorge Gonzalezek mikrougaztunei buruz berba egingo dau arratsaldean eta Icarus enpresako Iñigo Zuberogoitiak Bizkaiko mesoharagijaleei buruzko berbaldiagaz amaituko dau eguneko egitaraua.
Bariku goizean saguzarrak izango dira berbagai; EHUko Inazio Garin, Lide Jimenez eta Urtzi Goiti izango dira hizlariak. Arrastian, Vanesa Alzagak emongo dau lehenengo hitzaldia, erbi iberiarrak Nafarroan dauen egoereari buruz. Jardunaldiak amaitzeko, Arabako Foru Aldundiko Joaquin Salcesek Gorbeiako Natura Parkeko oreinaren populazinoaren kudeaketea azalduko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!